Helen Katharine Forbes
Helen Katharine Forbes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1891ko otsailaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | San Frantzisko, 1945eko maiatzaren 27a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Francisco Art Institute (en) Municheko arte ederren akademia |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, muralist (en) eta grabatzailea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Helen Katharine Forbes (San Frantzisko, 1891ko otsailaren 3a - San Frantzisko, 1945eko maiatzaren 27a) estatubatuar artista eta arte-hezitzailea izan zen, grabatuan, muraletan eta, orokorrean, margolaritzan espezializatua. Paisaiengatik, erretratu-pinturengatik eta muralengatik ezaguna izan zen. Forbes aditua zen olioz, akuarelaz eta tenperaz margotzen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helen Katharine Forbes 1891ko otsailaren 3an jaio zen, San Frantziskon, Stanley Forbes eta Kate Skellsen bikotearen alaba. Kaliforniako Palo Altora joan zen bizitzera familiarekin, eta ikastera Castilleja School for Girlsera joan zen. Bertan graduatu zen 1908an. Andrew Bell Forbes izan zen bere aitona, Kaliforniako aitzindaria, 1849ko Kaliforniako urrearen sukarrean estatura iritsi zena.
Mark Hopkins Arte Institutura joan zen, eta bertan Frank Joseph Van Slounekin ikasi zuen. Armin Hansen artistarekin ikasi zuen Carmel herrian. Ondoren, Europara joan zen André Lhote, Ernst Leyden eta Hermann Groeber-ekin ikastera eta Municheko Arte Ederren Akademiara (Akademic der Bildenden Künste, München) 1921etik 1925era.[1]
Forbes Europan eta Estatu Batuetan bizi eta lan egin zuen; sarritan bidaiatu zuen, baina bere etxea beti Kalifornia izan zen. 1925etik 1926ra bitartean, Guanajuato hiriko (Mexiko) meatzarien herrira bidaiatu zuen inspirazio artistikoaren bila. 1930etik 1932 arte, Forbesek denbora laburrez bidaiatu zuen Heriotzaren Haranera, far-westeko eszenetarako inspirazioa aurkitzeko asmoz. Virginia Cityra ere bidaiatu zuen, Nevadara, eta paisaiak eta eszenografiak margotu zituen. Bere pintura, Piute Indian, Mills Collegek erosi zuen. 1931n Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko Arte Departamentuan irakatsi zuen.
1939an, Forbesek Dorothy Wagner Puccinelli artistarekin lan egin zuen Mother's Buildingeko lau paneletako barruko muralak margotzeko, San Frantziskoko Zoologikoan. Lau horma-irudiak Noeren arkaren gai bat irudikatzen dute animaliekin, eta Federal Art Project (FAP) eta Works Progress Administration (WPA) enpresek finantzatu zituzten. 1978tik 2002ra arte, Mother's Building zoologikorako opari-denda izan zen. Murala orain zaharberritu behar da eta aretoa ekitaldi berezietarako bakarrik erabiltzen da.[2] Monroviako Liburutegi Publikoan ere mural garrantzitsuak burutu zituen.
Besteak beste, elkarte eta erakunde hauetan aritu zen: Muralen Margolarien Elkarte Nazionala, Kaliforniako Grabatzaileen Elkartea, San Frantziskoko Arte-elkartea, Palo Altoko Arte-kluba, San Frantzizkoko Muralen Elkartea. 1928tik 1930 arte San Frantzizkoko Emakume Artisten sortzaile eta presidentea izan zen.[3] Forbes 54 urterekin hil zen San Frantziskon, Kalifornian, 1945eko maiatzaren 27an.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Malda.
-
Forbes irakurtzen.
-
Welss Fargoren erorkinak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Helen Forbes artenet webgunean.