Edukira joan

Oleniok

Koordenatuak: 67°35′17″N 105°09′16″E / 67.5881°N 105.1544°E / 67.5881; 105.1544
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oleniok
Оленёк
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.270 km
Geografia
Map
Koordenatuak67°35′17″N 105°09′16″E / 67.5881°N 105.1544°E / 67.5881; 105.1544
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Jakutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera219.000 km²
Ur-emaria1.210 m³/s
IturburuaErdialdeko Siberiako goi-ordokia
Bokalea
()
Olenyok Gulf (en) Itzuli

Oleniok[1] (errusieraz: Оленёк; sakheraz: Өлөөн) iparraldeko Siberiako ibai nagusienetako bat da, Errusiako Krasnoiarsk kraia eta Jakutia zeharkatzen dituena. 2.292 kilometro luze da, eta 219.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du.

Iturria Bukotxan mendigunean du, Erdialdeko Siberiako goi-ordokiaren iparraldean. Hortik ipar-ekialderantz jotzen du eta Oleniok herritik igarotzen da. Goi-ibilguan ur-jauzi eta laster ugari dago. Ibaiadar nagusi duen Arga-Salaren ahotik behera, berriz, harana zabalagoa da[2]. Laptev itsasoan itsasoratzen da, Lena ibaiaren deltatik 220 km mendebaldera.

2.292 kmko luzera du, horietatik 1.000 nabigagarriak.

Oleniok ibaiaren emaria 1965-1984 bitartean neurtua izan da Sukhanan (itsasoratu baino 196 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 198.000 kilometro koadro ditu, arro osoaren % 90,4. Bertan urteko batezbesteko emaria 999 m³/s da; emari handiena ekainean du (7.160 m³/s) eta txikiena apirilean (1,6 m³/s). Urtean 8 hilabetez izozturik egoten da.

Oleniok ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Sukhanan neurtuak
Datuak: 1965 eta 1984 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]