Gata Cattana
Gata Cattana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Adamuz, 1991ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2017ko martxoaren 2a (25 urte) |
Heriotza modua | : anaphylactic shock (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Granadako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, poeta eta musikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Gata Cattana eta Ana Sforza |
Musika instrumentua | ahotsa |
Ana Isabel García Llorente, Gata Cattana eta Ana Sforza bezala ezaguna (Adamuz, Kordoba, 1991ko maiatzaren 11 – Madril, 2017ko martxoaren 2a) artista, rap abeslaria, olerkari feminista eta Andaluziako politologoa izan zen. Hainbat gai eta estilo konbinatu zituenez, poesiaz eta protesta mezuez (mezu feministak eta politikoak) osatutako rap paregabe bat eratzea lortu zuen.
Askotan erabilitako gaiak Andaluziako kultura, Antzinaroko mitologia eta arrazoi historikoak, bereziki kultura klasikoa eta antzinako Egipto izan ziren. Gata Cattanaren erreferente nagusienak poesia, filosofia, saiakera, narratiba eta masen kultura ziren. Bere abestien aniztasuna materialismo dialektikoa, Andaluziako politika-kultura eta globalizazioarekin oso kritrika zorrotzak, introspekzioa, existentzialismoa etab.
Cattanak idatzitako poesia sarkasmoz, ironiaz eta erromantizismoz beteriko poesia zen eta umorea erabiliz bizitzaren magia erakusten du. Batzuetan ere, bere letretan bere heriotzaren aipamenak egiten zituen.
2023. urtean 'Eterna' dokumentalak omendu du.[1]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gata Cattanaren obra poesiaren eta raparen arteko muga-mugan aurkitzen da, berak esan ohi zuen bezala. Poesia, super-intimoa eta askea zen generoa zen berarentzat. Rapean, ordea, letren musikaltasuna nagusi zen. El Niño de Elche eta Lorcaren Yerma edo La Casa de Bernarda Alba izan ziren eragin handiko bi artistak Gata Cattanarentzat. Aurreratze handia izan zuen bere karreran zehar, erreferentzia esklusiboki landuak zituen lirika batetik, bere abestietan herri kulturaren elementuak bilatzera pasatu zen.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Banzai (2017):
- Nada funcionando.
- Hermano inventor.
- Fuego.
- Limonero.
- Mi negra.
- Papeles.
- Hasta el final.
- Banzai.
- El plan.
- Cartas que no repartí.
- Mi burra.
- Estoy bien.
- Desértico.
- Inéditos 2015 (2016):
- Efemérides (Prod. FunkTheSystem).
- Rayos (Prod. LKA & C65).
- Ferguson (PRod. Acid Lemon).
- Atlanta (Prod. Vizio & Pepe).
- Challenge (Prod. Nico Misery).
- 3021 (Prod. Miguel Grimaldo).
- Gotham (Prod. GJazz).
- Anclas (2015):
- La Prueba.
- Los puñales.
- LK Blade.
- Lisístrata.
- Los siete contra Tebas (2013):
- Tientos (Prod. Lisane)
- Al Norte.
- Antígona.
- No es bonito (Prod. Lisane)
- Los siete contra Tebas.
2017an, Madrilen Banzai diskoa aurkezten ari zenean, hil baino aste batzuk lehenago, diskoaren izenburuaren esanahia azaldu zuen: japonierazko jatorriko hitza, oihu japoniar bat da, samuraiek borroka egin baino lehen hau irabazteko edo hau eta gero, hau galdu ondoren, haien buruaz beste egiteko oihukatzen zutena. Berarentzat, inflexio-puntua izan zen diskoa sortzeko eta argia ikusteko momenturako.
2018ko MIN sarietan, Gatta Cattanaren Banzai (bere azken diskoa izan zena) eta izen bereko abestiak hiru sari jaso zituen: album hoberena, urteko abestia, eta hiriko musika album onena. Gainera, 2018an ere, Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean, kazetaritza eta zientzia politikoen ikasle batzuk Lisístrata izeneko emakumeen protesten aldeko aldizkaria sortu dute.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Gutiérrez, Koldo. (2023-05-06). «Las siete vidas de Gata Cattana» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).