Kandake
Kandake, kadake edo kentake (Meroeraz: 𐦲𐦷𐦲𐦡 kdke),[1], sarritan latindartuta Kandake (antzinako grezieraz: Κανδάκη, Kandakē),[1] meroeraz Kuxeko erregeen arreben izen edo titulua zen eta, ondoregotza amaren aldetik izaten zenez, hurrengo erregearen (ondorengoaren) ama izango zen eta, beraz, erregina ama bihurtuko zenarena. Gorte propioa zuen; seguruena lurjabe handia izango zen[2] eta paper handia zuen errege-boteredun gisa.[3] Garai hartako greziar eta erromatar iturriek izen propio gisa hartu zuten, nahiz oker ziren eta Itun Berrian jasotzen zen modutik dator.[4][5][6]
Bere eskubidez agintzen zuen kandakeak, gainera qore titulua ere bazeramaten, alegia, gizon agintariek zeramaten bera.[7]
Iturri arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meroeko kandakeak lehen aldiz Estrabon greziar geografoak deskribatu zituen bere Geografia entziklopedian: "kandake begi bakarra" aipatuz K.a. 23an.
Gutxienez, hamar meroar erregina agintari izan ziren K.a. 260 eta K.o. 320 artean eta, horietatik, gutxienez sei K.a. 60 eta K.o. 80 artean izan ziren.[8]
Meroar erreginak sarritan bakarrik eta errege agintedun emakumeen arropak jantzita irudikatu zituzten, hilarrien aurpegi nagusietan eta eskulturetan. Kuxeko erresumako erreginek lehen irudietan ez zeramaten egiptoar elementurik jantzian, beren gizon kuxitek eta bikotekide egiptoarrek zuten iruditik oso desberdin. Tanutamani Amets Hilarrian ikusten den moduan, gorputza xal handi batekin bilduta zeramaten eta, gainetik, apaindutako soingaineko bat zeramaten; azpiko tolesetik oihal zerrenda txiki moduko bat zeramaten zintzilik, lurreraino iristen zena, dandar txiki moduan.[9] Lehen aldiz, Tarharqoren ama dago mota horretako jantziarekin irudikatuta, bere semearen koroazioaren zeremonian.
George Reisner arkeologoak El-Kurruko eta Nuriko errege hilerriak indusi zituenean lortu zen material arkeologikoa Kuxeko erreginen izaera eta boterea ikertzeko. Gainera, Kuxeko errege izaerako emakumeen hilobi gutxi batzuk topatu ziren Meroeko hilerrian eta Abidosen, Egipton (Leahy 1994). El Kurrun sei piramide dira XXV. dinastiako errege familiako emakumeenak eta piramide bat Qalhata erreginarena da, Napata garaikoa.[10] Nurin, errege familiako emakumeen hilobiak mendebaldeko mesetan daude eta inskripzio ugari daude bertan, erregeen amen papera azalduz errege-ondoregotzan eta Kuxeko dinastien garaian zuten garrantzia adierazten zuena.[11]
Kuxeko emakumeek parte hartzen zuten botere ekimen garrantzitsuena, erregetzaren ondoregotza zuiurtatzea zen, koroatze zeremonian aipatua zena eta agertzen zena.[11] Tanutamaniren, Harsiotefen eta Nastasenen hilarrien goiko ataletan (lunetetan) erregeen koroatzeen informazio ikonografikoa eta testuala ageri da.[9][12][13] Hilarri hauetan guztietan, erregea bere familiako emakume batekin ageri da irudikaturik, ama eta emaztea. Erregearen amak paper garrantzitsua zuen, bere semaren legezkotasuna ziurtatzeko, errege gisa. Taharqoren koroatze hilarrian dagoen testuan ageri da, erregearen amak semearen koroatzera joateko bidaiatu zuela. Kuxeko XXV. leinuan, Amon Jainkoaren emazte titulua ezarri zen. Errege sendiko emakume hauek Kuxeko Amon jainkoarekin lehen kontaktua ziren, beren betebeharren artean eta ezinbesteko papera zuen erregea izendatzeko unean.
