Edukira joan

Obulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giza obulua.

Obulua emakumezko, animalia eme eta landare loredunen ugalketa-zelula haploide edo gametoa da. Obulutegi edo obarioetan sortzen dira obogenesi izeneko prozesuaren bidez. Ernalketaren prozesuan espermatozoideak beste gameto hauekin elkartzen da eta enbrioia sortzen da.

Poriferoen obuluak mintz plasmatikoa besterik ez dute. Mintz hori oso lodia da ugaztunetan. Batzuetan beste mintz bat ere izaten da, egitura aldakorrekoa, espermatozoideak sartzeko edo ernalketaren ondorioz sortuko den umekiak arnasa hartu ahal izateko mikropiloak izan ditzakeena. Hirugarren mintz bat ere izaten da zenbaitetan, albumina, hots, narrasti eta hegaztien oskoleko mintza edo oskola bera. Orokorrean, obuluak biribilak eta handiak dira; hegazti eta arrain batzuenak 8 cm-ko diametroa izan dezakete. Obuluaren osagai nagusia biteloa da eta umekia arrautzaren barruan garatzen laguntzen du.

Giza gorputzaren zelula handienen artean ditugu, izan ere begiekin zuzenean ikus daitezke, mikroskopiorik edo bestelako leiarrik gabe. Batez beste 120 µm-ko diametroa dauka. Atal hauek ditu: protoplasma (biteloa); protoplasma biltzen duen geruza, bi mintzez osatua (bitelo-geruza eta gune peluzidoa); masa handiko nukleoa (ernamuin-pusila edo Purkinje-ren pusila) eta nukleoloa (ernamuin-orbana).

Animalia obiparoengan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliak bestela obiparoak izan daitezke, hegazti guztiak, arrain, anfibio eta narrasti gehienak alegia, eta enbrioiak arrautzak dira.

Landare hazidunen egitura, landarea ernalduz gero hazi bihurtzen dena. Gune, enbrioi-zisku eta babes tegumentuek osatzen dute obulua. Angiospermoen obuluak karpeloaren barnean izaten dira, eta gimnospermoenek, berriz, ez dute babes egiturarik inguruan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]