Neskatxa uretan sartzen
'Neskatxa uretan sartzen Nena entrant en el bany' | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joaquín Sorolla |
Sorrera-urtea | 1915 |
Izenburua | Niña entrando en el baño |
Mugimendua | postinpresionismoa |
Ekoizpen lekua | Valentzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 86 () × 106 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Neskatxa uretan sartzen, katalanez Nena entrant en el bany, baita ere Bainuaren ordua izenburuaz ezaguna, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1915ean egindako margolana da. Valentziako hondartza jasotzen du eta margolanean agertzen den neska bere alaba Elena izan daiteke. Lana artistaren heldutasun garaikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolana egin zuenean Sorollak Hispanic Society of America elkarterako ari zen lan egiten baina hau deskantsu batean egin zuen, 1915eko udan zehar. Margolanaren lehen jabea Justo Bou izan zen eta honek Maria Bauza bildumagileari saldu zion. Publikoan lehen aldiz 2009an erakutsi zen. 2009ko ekainaren 3an, Londresko Sotheby's enkante etxeak AEBko bildumagile bati saldu zion, 1,9 milioi euroen truke.[1]
Margolanaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanean neska bat uretan sartzeko momentuan ikusten dugu. Atzean bi txalupa ikusten dira eta haur batzuk jolasten. Beste haurrak biluzik daude eta Haurrak hondartzan margolana gogorazten digute. Konposizioak kontraste kromatiko handiak erakusten ditu, argiak hondarraren eta itsasoaren gainean erortzen eragiten dituenak.Ikuspegia hondartzan zentratuta dago eta, ondorioz, zerumuga ez da ikusten.[2] Aipatzekoa da, bestetik, neskatxaren "bainu-jantzia", mutilak biluzik dauden bitartean. Neskaren itzala lurrean islatzen da, itzal txikia, beraz, eguerdi inguruko eszena dela esan daiteke.
Gaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurren gaia, bereziki hondartzan edo bainatzen, ohikoa Sorollaren lanetan; ia bere obraren gai espezifikotzat jo daiteke. Hona hemen beste adibide batzuk:
-
Mutilak hondartzan (1904)
-
Haurra arkaitzetan, Jávea (1905)
-
Haurrak hondartzan, Valentziako hondartza (1908)
-
"Iot txikia". 1909.
-
Haurrak hondartzan (1916).