Jose Frantzisko Erauskin
Itxura
Jose Frantzisko Erauskin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaldibia, 1874ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1945eko abenduaren 22a (71 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jose Frantzisko Erauskin Garmendia (Izengoitiak: Patxi Errota, Erauskin Errotari; Zaldibia, 1874ko apirilaren 10a - 1945eko abenduaren 22a)[1] gipuzkoar bertsolaria izan zen. Kubako gerran parte hartu zuen, 1896-1898 urteetan. Handik etorritakoan, Beasaingo CAF lantegian hasi zen lanean, eta berehala bertsolaritzan. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen bertsoak. Bere bertsorik gehienak Antonio Zavalak jaso zituen eta Auspoa bilduman eman zituen argitara.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «José Francisco Erausquin Garmendia» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-18).