Payal Kapadia
Payal Kapadia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1986 (37/38 urte) |
Herrialdea | India |
Familia | |
Ama | Nalini Malani |
Hezkuntza | |
Heziketa | Film and Television Institute of India (en) St. Xavier's College, Mumbai (en) Sophia College for Women (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinemagilea, dokumentalgilea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Payal Kapadia (Mumbai, India, 1986) Indiako zinemagilea da. Urrezko Begia saria irabazi zuen Cannesko 2021ko Zinemaldian dokumental onenagatik, A Night of Knowing Nothing [1][2][3] eta 2024an, Cannesen berriro, Grand Prix saria All We Imagine as Light filmagatik.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mumbain jaio zen 1986an. Nalini Malani margolari eta bideo-artista du ama. Kapadiak Rishi eskolan ikasi zuen, Andhra Pradeshko barnetegi batean.[5] Zinemagile abangoardisten eragina aitortu du bere formakuntza, horien artean Ritwik Ghatak eta Andrei Tarkovsky, eskolako zinemaren parte zen bitartean. Gradu ikasketak egin zituen St. Xavier's College eta Sophia College ikastetxeetan Mumbain.[6] Bost urtez aritu zen lanean Mumbaiko ikus-entzunezkoen industrian, publizitatean eta bideo-artisten laguntzaile. Zinema-zuzendaritza ikasketa formalak Indiako Zinema eta Telebista Institutuan egin zituen.[7] [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Payal Kapadia (filmmaker)» artikulutik itzulia izan da, 2024-05-27 data duen 1225937437 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-05-27 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Mumbai-based film-maker Payal Kapadia wins Best Documentary Award at Cannes» The Economic Times 19 July 2021.
- ↑ (Ingelesez) «Cannes 2021: India's Payal Kapadia wins best documentary award» Hindustan Times 2021-07-18.
- ↑ (Ingelesez) Entertainment, Quint. (2021-07-18). «Cannes 2021: Payal Kapadia's A Night of Knowing Nothing Wins Best Documentary» TheQuint.
- ↑ «Indian filmmaker Payal Kapadia makes history with Cannes Grand Prix win for 'All We Imagine as Light'» The Times of India.
- ↑ «AN INTERVIEW WITH PAYAL KAPADIA ABOUT „AND WHAT IS THE SUMMER SAYING“» Berlinale 12 February 2018.
- ↑ a b Dore, Bhavya. (7 June 2017). «Payal Kapadia: Over the Clouds» Open: The Magazine.
- ↑ (Ingelesez) Who Is Payal Kapadia? The Director Wins Best Documentary Award In Cannes. .