Luis XVIII.a Frantziakoa
Luis XVIII.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1755eko azaroaren 17a - Paris, 1824ko irailaren 16a) Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen, 1795-1824 bitartean, 1815eko Ehun Egunetan izan ezik. Denbora horretan, ia beti erbesteratutako errege izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis XV.aren biloba eta Luis XVI.a zein Artoisko kondearen (Karlos X.a gerokoan) anaia zen. Proventzako konde egin zuten eta Maria Josefina Savoiakoarekin ezkondu zen. Frantziako Iraultzaren hasieran, hirugarren estatuak proposaturiko erreformen alde egon zen. 1789an erresumako buruzagi militar nagusi jarri nahi izan zuen, baina Maria Antonietak ez zion utzi. 1791ko ekainean utzi zuen Frantzia.
1793ko urtarrilean erregeorde izendatu zuten eta 1795ean errege. Erbestean zegoela, hainbat alditan aldatu behar izan zuen egoitzaz, Konbentzioko eta Inperioko gudaroste frantsesen garaipenek behartuta (Verona, 1794; Blankenburg, 1796; Mitau, 1798-1801; Varsovia; eta Ingalaterra, 1807-1814). Ahalegin handiak egin zituen Frantziako monarkia berriro ezartzen.
1814an Frantziara itzuli zen, Senatuak, Napoleon kargurik gabe utzi ondoren, deituta. Monarkia konstituzionala ezarri zuen, baina 1814ko martxoan Napoleonek berriro Inperioa ezarri zuen Elba uhartetik ihes egin ondoren (Ehun Egunak, 1814ko martxoa-ekaina) eta Gante hirian babestu zen Luis XVIII.a.
1814ko ekainaren 4an itzuli eta monarkia konstituzionala errespetatzeko zina egin zuen arren, iraultzaren aurkako balioak nagusituz joan ziren haren agintaldian. Seme-alabarik gabe hil zen, eta Karlos X.a anaia izan zuen ondorengo.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/01/02 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Napoleon I.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1795-1824 |
Ondorengoa Karlos X.a Frantziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis XVIII.a Frantziakoa |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |