Matthias Sammer
Itxura
Matthias Sammer (Dresden, Alemania Demokratikoa, 1967ko irailaren 5a-) alemaniar futbolari-ohi eta egun futbol-entrenatzailea da. Erdilari moduan jokatu zuen eta bere karrera amaieran defentsa lanetan aritu zen.
Urrezko Baloia irabazi zuen 1996an eta bi bider izan zen "Urteko futbolari alemaniarra" (1995 eta 1996 urteetan). Selekzioarekin 74 partidatan aritu zen, 23 Alemania Demokratikoarekin eta 51 Alemania batuarekin.
Bere jokoaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta atzelari izaten amaitu, baloia beti jokatuta ateratzen zuen atzetik. Oso teknika zoragarria zuen eta baloia beti tratatu zuen ongi. Gainera, golak sartzeko erraztasuna erakutsi ohi zuen jokatu zuen talde guztietan.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 Bundesliga: 1991-1992, 1994-1995 eta 1995-1996
- 1 UEFAko kopa: 1996-1997
- 1 Kontinentearteko Kopa: 1997
- 1 Eurokopa: 1996
- 1 Bundesliga: 2001-2002 (entrenatzaile gisa).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matthias Sammer |