Edukira joan

Jeremiasen liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeremiasen liburua
Jatorria
Egilea(k)Jeremias
Izenburuaיִרְמְיָהוּ, ירמיה, ΙΕΡΕΜΙΑΣ, Jeremia eta Jeremiah
Ezaugarriak
Genero artistikoaprophetic books (en) Itzuli
Hizkuntzahebreera
TelesailaNeviim
Deskribapena
Honen parte daNeviim
Itun Zaharra
Major prophets (en) Itzuli

Jeremiasen liburua Bibliako profeten liburuen saileko bigarren liburua da. Itun Zaharra osatzen duten liburuetako bat da. Isaiasen liburua du aurretik eta Ezekielen liburua ondotik.

Jeremiasen liburuaren mezuak adierazten du dagoeneko berandu dela Jainkoaren zigorra saihesteko; horregatik, zigorra onartu egin behar da, eta bekatuetatik aldendu. Jainkoak, zigorraldiaren ondoren, Judea berrezarriko du. Mezu hori adierazteko, figurazioa erabiltzen du maiz; adibidez, buztinezko ontzi bat haustea erakusteko nola suntsituko duen Jainkoak Jerusalem.

Profetaren bizitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeremias profeta K.a. 650. urtearen inguruan jaio zen Anathothen. Apaizen semea zen lebitarren familiatik eratorria, eta Jerusalemen profetizatzen jardun zuen ia bizitza osoan, eta bere garaiko eta gizarteko gaiei buruz idatzi zuen. Judeako erresumaren azken urteetan bizitzea egokitu zitzaion. Babilonia potentzia indartsua zen, eta Egipto ere bai, eta Judeako erresuma bien artean zegoen. Azkenik, Jerusalem Nabukodonosorren eskuetan erori zen K.a. 586an, eta judu asko Babiloniara deportatuak izan ziren. Harrezkero, Judeako erregeak Kaldeako nagusiek jarri eta kentzen zituzten.

Erlijioaren egoerari dagokionez, hebrearren erlijioa ez zegoen unerik onenean: Baal jainkoa gurtzen zen mendietan, prostitutek bezeroak hartzen zituzten tenpluan, eta jainkoen omenez haurrak hiltzen zituzten askotan. Jatorrizko erlijioren aldeko eta paganismoaren aurkako mugimendu bat sortu zen, eta badirudi hartan parte hartu zuela Jeremiasek, baina Joakin erregea tronura iritsi zenean, badirudi paganismoa berriro loratu zela, Jeremiasek berak salatzen duen moduan (Jer. 44:16-18):

Ez dugu aditu nahi Jaunaren izenean ematen ari zaren mezu hori. Jadanik erabakia daukaguna egingo dugu: Istar zeruko erreginari erreko diogu intsentsua eta eskainiko isur-opariak; lehenago ere hala egin izan dugu geuk, geure guraso, errege eta buruzagiek Judako hirietan eta Jerusalemgo kaleetan. Orduan, asetzeraino genuen ogia eta zoriontsu bizi ginen, inolako zorigaitzik ikusi gabe.

Baina zeruko erreginari intsentsua erre eta isur-opariak egiteari utzi diogunetik, kale gorrian gaude, goseak eta gerraz hiltzen.


Eta klase gidariei egotzi zien errua, eta gogor gaitzetsi (Jer. 5:4-31):

Orduan, pentsatu nuen: Jakina, jende arrunta da,buru gutxikoa;ez dute ezagutzen Jaunaren bidea, beren Jainkoaren agindua.

5 Jo dezadan handikiengana, beraiei hitz egiteko; haiek bai ezagutuko dutela Jaunaren bidea, beren Jainkoaren agindua.

Baina era berean hautsi dute denek Jaunaren uztarria, eten harekiko lokarriak.

6 Horregatik, basoko lehoiek zaurituko dituzte, basamortuko otsoek txikituko; lehoinabarrak zelatan daude haien hiri inguruan, handik irteten diren guztiak sarraskitzeko.

Izan ere, asko baitira haien errebeldiak, izugarri larriak haien desleialkeriak.

7 Jaunak dio:

«Horiek horrela, nola barkatu zuri? Zure seme-alabek zapuztu egin naute, sasijainkoen izenean egiten dute zin; nik ase nituen eta haiek adulterio egin dute, emagalduen etxera zalapartan joanez.

8 Zaldi guri eta beroen antzeko dira, nor bere lagun hurkoaren emazteari irrintziz deika.

9 Eta nik, Jaunak, zigorrik gabe utzi behar ote horrelako gaiztakeriak? Ez ote bere merezia eman behar horrela jokatzen duen jendeari?

10 Sar bedi etsaia mahastian eta hondatu, baina erabat deuseztatu ez! Erauz bitza mahats-aihenak, ez baitira nireak!

11 Bai Israel, bai Juda biziki desleial izan dira nirekin.Nik, Jaunak, esana».

12 Israelek eta Judak uko egin diote Jaunari, esanez: «Jauna ez da! Ez zaigu gaitzik iritsiko, ez dugu gerrarik, ez goserik ikusiko.

13 Profetak putzaren pareko dira: Jaunaren hitzik ez haien ahoan».

14 Horregatik, hau esan dit Jaunak, Jainko ahalguztidunak: «Hara zer gertatuko zaien era horretan hitz egiteagatik: su bihurtuko dut neure hitza zure ezpainetan, eta su-egurra bezala irentsiko du herri hau».

15 Jaunak dio: «Israel, herri bat ekarriko dut urrutitik zure aurka, herri iraunkorra, antzinakoa, hizkera ezezaguneko herria, esaten duena ulertuko ere ez diozuna.

16 Haren arkulariek ez dute huts egiten, guztiak dira gudari azkar.

17 Zeure uzta eta ogia jango dizkizu, seme-alabak sarraskituko, ardi eta abereak irentsiko, mahasti eta pikondoak suntsituko. Bere armez erraustuko dizkizu konfiantza ematen zizuten hiri gotortuak.

18 «Baina egun haietan ere ez dut erabat deuseztatuko neure herria. 19 Galdetzen badute: “Zergatik egin digu Jaunak, geure Jainkoak, hau dena?”, zuk erantzun: “Jauna zapuztu eta zeuen lurraldean jainko arrotzak zerbitzatu dituzuelako, arrotzen zerbitzari beharko duzue izan zeuena ez den lurraldean”. Hala diot nik, Jaunak.

20 «Adierazi hau Jakoben ondorengoei, Judako bizilagunei:

21 Entzun, arren, herri ergel eta zentzugabea: Badituzue begiak, baina ez duzue ikusten, belarriak ere bai, baina entzuten ez.

22 Honela diot nik, Jaunak: Ez didazue begirunerik izango? Ez zarete nire aurrean ikaratuko? Neuk jarri diot hondartza itsasoari mugatzat, inoiz gaindituko ez duen mugatzat; harrotzen da eta orro egiten, baina ezin du muga hautsi, ez gainditu.

23 Baina zuek herri hezikaitza eta desleiala zarete; niregandik urruti joan zarete.

24 Ez duzue zeuen baitan esaten: “Errespeta dezagun Jauna, geure Jainkoa! Berak bidaltzen dizkigu garaian garaiko euriak, berak zaintzen uzta biltzeko sasoiak”.

25 Zuen erruek, aldiz, nahastu egin dute ordena hau; zeuen bekatuengatik ez zarete lurreko ondasunez gozatzen.

26 Izan ere, gaizkileak bizi dira nire herrian, zelatan daude ehiztariak bezala; sareak jartzen dituzte eta gizakiak harrapatzen.

27 Nola zorroa txoriz, hala betetzen dituzte etxeak lapurtutakoaz; horrela egiten dira handi eta aberats, gizen eta guri.

28 Horien gaiztakeriak ez du neurririk: ez dute umezurtzaren eskubiderik zaintzen, ez eta behartsuen auzia defendatzen.

29 Eta nik, Jaunak, zigorrik gabe utzi behar ote horrelako gaiztakeriak? Ez ote bere merezia eman behar horrela jokatzen duen jendeari? Hala diot nik, Jaunak.

30 Gauza beldurgarri eta izugarriak ari dira gertatzen herrialde honetan.

31 Profetek gezurra dute iragartzen, apaizek beren nahierara irakasten, eta nire herria bere horretan lasai! Baina zer egingo duzue azkena iristean?»

Liburuaren edukia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioak eta profezioak elkarren segidan ageri dira liburuan. Asko autobiografikoak dira, eta lehen pertsonan idatziak. Hauek dira atalak:


PROFETAREN AURKEZPENA (1,1-19) (1,1-19)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeremias profeta izendatu (1,4-10)

Lehenengo ikuskariak eta agerpenak (1,11-19)


JERUSALEM ETA JUDAKO BIZILAGUNENTZAT MEZUAK (2,1–20,18) (2,1-20,18)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasunezko iragana oroituz (2,1-3)

Israelen hasierako bekatuak (2,4-8)

Jauna Israelekin auzitan (2,9-13)

Zentzabide mingarria (2,14-19)

Jaunak Israelen arrazoiak gezurtatu (2,20-25)

Israelek zigorra merezi (2,26-37)

Israel desleial Jaunarekin (3,1-5)

Bi ahizpa desleialak (3,6-13)

