Joseph Joachim
Joseph Joachim (Kittsee, 1831ko ekainaren 28a - Berlin, 1907ko abuztuaren 15a) hungariar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen. Weimar dukearen Orkestrako, Hannoverko Gorteko kontzertuetako eta Berlingo Musika Eskolako zuzendaria izan zen. Bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa izan zen. 1869. urtean Joachim Laukote ospetsua sortu zuen Berlinen. Ingalaterran izan zen maiz, eta izen handia hartu zuen han. Kontzertu klasikoak bikain jotzen zituen, Beethovenenak batez ere. Kontzertu hungariarra da Joachimen obren artean aipagarriena. Pedagogo eta irakasle ezaguna izan zen Europa osoan. Laurehun biolin-jotzaile inguruk ikasi zuen haren eskolan. R. Schumann, M. Bruch, J. Brahms eta A. Dvorak-ek beren biolin-kontzertuak eskaini zizkioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Joachim |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.