Neferefra-Isi
Neferefra-Isi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 2460 - K.a. 2455 ← Shepseskara - Nyuserra-Iny →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | K.a. 2480 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Egipto Egiptoko Antzinako Inperioa | ||||||
Heriotza | K.a. 2455 (24/25 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Pyramid of Neferefre (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Neferirkara | ||||||
Ama | Khentkaus II | ||||||
Ezkontidea(k) | Khentakawess III (en) | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Egiptoko V. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||||
Neferefra-Isi edo soilik Neferefra Egiptoko V. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 2431 eta K.a. 2420 bitartean gobernatu zuena Jürgen von Beckerathen arabera.
Neferirkara faraoiaren eta Khentkaus II.aren semea eta bere ondorengo faraoia izan zen Nyuserra-Inyren anaia zen.
Abidoseko Errege Zerrendan Neferefra bezala aipatzen da eta Khaneferra bezala Saqqarako Errege Zerrendan. Manetonek Keres deitzen du Sexto Julio Afrikanoren arabera, eta hogei urteko erregealdia ematen dio.
Bere garaiko eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piramidearen multzoa Abusirren soilik Hil Tenpluak eta "Amaitu gabeko piramidea" deritzonak soilik osatua, azken hau mastaba handi bat delarik.
Tenpluaren gela hipostiloan, loto formako kapiteldun zutabeekin eta izarrekin apaindutako sabaiarekin, Neferefraren estatuen zatiak, zurezko eta dioritazko irudiak eta zurezko itsasontziak aurkitu ziren. Gainera tenpluak papiro ugari aurkitu ziren biltegiak zituen.
Piramidean sarkofagoaren zatiak, lau ontzi kanopo eta harzurizko pitxerrak aurkitu ziren, momia baten hondarrez gain.
- Eguzki Tenplu bat eraikitzea agindu zuen, Hetep-Ra, baina ez dira bere hondarrak aurkitu.
Aurrekoa Neferirkara |
Egiptoko faraoia Egiptoko V. dinastia |
Ondorengoa Nyuserra-Iny |