Nazio guztiak Jerusalemen bilduko (3,14-18)

Konbertsiorako deia (3,19-4,4)

Iparraldeko erasoa iragarri (4,5-18)

Jeremias bere herriarengatik nahigabetua (4,19-22)

Ikuskari ikaragarria (4,23-31)

Inbasioaren arrazoiak: Jerusalemen bekatuak (5,1-14)

Zigorra (5,15-31)

Etsaiak ateetan (6,1-15)

Israelen seta (6,16-21)

Berriro iparraldeko erasotzailea (6,22-30)

Tenpluari buruz hitzaldia (7,1-20)

Azaleko kultua eta obedientziarik eza (7,21-28)

Idolatriaren ondorio penagarriak (7,29-8,3)

Israelek itsu-itsu jarraitu gaiztakerian (8,4-12)

Suntsitu egingo ditut (8,13-17)

Profetaren negar-kanta (8,18-9,1)

Gaiztakeria gainezka (9,2-8)

Hondamena nahitaezkoa (9,9-15)

Erosta Jerusalemgatik (9,16-21)

Egiazko jakinduria Jauna ezagutzea (9,22-25)

Idoloak eta egiazko Jainkoa (10,1-11)

Kreatzaileari gorazarrea (10,12-16)

Gure oihal-etxola hondatua (10,17-22)

Profetaren otoitza (10,23-25)

Jaunarekiko ituna hautsi (11,1-17)

Beretarrek Jeremias hil nahi (11,18-23)

Jeremias Jaunarekin kexu (12,1-6)

Jaunak bere herria bertan behera utzi (12,7-13)

Auzoko herriak zigortuak eta salbatuak (12,14-17)

Lihozko gerrikoaren ikasbidea (13,1-11)

Pitxer apurtuak (13,12-14)

Entzun berandu baino lehen (13,15-17)

Jerusalem oinazetan bere aldaezineko txarkeriagatik (13,18-27)

Lehorte handia (14,1-16)

Jeremiasen negarra (14,17-18)

Herriaren erregua (14,19-22)

Erabateko zigorra (15,1-9)

Jeremias Jaunaren aurrean kexu (15,10-21)

Jeremiasen bizitza herriarentzat seinale (16,1-13)

Erbestetik itzuli (16,14-15)

Errudunak zigortuak izango (16,16-18)

Herri guztiek Jauna aitortuko (16,19-21)

Judako herriaren bekatua (17,1-4)

Egiazko eta gezurrezko konfiantza (17,5-11)

Profetaren otoitza (17,12-18)

Larunbata Jaunari sagaraturiko atseden-eguna (17,19-27)

Jeremias eltzegilearen lantegian (18,1-12)

Israel Jaunaz ahaztu (18,13-17)

Jeremiasen aurkako azpilana eta profetaren otoitza (18,18-23)

Pitxer puskatua ezbeharraren ezaugarri (19,1-15)

Jeremias preso (20,1-6)

Jeremiasek bere bihotza Jainkoari hustu (20,7-18)


ERREGE ETA PROFETEN AURKAKO MEZUAK (21,1–24,10) (21,1-24,10)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sedekias erregeari (21,1-7)

Herriari (21,8-10)

Erregearen familiari (21,11-14)

Erregeari eta jauregikoei (22,1-9)

Joakaz-Xalum erregeari (22,10-12)

Joakim erregeari (22,13-19)

Jerusalemi (22,20-23)

Jekonias erregeari (22,24-30)

Artzain agintariei (23,1-8)

Profeten aurka (23,9-40)

Bi saskikada-piku, bi patu (24,1-10)


JEREMIASEN EGINKIZUNARI BURUZ SINTESIA (25,1-14) (25,1-14)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita hiru urte predikatzen (25,1-7)

Jainkoaren herriarentzat iragarpena (25,8-14)


NAZIOEI ZUZENDURIKO MEZUEN SARRERA (25,15-38) (25,15-38)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PROFETAREN BIZITZAKO GORABEHERAK (26,1–29,32) (26,1-29,32)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jeremiasi heriotza-mehatxua (26,1-19)

Urias profeta hilarazia (26,20-24)

Babiloniaren uztarria (27,1-22)

Jeremias eta Hananias profetak aurrez aurre (28,1-17)

Jeremiasen gutuna erbesteratuei (29,1-23)

Xemaiasen kontrako mezua (29,24-32)


SALBAMEN MEZUAK: HERRIAREN BERRIZTAPENA (30,1–33,26) (30,1-33,26)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelen berriztapenaren agintzaria (30,1-24)

Erbesteratuak itzuli (31,1-9)

Negarra poz bihurtuko (31,10-14)

