KF Tirana
Sorrera | 1920 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Selman Stërmasi Stadium edukiera: 12.500 lagun inaugurazioa: 1956 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Refik Halili | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Orges Shehi | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Albaniako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.kftirana.info | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
KF Tirana (izen osoa Klubi i Futbollit Tirana) Albaniako futbol talde arrakastatsuena da, Tirana hiriburukoa. Albaniako 24 Liga eta 15 Kopa irabazi ditu. SF Tirana (Sport Klubi Tirana) kirol elkartearen futbolaren ataa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920 urtean albaniar abertzaleek Agimi Kirol Elkartea sortu zuten, hemen dago gaur egungo SK Tiranaren jatorria. Aurrez, 1911 urtean Albanian futbol txapelketa bat sortu zen eta KF Tirana izeneko talde batek irabazi zuen. Gaurko KF Tirana taldeak bere palmaresean jartzen badu ere Albaniako Futbol Federazioak ez du ontzat hartzen.
30. hamarkadan Albaniako talde nagusia bihurtu zen 1930 eta 1942 artean 8 Liga irabaziz, baina Bigarren Mundu Gerra garaiko garaipen biak (1939 eta 1942koak) berriz ere ez ditu federazioak onartzen. Erregimen komunistak ez zuen begi onez ikusten FK Tirana izen anglosaxoia eta 17 Nentori izena hartzera behartu zuen. Taldeak aurka egin zuen baina hala ere izena hartu behar izan zuen eta hurrengo bi hamarkadetan ondorioak jasan zituen, batez ere Estatuak babesturiko beste bi taldeen aurrean (Dinamo Tirana|Dinamo eta Partizani) talde ahula bihurtu baitzen. Bere historiako garairik okerrena izan zen.
60. hamarkadan titulu berriak iritsi baziren ere 80 eta 90. hamarkadan bihurtu zen berriz ere Albaniako talde nagusia.
XXI mendean 6 Liga eta 6 Kopa eskuratu ditu. 2016-17 denboraldian 9. egin eta maila galdu zuen arren Kopako eta Superkopako txapelduna izan zen. Hurrengo urtean maila gorenera itzuli zen eta 2020an liga berri bat irabazi zuen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albanian: 53
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albaniako Liga (26): 1930, 1931, 1932, 1934, 1936, 1937, 1965, 1967, 1968, 1970, 1982, 1985, 1988, 1989, 1995, 1996, 1997, 1999, 2000, 2003, 2004, 2005, 2007, 2009, 2020, 2022.
- Albaniako Kopa (16): 1939, 1963, 1976, 1977, 1983, 1984, 1986, 1994, 1996, 1999, 2001, 2002, 2006, 2011, 2012, 2017.
- Albaniako Superkopa (11): 1994, 2000, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2009, 2011, 2012, 2017.
Nazio artean: 0
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Balkandarren Kopa (0): finalista 1983an.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Albanieraz)(Ingelesez) Webgune ez-ofiziala