Edukira joan

Michael Graves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michael Graves

Bizitza
JaiotzaIndianapolis1934ko uztailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPrinceton2015eko martxoaren 12a (80 urte)
Hobiratze lekuaPrinceton Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Harvard Graduate School of Design (en) Itzuli
University of Cincinnati (en) Itzuli
Broad Ripple High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta diseinatzailea
Lantokia(k)New York
Tokio
Brusela eta Haga
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Mugimenduaarkitektura postmodernoa

michaelgraves.com
IMDB: nm0336328 Find a Grave: 143657854 Edit the value on Wikidata
The Portland Building, Oregonen

Michael Graves (Indianapolis, Indiana, 1934ko uztailaren 9a - Princeton, New Jersey, 2015eko martxoaren 12a) Estatubatuar arkitekto eta diseinatzailea zen.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroman egon zen bi urtetan, pintura eta eskultura klasikoak ikasi zituen, eta horrek eragin handia izan zuen haren obran. 1964an bere estudioa zabaldu zuen, Princetonen bertan.

Arkitekturan, Gravesen lana, Le Corbusierren lanaren eta kubismoaren eraginpean, klasizismo postmodernoaren barruan koka daiteke. 1969an, Kenneth Framptonek Bost arkitektoak taldea aurkeztu zuen New Yorkeko Arte Modernoko Museoak antolatutako sariketa batean. Talde horretako partaideak Einsenmann (1932), Charles Gwathmey (1938), John Hejduk (1929), Richard Meier (1934) eta Graves bera ziren. Haien lanak Five Architects liburuan argitaratu ziren, eta liburua garai hartako arkitektura-eztabaidaren erdigunea bihurtu zen. Liburuan agertzen ziren Gravesen lanen artean, aipagarriak dira Hanselmann House (Hanselmann etxea, Fort Wayne, Indiana, 1967), edo Benacerraf House (Benacerraf etxea) lanaren eranskina (Princeton, 1969). Lan horietan, Graves, bere arkitekto lagunak bezalaxe, Le Corbusierren 1920ko hamarraldiko formetara itzuli zen.

Aurrerago, Gravesek Boullée eta Ledouxen lanak hartu zituen eredutzat, eta geroago Antzinaro klasikokoak. Bere postmodernismo formalean bezala, Gravesek abstrakzio-maila handi batera eraman zuen neoklasizismoa. Panelak, kartelak, jantziak, alfonbrak eta altzariak diseinatu zituen, familia-etxebizitzak, etxebizitza-sailak eta arte-galeriez gainera. 1980-1982 bitartean bere obra nagusia eraiki zuen, Portland Building (Portlandeko Administrazio Publikorako etxea, Oregon), kubo-itxurako eraikintzarra, eztabaida ugari sortu zituena.

Eraikuntzaren funtzionaltasuna fatxadaren konposizioaren mendean utzi zen, baina langileek hala eskatuta, fatxadako leiho-zuloak zabaldu egin behar izan zituzten. Beste lan batzuk: San Juan Capistrano Library (1983), Espainiako kolonien estilokoa; Humana Building eraikuntza, granito arrosazko etxe orratza (Lousville, Kentucky); Witney Museoaren zabaltze-lanak (New York); eta Walt Disney Worldeko hotela eta konbentzio-zentroa (Orlando, Florida).

Hainbat sari jaso zituen; besteak beste, 1999an, National Medal of Arts delakoa (Arteen Domina Nazionala); 2001ean, American Institute of Architects erakundeak Urrezko Domina eman zion, eta 2010ean, erakunde berberak Topaz Dominarekin saritu zuen.

Etxerako eta kontsumorako gailuak ere diseinatzeari ekin zion, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan bereziki.

2003an izan zuen jatorri ezezaguneko infekzio baten ondorioz, Gravesek gerritik beherako paralisia izan zuen, baina lanean jarraitu zuen. 2015ean hil zen.

Kontsumo objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Graves Aldatu lotura Wikidatan