Japoniar astigar
Japoniar astigar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer palmatum |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Japoniar astigarra (Acer palmatum) (japonieraz:イロハカエデ irohakaede), astigar espezie bat da, Japoniako eta Hego Koreako jatorria duena. Txinakoa ere dela diote aditu batzuek,[1] baina Flora de China-k antzekoak diren astigar txinatarrak aparte dauden espezie moduan tratatzen ditu.[2]
Delikatuegia da izozteak eta eguzki beroa jasateko. Ondo drenaturiko lurrak behar ditu. Purpura koloreko lore txikiak ditu. Hostotza fina du, berde argitsua baina udazkenean gorri distiratsu bihurtzen da. Altuera 2-4 metrokoa izaten da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Acer palmatum Carl Peter Thunberg-ek deskribatu zuen eta honetan argitaratu: Systemat Vegetabilium. Editio decima quarta 911. 1784.[3]
Acer: latinezko ǎcěr, -ĕris izen generikotik dator (zorrotz), hostoek dituzten puntei erreferentzia eginez, edo egurrari, oso gogorra denez lantzak egiteko erabili omen zelako. Plinio Zaharrak (16, XXVI/XXVII) astigarraren hainbat espezie aipatu zituen.[4]
palmatum: latinezko epitetoa, 'palma modukoa' zela adierazten zuena.[5]
- Onartutako barietateak
- Acer palmatum subsp. amoenum (Carrière) H.Hara
- Acer palmatum f. latilobatum (Koidz.) Ohwi
- Acer palmatum subsp. matsumurae Koidz.
- Acer amoenum Carrière
- Acer decompositum Dippel
- Acer dissectum Thunb.
- Acer formosum Carrière
- Acer friederici-guillelmii Carr
- Acer incisum Dippel
- Acer jucundum Carrière
- Acer ornatum Carrière
- Acer pinnatifidum Dippel
- Acer polymorphum Siebold & Zucc.
- Acer pulverulentum Dippel
- Acer ribesifolium Dippel
- Acer roseomarginatum (Van Houtte) Koidz.
- Acer sanguineum Carrière
- Acer sanguineum var. amoenum (Carrière) Koidz.
- Acer septemlobum Thunb.
- Acer sessilifolium Siebold & Zucc.
- Negundo sessilifolium Miq.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Germplasm Resources Information Network: Acer palmatum
- ↑ Flora of China (draft): Acer[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Japoniar astigar en Trópicos
- ↑ Plinio Zaharraren latinezko testua, 16. liburua - Pliny the Elder: the Natural History, Chicago University, 2006
- ↑ [1]
- ↑ Japoniar astigar en PlantList