Marriott World Trade Center
Marriott World Trade Center | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°42′41″N 74°00′51″W / 40.71131°N 74.01403°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1981 |
Inaugurazioa | 1981eko uztaila |
Komisarioa | Tishman Realty & Construction (en) |
Suntsipena | 2001eko irailaren 11 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Skidmore, Owings and Merrill |
Dimentsioak | 73,7 () m |
Solairuak | 22 |
Marriott World Trade Center hotela, baita World Trade Center 3 (WTC 3) bezala ezagututa ere, 22 solairuzko azeroz eraikitako eraikuntza zen.[1] Hotelak 825 gela eskaintzen zituen. Hasiera batean, 1981an, "Vista Hotel" izenaz ireki zen. Hotela World Trade Center konplexuan kokatua zegoen eta 1836tik Lower Manhattanen ireki zen lehenengoa izan zen.[2]
Eraikina Skidmore, Owings and Merrill lantegiak diseinatu zuen eta, hasiera batean, New York eta New Jersey Portu-agintzaritzarena izan zen. 1995ean "Host Marriott Corporation" konpainiari saldu zitzaion; salmenta New Yorkeko George Pataki eta New Jerseyko Christine Todd Whitman gobernadoreen presiopean gauzatu zen, etekinak ematen ez zituzten eraikinak kentzeko asmoz.
Hotelaren bidez bi dorreetara joateko bideak zeuden, hau da, biekin konektatuta zegoen. Halaber, hotel barruan zenbait lokal ezagun zeuden: Greenhouse Café, Tall Ships Bar & Grill, Times Square Gifts opari denda, The Russian House jatetxea, "Olga's" apaindegia...
Eraikina 201.ko erasoetan eta World Trade Centerren Dorre Bikien erorketarekin batera erabat txikituta gelditu zen.