Louis Lachenal
Itxura
Louis Lachenal | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Louis Antonin Lachenal | ||||
Jaiotza | Annecy (en) , 1921eko uztailaren 17a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Bizilekua | Chamonix-Mont-Blanc | ||||
Heriotza | Vallée Blanche (en) , 1955eko azaroaren 25a (34 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cimetière de Chamonix (en) | ||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: erorikoa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | mendigoizalea, mendiko gidaria eta automobil-pilotua | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Jeunesse et Montagne (en) Club alpin français (en) Compagnie des Guides de Chamonix (en) |
Louis Lachenal (Annecy, Savoia Garaia, 1921eko uztailaren 17a - Chamonix, 1955eko azaroaren 25a) frantziar eskalatzailea izan zen. 1950eko ekainaren 3an, Annapurnako frantziar espedizioan parte hartu zuen eta, Maurice Herzogekin batera, Annapurna Ieko gailurrera iritsi zen (8.091 metro). Aurretik, 1947an, Eigerren iparraldeko aurpegiaren bigarren igoera burutzea lortu zuen, Lionel Terrayrekin. Chamonixko Vallée Blanche glaziarrean eskiatzen ari zela, elurrez estalitako arrakala batean erorita hil zen. Mont Blanc mendiguneko Pointe Lachenal mendiak haren izena darama.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pointe Lachenal, summitpost.org
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Tragic Study in French Movie Tells of Victory", 1953 Life Magazine aldizkariaren.
- "Louis Lachenal - Lurrera erori zen izarra", bere heriotzari buruzko artikulua.
- "Mountain Claims Famous Climber", Life Magazine aldizkariaren artikulua bere heriotzari buruz.