Kingsman: The Secret Service
Kingsman: The Secret Service 2014an estreinatutako komedia, akzio eta espioitza film britaniar-estatubatuarra da. Matthew Vaughnek zuzendu zuen, Dave Gibbons eta Mark Millarren The Secret Service komikian oinarrituta dago. Gidoia Matthew Vaughn eta Jane Goldmanek idatzi zuten. Istorioak agente sekretua izatera iritsiko den Gary "Eggsy" Unwin (Taron Egerton) nola errekrutatu eta prestatzen duten kontatzen du. Eggsyren misioa mundu mailan arriskutsua den Richmond Valentine (Samuel L. Jackson) menderatzea da. Filmaren protagonistak Colin Firth, Mark Strong eta Michael Caine ere badira.
Kingsman: The Secret Service urtero ospatzen den Butt-Numb-A-Thon maratoian estreinatu zen 2014ko abenduaren 13an eta 2015eko urtarrilaren 29an Erresuma Batuan. Alde batetik pelikulak kritika positiboak jaso zituen zine kritikoen eskutik, akzio sekuentzia ederrak, interpretazioa eta humore beltza dela eta. Hala ere, eszena bortitz eta sexual batzuk kritikatuak izan ziren, gehiegizkoak zirelako. Pelikulak 414 milioi dolar baino gehiago bildu ditu mundu osoan zehar, orain arteko Vaughnen pelikula arrakastatsuena bilakatuz. 2015ean Britaniar onenaren Empire Awarda irabazi zuen.
Kingsman: The Golden Circle (2017) eta The King's Man (2021) jarraipenak dauzka.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kingsmanen agante sekretu bat hiltzen denean, bere postua beste pertsona batek betetzen du. Gainerako kideek hautagai bat proposatu behar dute, eta horietako bat aukeratuko da. Oraingoan, Galahad agenteak (Colin Firth) lankide ohi baten semea proposatzen du: Eggsy (Taron Egerton). Bitartean Valentine (Samuel L. Jackson) milioiduna mundu osoa arriskuan jarriko duen plan bat prestatzen ari da. Bestalde, Kingsmanek Valentineren plana argitu eta ekidin behar dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colin Firth: Harry Hart / Galahad
- Samuel L. Jackson: Richmond Valentine
- Mark Strong: Merlino
- Taron Egerton: Gary "Eggsy" Unwin
- Michael Caine: Chester King / Artù
- Sophie Cookson: Roxanne "Roxy" Morton
- Sofia Boutella: Gazelle
- Mark Hamill: Professor James Arnold
- Jack Davenport: Lancillotto
- Samantha Womack: Michelle Unwin
- Geoff Bell: Dean
- Edward Holcroft: Charles "Charlie" Hesketh
- Hanna Alström: Tilde printzesa
- Jack Cutmore-Scott: Rufus Saville
- Bjørn Floberg: Suediar lehen ministroa
- Fiona Hampton: Amelia
- Tobi Bakare: Jamal
- Morgan Watkins: Rottweiler
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mark Millar eta Vaughn espioitza pelikulez eztabaidatzen ari ziren, urteak pasa ahala generoa oso serioa bihurtu dela esanez. Beraz, espiotzako film “dibertigarri” bat egitea erabaki zuten. Vaughnek pelikula hau egiteko denbora izateko X-Men: Days of Future Past filma zuzentzeari uko egin behar izan zion. Hasiera bateanzabaldu zen Leonardo DiCaprio izan zitekeela filmeko gaizkilea, bainak Vaughnek hau gezurtatu zuen. 2013an Vaughnek Sophie Cookson aukeratu zuen emakumezko protagonista gisa eta Mark Hamill James Arnold Irakaslearen kameo bat egiteko aukeratua izan zen.
Errodajea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaketa 2013ko urriaren 6an hasi zen, Deepcut-en, Surrey. Filmak Skyfall pelikulak izandako aurrekontuaren herena izango zuela iragarri zen. Camdeneko Alexandra Roadeko eraikin bat erabili zen Eggsyren etxea irudikatzeko eta hainbat eszena Imperial College Londonen filmatu ziren. Kenningtoneko The Black Prince Pub borrokako eszenak eta auto pertsekuzioak filmatzeko erabili zen, Savile Row (Mayfair) ere erabili zen kanpo lokalizazio gisa. Huntsman jostundegiak arropak egin zituen eta James Lock & Co. txapelak egin zituen. Bestalde, Adele, Elton John, Lady Gaga, edota David Beckhamen kameoak egongo zirela zioten zurrumurruak zabaldu baziren ere, zurrumurru faltsuak izan ziren.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko maiatzean, Henry Jackman y Matthew Margesonek filmaren musika konposatuko zutela jakin zen eta uztailean iragarri zen Gary Barlowek soinu banda idatziko zuela. Gainera Take That taldearen zazpigarren diskako Get Ready for It abestia amaierako kredituetan entzuten da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2014ko filmak
- Mark Millarrek idatzitako filmak
- Colin Firthek antzeztutako filmak
- Taron Egertonek antzeztutako filmak
- Michael Cainek antzeztutako filmak
- Samuel L. Jacksonek antzeztutako filmak
- Sofia Boutellak antzeztutako filmak
- Jack Davenportek antzeztutako filmak
- Mark Strongek antzeztutako filmak
- Mark Hamillek antzeztutako filmak
- Velibor Topicek antzeztutako filmak
- Ralph Inesonek antzeztutako filmak
- Bjørn Flobergek antzeztutako filmak
- Richard Brakek antzeztutako filmak
- Corey Johnsonek antzeztutako filmak
- Edward Holcroftek antzeztutako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Kingsman filmak
- Matthew Vaughnek zuzendutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Umorezko filmak
- Gogoaren kontrolari buruzko filmak
- Argentinan girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- Kentuckyn girotutako filmak
- Washington Hirian girotutako filmak
- Hego Amerikan girotutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetan girotutako filmak
- Rio de Janeiron girotutako filmak
- 1997an girotutako filmak
- 2014an girotutako filmak