K.a.170 urte inguruko behe-erliebe batean Shanakdakhete kandakea, armaduraz jantzita irudikatu zuten eta lantza eskuan, borrokan ari zena. Ez zen erregeordea izan edo errege ama, baizik eta agintari independente gisa (bera zen erregetza zuen erregina botereduna eta bere senarra zen konsortea zena). Berak bultzatutako eraikinen aztarnetan ageri diren behe erliebeetan, Shanakdakhete bakarrik edota senar eta semearekin irudikatua zen (semea izan zen erregetza jaso zuena bera hil zenean).[erreferentzia behar]
Greziar-erromatar iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plinio Zaharrak idazten du "Etiopeen erreginak" Kandake titulua zeramala eta etiopiarrek Siria eta Mediterraneoa konkistatu zutela.[14]
K.a. 25 Amanirenas Kuxeko kandakeak Syene hiria eraso zuen (gaur egungo Aswan), Estrabonen arabera, orduan Erromatar Inperioaren barruan zegoena. Ondorioz, Augusto enperadoreak Napata hiria suntsitu zuen.[15][16]
Kasio Dionek idatzi zuen Kandakearen armanda Elefantina uhateraino iritsi zela Egipton, baina Petroniok menderatu egin zituen eta Napata hiriburua eta beste hiriak hartu zituen.[17]
Grekoerromatarrek lau erregina afrikar izendatu zituzten kandake moduan haien iturrietan: Amanishakheto, Amanirenas, Nawidemak eta Malegereabar.[18]
Iturri biblikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itun Berrian, “Kandake, etiopiarren erreginaren” altxorraren funtzionario zen eunukoa Jerusalemdik itzuli zenean, Felipe Diakonoa ezagutu zuen eta Isaias profetaren hitz batzuk azaldu zizkion. Horren ondorioz, bataitu egin zen eta bere kandakeari berri eman zion.
Etiopiar iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nubiaz kanpo, kuxiar erregetzari buruzko informazioa Etiopian aurki daiteke.
Etiopiak erregetza dinastia K.a. 1000tik 1973ra iraun zuela esan ei da, azken Menelik enperadore Haile Selassie tronutik kendu arte. Etiopiar erregeen (Menelik I.aren ondorengoen) zerrendan, sei erregina ageri dira, kandake izenarekin.[15] Hurrengo hauek dira:[19]
- Nikauta Kandake (K.a. r. 740-730)
- Nikawla Kandake II (K.a. r. 342-332)
- Akawsis Kandake III (K.a. r. 325-315)
- Nikosis Kandake IV (K.a. r. 242-232)
- Nikotnis Kandake V (K.a. r. 35-25)
- Garsemot Kandake VI (K.o. r. 40-50); hau da etiopiar eunukoaren historia gertatzen den garaiko erregina.
K.o. IX. mendea arte, hogeita bat erregina ageri dira agintari bakar gisa Etiopiako erresuman. Aksum erresumako Ezana erregeak Meroe hiria hartu izanak arrazoi historikoa ematen zion Etiopiako dinastiako kandake eta erregeei eta, une horretatik aurrera, aksumadarrek “etiopiar” izena hartu zuten haientzat, grekoerromatarrek antzinako nubiarrentzat erabilitako izena.[20] Esate baterako, Makeda, Sabako erregina ere, Kebra Nagast liburuan kandake eta erregina ama gisa izendatua da.[21]
Alexandroren kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Roman d'Alexandre" kondairan esaten da "Meroeko kandakeak" Alexandro Handiaren kontra egin zuela borroka.[22]
Kondairaren arabera, Alexandrok kandakearen lurrak konkisktatzen saiatu zenean K.a. 332an, kandakeak bere armada era estrategikoan antolatu zuen eta gerrako elefante batean itxaron zion hurbildu zenean. Haren armadaren indarrak ikusita, Alexandrok Nubia utzi eta Egipto hartzea erabaki omen zuen. Beste istorio batean esaten da Alenxandrok eta Kandakek erromantze bat izan zutela.