Jainkoa errukior Israelekin (31,15-22)

Jainkoaren herria berreraiki (31,23-30)

Itun berria (31,31-34)

Leiala da Jainkoa bere agintzarietan (31,35-40)

Egintza sinbolikoa Judaren eraberritzea adierazteko (32,1-15)

Jeremias profetaren otoitza (32,16-25)

Jaunaren erantzuna (32,26-44)

Jaunaren agintzari berriak (33,1-26)


PROFETAREN BIZITZAKO GORABEHERAK (34,1–45,5) (34,1-45,5)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sedekias erregearentzat mezua (34,1-7)

Esklaboak askatu eta berriro esklabo egin (34,8-22)

Jeremias eta rekabetarrak (35,1-19)

Jeremiasek Baruki Jaunaren mezuak idazteko agindu (36,1-4)

Barukek Jaunaren mezuak tenpluan irakurri (36,5-19)

Joiakim erregeak Jeremiasen liburua erre (36,20-26)

Jeremiasek liburua berriro idatzi (36,27-32)

Sedekias erregeak aholkua eskatu Jeremiasi (37,1-10)

Jeremias preso (37,11-21)

Jeremias putzuan sartu (38,1-6)

Profeta libre (38,7-13)

Sedekias erregeak berriro profetarekin hitz egin (38,14-28)

Babiloniarrek Jerusalem konkistatu (39,1-10)

Babiloniarrek Jeremias askatu (39,11-14)

Salbamen-agintzaria Ebed-Melekentzat (39,15-18)

Jeremias Judan gelditu (40,1-6)

Gedalias Juda lurraldeko gobernari (40,7-12)

Gedalias hil (40,13-41,3)

Ismaelek erromes-taldea hil (41,4-10)

Ismaelek atxilotuak libre (41,11-18)

Jaunari otoitz egiteko eskatu iheslariek Jeremiasi (42,1-6)

Jaunak Jeremiasi erantzun (42,7-43,7)

Jeremiasek Nabukodonosor Egipton sartuko dela iragarri (43,8-13)

Egipton babesturiko judatarrentzat mezua (44,1-14)

Jeremiasen hitzei jendeak aurre egin (44,15-23)

Jeremiasen azken hitza (44,24-30)

Jeremiasek Baruki salbatuko dela agindu (45,1-5)


NAZIOEI ZUZENDURIKO MEZUAK (46,1–51,64) (46,1-51,64)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoarrentzat (46,2-28)

Egiptoarrak Karkemixen porrokatuak (46,2-12)

Nabukodonosor Egipton sartu (46,13-26)

Jaunak bere herria salbatuko (46,27-28)

Filistearrentzat (47,1-7)

Moabentzat (48,1-47)

Amondarrentzat (49,1-6)

Edomdarrentzat (49,7-22)

Damaskorentzat (49,23-27)

Arabiarrentzat (49,28-33)

Elamdarrentzat (49,34-39)

Babilonia eroriko eta Israel salbatuko (50,1-51,64)

Babiloniaren hondamena iragarri (50,2-3)

Israeldarrak berriro itzuli (50,4-10)

Babilonia erori (50,11-16)

Israel berriro itzuli (50,17-20)

Jaunak Babilonia kondenatu (50,21-27)

Sionen berri eman (50,28-28)

Jauna Babiloniaren aurka (50,29-32)

Jauna Israelen salbatzaile (50,33-34)

Gerra Babilonian (50,35-40)

Iparraldeko erasotzaileak (50,41-46)

Babilonia behin betiko gaitzetsia (51,1-14)

Gorespen-kanta Jainkoari (51,15-19)

Babilonia Jainkoaren zigorraren baliabide (51,20-23)

Babiloniaren zigorra (51,24-33)

Jerusalem mendeku eske (51,34-34)

Jaunaren erantzuna (51,36-40)

Babiloniari negar-kanta (51,41-53)

Babiloniaren hondamena (51,54-58)

Jeremiasen mezua Babiloniara bidalia (51,59-64)


(52,1-34) (52,1-34)

Jerusalem menderatua (52,1-11)

Jerusalem hondatu (52,12-23)

Atzerriratuen zerrenda (52,24-30)

Babiloniako erregeak Joakini barkatu (52,31-34)

Liburua ez da pertsona bakar batek idatzia: tarte errepikatuak ditu, tarte txertatuak, eta gainkargak. Horrek frogatzen du jatorrian pertsona baten obra zena, gerora, aldatua, emendatua eta komentatua izan zela.

Desordena da nagusi liburuan: biografiak, autobiografia, orakuluak eta askotariko generoak eta estiloak nahasian ageri dira. Eta, kronologiari dagokionez, jarraitutasun falta nabari-nabaria da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]