Martin Rodbell
Martin Rodbell | |
---|---|
(1994) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1925eko abenduaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chapel Hill, 1998ko abenduaren 7a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: organo anitzeko disfuntzio-sindromea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea Washingtongo Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea Duke Unibertsitatea National Institutes of Health (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Hungariako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Martin Rodbell (Baltimore, 1925eko abenduaren 1a - Chapel Hill, Ipar Carolina, 1998ko abenduaren 7a) estatubatuar biokimikaria izan zen. 1994ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Alfred G. Gilmanekin batera G proteinen aurkikuntzagatik.
Familia judu batean jaio zen. 1944an John Hopkins Unibertsitatean ikasketak eten behar izan zituen Estatu Batuetako Itsas Armadako irrati operadore izateko Bigarren Mundu Gerran. Gerra ostean unibertsitatera itzuli zen eta 1949an biologian lizentziatu zen. 1954an biokimikako doktoretza egin zuen Washingtongo Unibertsitatean.
1956an ikertzaile postua lortu zuen Bihotzeko Institutu Nazionalean. Organismo biologikoen eta ordenagailuen arteko informazioa prozesatzeko sistemen antzekotasuna ikertu zuen eta G proteinak eta zeluletan duten transmisio-papera aurkitu zituen.