Istorio hauek esandako Pseudo-Kalistenes egile ezezagunaren "Roman d'Alexandre" lanetik eratorriak dira. Lan hori Alexandroren bizitzari buruzko kontakizun fiktizio eta “handitua” da.[23]
Askotan aipatu izan da, baina ez dago erreferentzia historikorik eta, badirudi, kondaira bat baino ez dela.[23][24]
Egitan, Alexandrok ez zuen Nubia erasotu eta ez zen sekula Egiptoko Siwa oasitik hegoaldera joan.[23][24]
Joanez Malalas bizantiar kronistak Pseudo-Kalistenesen istorioak jaso zituen eta haratago joan zen, Alexandro eta Kandakea ezkondu egin zirela esanez. Gainera, bere idatzietan Kandake Indiako erregina zen eta Alexandrok Indian egindako kanpainan ezagutu zuten elkar.[25][26][27]
Kandake agintarien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez hamaika izan ziren kandake gisa beren kasa erregina izan zirenak Kuxeko erresuman:
- Nahirqo (K.a. II. mende erdialdea)[28]
- Erregina ezezaguna (K.a. II. mendearen bukaera eta I. mendearen lehen erdia)[28]
- Amanirenas (K.a. I. mendearen bukaera eta K.o. I. mendearen hasiera)[28]
- Amanishakheto (K.o. I. mende goiztarra)[28]
- Shanakdakhete (K.o. I. mendearen lehen erdia)[28]
- Amanikhatashan (K.o. II. mendearen erdialdea?)[28]
- Amanikhalika (K.o. II. mendearen bigarren erdia)[29]
- Patrapeamani (K.o. IV. mende goiztarra)[30]
- Amanipilade (K.o. IV. mende erdialdea)[30]
Eskuizkribu bakar batean oinarrituta, hainba zerrendek beste bi kandake berantiarrago jasotzen dituzte:
Maloqorebar (K.o. 266–283 AD) eta Lahideamani (K.o. 306-314 AD).[11] Duela gutxi aurkitutako idazkun baten arabera, badirudi ez zirela emakumeak.[31]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Rowan, Kirsty (2009) "Revising the Sound Value of Meroitic D: A Phonological Approach," Beitrage zur Sudanforschung 10.
- ↑ Lohwasser, Angelika (1999). "Die Frau im antiken Sudan". Sudan. Festschrift Steffen Wenig (Nürnberger Blätter zur Archäologie: Sonderheft 1999), Nürnberg, 131.
- ↑ Khan, Dan'el (2012). "The Queen Mother in the Kingdom of Kush: Status, Power and Cultic Role". Teshura le-Zafrira: Studies in the Bible, the History of Israel, and the Ancient Near East Presented to Zafrira Ben-Barak of the University of Haifa. Beer Sheva: Ben-Gurion University Press, 67–68. or.
- ↑ Lobban, Richard A. Jr. (2003). Historical Dictionary of Ancient and Medieval Nubia. Lanham, MD: Scarecrow Press. ISBN 978-0-8108-6578-5.
- ↑ Ma'at-ka-re Monges, Miriam (2005): "Kush". In Molefi Kete Asante, Ama Mazama (ed.). Encyclopedia of Black Studies. Sage. 302. or. ISBN 978-0-7619-2762-4.
- ↑ Fage, John (2013). A History of Africa. Routledge. 115. or. ISBN 978-1317797272.
- ↑ László Török (1997): The Kingdom of Kush: Handbook of the Napatan–Meroitic Civilization, Brill, 213–214. or.
- ↑ Adams, W.Y. (1994). "Big Mama at Meroe: Fact and Fancy in the Candace Tradition". Boston: Conference of the Sudan Studies Association.
- ↑ a b Mariette, Auguste; Maspero, Gaston (ed) (1872): Monuments divers recueillis en Egypte et en Nubie (Tables), Paris .
- ↑ The Royal Cemetery of Kurru.
- ↑ a b c Joshua J. Mark (2018) "The Candaces of Meroe". World History Encyclopedia.
- ↑ "Stele of King Nastasen - Artist unknown"
- ↑ Budge, E. A. Wallis (1904), English: Upper register of a stele of the meroitic king Harsiotef (4th century BCE) here depicted while offering to two different forms of the god Amun-Ra. Harsiotef is accompanied by his royal wife Batahaliye (far left) and his royal mother Atasamalo (far right).
- ↑ Turner, Sharon (1834). The Sacred History of the World, as Displayed in the Creation and Subsequent Events to the Deluge: Attempted to be Philosophically Considered, in A Series of Letters to a Son. 2. liburukia Longman. 480–482. or.
- ↑ a b Fluehr-Lobban, Carolyn (August 20, 1998). "Nubian Queens in the Nile Valley and Afro-Asiatic Cultural History". Ninth International Conference for Nubian Studies. Boston: Museum of Fine Arts, Boston
- ↑ Budge, Sir Ernest Alfred Wallis (1911). Cook's handbook for Egypt and the Egyptian Sûdân. Thomas Cook & Son. 737. or.
- ↑ Dion Kasio, Historiak, §54.5.4
- ↑ Harris, G.L.A. (2014). Living Legends and Full Agency: Implications of Repealing the Combat Exclusion Policy. CRC Press, 29.or. ISBN 978-1-4665-1378-5.
- ↑ Rey, C. F. (1927). In the Country of the Blue Nile. London: Camelot Press. 266–268. or.
- ↑ Hatke, George (2013). Aksum and Nubia: Warfare, Commerce, and Political Fictions in Ancient Northeast Africa. New York University Press. 52–53. or. ISBN 978-0-8147-6066-6.
- ↑ Budge, E.A. Wallis (2000). The Queen of Sheba and Her Only Son Menyelek. Cambridge Ontario: Ethiopian Series. .
- ↑ Jones, David E. (1997). Women Warriors: A History. Brassey. 82. or. ISBN 978-1-57488-106-6.
- ↑ a b c Goldenberg, David M. (2009). The Curse of Ham: Race and Slavery in Early Judaism, Christianity, and Islam. Princeton University Press. 64. or. ISBN 978-1-4008-2854-8.
- ↑ a b Morgan, John Robert; Morgan, J. R.; Stoneman, Richard (1994). Greek Fiction: The Greek Novel in Context. Psychology Press. 117–118. or. ISBN 978-0-415-08507-6.
- ↑ Malalas, Chronography, §8.194-195
- ↑ Nawotka, Krzysztof; Wojciechowska, Agnieszka (October 2018). The Alexander Romance: History and Literature. Barkhuis. 226. or. ISBN 978-9492444714.
- ↑ Moore, Kenneth Royce (June 2018). Brill's Companion to the Reception of Alexander the Great. BRILL. 464. or. ISBN 978-9004285071.
- ↑ a b c d e f g h Kuckertz, Josefine (2021). "Meroe and Egypt". UCLA Encyclopedia of Egyptology: 5, 11–13.
- ↑ Eder, Walter; Renger, Johannes; Henkelman, Wouter; Chenault, Robert (2007). Chronologies of the Ancient World: Names, Dates and Dynasties. Brill. 55. or. ISBN 978-90-04-15320-2.
- ↑ a b Török, László (2015). The Kingdom of Kush: Handbook of the Napatan-Meroitic Civilization. BRILL. 206. or. ISBN 978-90-04-29401-1.
- ↑ Claude Rilly (2017), "New Light on the Royal Lineage in the Last Decades of the Meroitic Kingdom: The inscription of the Temple of Amun at Meroe Found in 2012 by the Sudanese–Canadian Mission", Sudan and Nubia 21: 144–147 (Krzysztof Grzymski "The Amun Temple at Meroe Revisited" eranskina).