HeLa
HeLa zelula-lerroa (Hela edo hela bezala ere ezaguna) lehenbiziko zelula-lerro hilezkorra da eta ikerketan gehien erabiltzen denetako bat[1][2]. Jatorria Henrietta Lacks pazientearen kartzinoma zerbikaleko zelula epitelialen lagina da (hain zuzen ere, haren izenaren hasierako hizkiak elkartuz ipini zitzaion izena zelula-lerroari). Lagin hori 1951ko otsailaren 8an eskuratu zuten[3] eta ikusi zuten ez zirela ordura arte ikertutako beste minbizi-zelulak bezain azkar hiltzen eta askoz bizitza luzeagoa zutela. Horretaz baliatu nahian, George Otto Gey doktoreak HeLa zelula bat isolatu eta ugaldu zuen[4], lehen zelula-lerro hilezkorra sortuz. Henrietta urte bereko urriaren 4an hil zen[5] eta ez hari, ez haren familiari ez zioten inongo baimenik eskatu zelulak erauzteko[6], are gutxiago ikerketan erabili ahal izateko.
Gaur egun HeLa zelulak funtsezkoak dira biologian eta medikuntza ikerketan: kalkulatzen da zientzialariek zelula hauen 20 bat tona ugaldu dituztela eta 11.000 patente inguru daude HeLa zelulekin nolabaiteko lotura dutenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rahbari, Raheleh; Sheahan, Tom; Modes, Vasileios; Collier, Pam; Macfarlane, Catriona; Badge, Richard M.. (2009-04). «A novel L1 retrotransposon marker for HeLa cell line identification» BioTechniques 46 (4): 277–284. doi: . ISSN 0736-6205. PMID 19450234. PMC PMC2696096. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Morris, Rhys Bowen. (2023-08-02). «What were the top 100 cell lines of 2022?» CiteAb Blog (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ Scherer, William F.; Syverton, Jerome T.; Gey, George O.. (1953-05-01). «STUDIES ON THE PROPAGATION IN VITRO OF POLIOMYELITIS VIRUSES» Journal of Experimental Medicine 97 (5): 695–710. doi: . ISSN 1540-9538. PMID 13052828. PMC PMC2136303. (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Ingelesez) Capes-Davis, Amanda; Theodosopoulos, George; Atkin, Isobel; Drexler, Hans G.; Kohara, Arihiro; MacLeod, Roderick A.F.; Masters, John R.; Nakamura, Yukio et al.. (2010-07-01). «Check your cultures! A list of cross-contaminated or misidentified cell lines» International Journal of Cancer 127 (1): 1–8. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ «Johns Hopkins Magazine -- April 2000» pages.jh.edu (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «How One Woman's Cells Changed Medicine» ABC News (Noiz kontsultatua: 2023-09-04).