Edukira joan

Margaret Cruickshank

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Cruickshank

Bizitza
JaiotzaPalmerston (en) Itzuli1873ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaWaimate (en) Itzuli1918ko azaroaren 28a (45 urte)
Hobiratze lekuaWaimate Old Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Espainiako gripea
Gripea
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Otago (en) Itzuli
Dunedin School of Medicine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Find a Grave: 202647399 Edit the value on Wikidata

Margaret Barnett Cruickshank (1873ko urtarrilaren 1a - 1918ko azaroaren 28a) Zeelanda Berrian erregistratutako lehenengo emakume medikua izan zen. 1918ko gripe pandemiaren ondorioz hil zen.

1873ko urtarrilaren 1ean jaio zen Palmerstonen, Zeelanda Berrian. Bere ahizpa Christinaren bikia zen. Ama txikiak zirenean hil zen eta etxekoen kargu geratu ziren. Bikietako bat eskolara joaten zen eta bestea etxean geratu, eta horrela elkarrekin ikasi eta lortu zuten Bigarren Hezkuntza egitea.

Margaret Unibertsitatera joan zen medikuntza ikastera. Emily Siedebergen ondoren ikasketa hori egiten zuen bigarren emakumezkoa izan zen Zeelanda Berrian, eta lehenengoa mediku gisa lan egiten. Europan zehar bidaiatu ostean Lehen Mundu Gerran Waimateko Gurutze Gorria antolatu zuen, eta gerrara joan zen medikuaren postua hartu zuen. 1918ko gripe pandemiak eztanda egin zuenean gaixoen kargu hartzeaz gain, euren umeen eta baita abereen ardura hartu zuen[1][2].

1918ko azaroaren 28an hil zen, bera ere gaixotuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Book of New Zealand women = Ko kui ma te kaupapa. Bridget Williams Books 1991 ISBN 0-908912-04-8. PMC 28180678. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. «Margaret Barnett Cruickshank, M.D. Waimate, N.Z.» sites.rootsweb.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]