Isa Duque
Isa Duque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Granadako Unibertsitatea Sevillako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologo klinikoa, sexologoa eta zientzia-dibulgatzailea |
Isa Duque Arto, Psico Woman ezizenez ezaguna (Zaragoza, 1985), psikologo eta sexologo feminista da.[1] Psico Woman bere dibulgazio-proiektua 2016an saritu zuten Andaluziako ekintzailetza-sarietan.[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duque Psikologian lizentziatu zen Granadako Unibertsitatean. Ondoren, Sexologia, sexu terapia eta generoko Masterra egin zuen Al-Andaluseko Sexologia Institutuan, eta beste bat familia terapia sistemikoan. Horrez gain, psikoterapia dinamikoan aditua da Sevillako Unibertsitatean, eta genero, gorputz-terapia, trauma, hezkuntza-metodologia eta LGTBQIA+ baiezko psikologian prestakuntza ugari ditu.[4]
2005ean ekin zion bere ikerketa-lanari, eta aukera-berdintasun eta sexualitate tailerrak egiten hasi zen Granadako Unibertsitatean. Aldi berean, erakundeekin eta hainbat talderekin elkarlanean hasi zen nerabeei, emakumeei, hezkuntza komunitateari eta psikologia eta sexologiako profesionalei zuzendutako programetan.
Komunikatzaile eta dibulgatzaile gisa, Duquek 2015ean Psico Woman kanala sortu zuen YouTube plataforman, gazteek osasun emozionalari eta generoari buruz dituzten beharrei erantzuteko asmoz. Bideo-kanal horrek izan duen harrera ona dela-eta, beste sare sozial batzuk ere gehitu zituen, hala nola Facebook eta Instagram, genero-ikuspegia duten eduki hezigarriekin.
Bere jarduera profesional klinikoarekin batera, sexu-hezkuntza, ziberindarkeriak, hezkidetza, adimen emozionala, indarkeria matxisten prebentzioa, tratu onen sustapena eta aniztasunaren onarpena lantzen ditu. Lan-ildo horri jarraituz, 2020an, Andújarko Udalarekin batera, hezkuntza-komunitateari zuzendutako gida didaktiko bat argitaratu zuen, Conectar sin que nos raye izenekoa, genero-indarkeriaren prebentzioan eta desagerraraztean sentsibilizatzeko eta aurrera egiteko.[5][6]
Bi urte geroago, 2022an, Acercarse a la generación Z. Una guía práctica para entender a la juventud actual sin prejuicios (Z belaunaldira hurbildu. Egungo gazteria aurreiritzirik gabe ulertzeko gida praktikoa) liburua argitaratu zuen, Zenith argitaletxearekin. Bertan, datu eta azterketetan oinarrituta, estereotipoak apurtzen saiatzen da, Z belaunaldia deiturikoa osatzen duen jende gaztearen akatsak, bertuteak eta beharrak aztertuz.[7][8]
2024an, Sexualitateak liburua argitaratu zuen, Lyona artistarekin batera, Savanna Books argitaletxean. Sexualitateari buruzko gezurrei aurre egiteko gida bat da.[9]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an, Psico Woman proiektua ekintzailetza sarietan saritu zuen Andaluziako Gazteriaren Institutuak, Komunikazioaren kategorian.[10][11]
- 2018an, Ikasketa Politiko eta Konstituzionalen Zentroak emandako Clara Campoamor saria jaso zuen.[12]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020 – Guía didáctica: Conectar sin que nos raye. Concejalía de Igualdad y Bienestar Social. Ayuntamiento de Andújar.
- 2020 – Acercarse a la generación Z: Una guía práctica para entender a la juventud actual sin prejuicios. Planeta. ISBN 9788408251774.
- 2024 – Sexualitateak: sexuari, plazerari, aniztasunari eta adostasunari buruzko gida inklusiboa. Savanna Books. ISBN 9788412825428.(eu)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Castillo, Carlos del. (2019-10-23). «Psico Woman, sexóloga feminista de guardia en las redes sociales: "Hemos normalizado poner nuestro conocimiento gratis en Internet"» ElDiario.es.
- ↑ Almeria, Diario de. (2017-03-02). «Conferencia de la youtuber Isa Duque para romper estereotipos» Diario de Almería.
- ↑ lavozdelsur.es. (2018-11-10). «La Psico Woman: "El poderío corporal que me ha dado el 'twerking' no me lo ha dado ningún otro baile"» lavozdelsur.es.
- ↑ «Isabel Duque Arto – Unidad para la Igualdad» igualdad.us.es.
- ↑ «Profesor Isabel Duque Arto quinta edición Entre Dos Manos | GlobalFisio» formacion.fisiocampus.com.
- ↑ Andújar Comunicación. “Conectar sin que nos raye”. Guía para la sensibilización y formación en igualdad de género - Andújar Comunicación. .
- ↑ «La Psico Woman presenta Acercarse a la generación Z | La Pantera Rossa» www.lapanterarossa.net.
- ↑ Díaz, Por Paka. (2022-03-16). «El análisis definitivo sobre la generación Z» Cosmopolitan.
- ↑ Savanna Books. (2024). SEXUALIDADES – Disponible en 4 idiomas. .
- ↑ «Charla abierta: "Proyecto Psico Woman. Acercando Valores feministas a través de las TRICS (Lenguaje y Comunicación en Igualdad)"» Canal UGR.
- ↑ Press, Europa. (2016-12-15). «La cantaora Rocío Márquez, Sergio Rico, la Residencia Flora Tristán o 'Psico Woman', Premios Andalucía Joven» www.europapress.es.
- ↑ «Premio Clara Campoamor | CEPC» www.cepc.gob.es.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Berandu konturatu gara misoginia negozio errentagarria dela", 2024ko ekainaren 25eko Berria
- La Psico Womanen bloga.
- Orria: La Psico Woman.
- La Psico Woman kanala YouTuben.
- Elkarrizketa elDiario.es