Peio Etxeberri-Aintxart
Itxura
Peio Etxeberri-Aintxart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1973ko abenduaren 11 (51 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, politikaria eta idazlea |
Kidetza | Demokrazia Euskal Herriarentzat |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Abertzaleen Batasuna Euskal Herria Bai |
- Artikulu hau historialari eta politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberri (Argipena)».
Peio Etxeberri-Aintxart[1] (Baiona, 1973ko abenduaren 11 -) Euskal Herriko historialari, idazle eta politikaria da. Batez ere Historia Garaikidea ikertzen du. Gaur egun, Donibane Lohizunen bizi da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historia ikasketak Paue eta Bordelen egin zituen.[2]
Arlo politiko-sozialean Demoak mugimenduko kide eta bozeramaileetakoa izan zen.[3][4] Ezkerreko abertzalea, Donibane Lohizuneko zerrenda abertzalearekin zinegotzia da[5] eta Abertzaleen Batasuna alderdiko eleduna da.[6]
Egun Elkar kultura arloko enpresan ari da lanean, argitalpenen zuzendari.[7][8]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskalduna izan arren, bere orain arteko lan argitaratu gehienak frantsesez izan dira; badira euskaraz eta frantsesez direnak.
- Euskal rock'n' rolla. Histoire du rock basque, Atlantica, 2001; Colette Larrabururekin batera.[9]
- Dictionnaire thématique de culture et civilisation basques, Pimientos, 2004.
- Le Mouvement culturel basque II, Elkar; beste batzuekin batera.
- Habiter son pays. Question immobilière et foncière en Pays basque Nord, Gatuzain, Larresoro; Maite Goihenetxe eta Pierre Visslerrekin batera.
- Euskal Herria: Historia kondatzen duten 40 tokiak / Les 40 lieux qui font l’histoire, Ondarea, 2009; Peio Etxeberrirekin batera.[10]
- Louis XIV et le Pays Basque, Elkar, 2010.
- Initiation à l'histoire du Pays Basque, des origines à nos jours, Elkar, 2011.
- Le mouvement Enbata, Jon Etxeberri-Aintxartekin batera, Elkar, 2013.
- Pourquoi est- on indépendantiste à Hernani et pas à Bayonne, Elkar, 2016
- Pourquoi nous sommes abertzale - 55 clés pour comprendre le mouvement basque, Arteaz, 2017
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Frantseserako sortutako grafian Etcheverry-Ain(t)chart.
- ↑ Pays basque en raccourci, Sud Ouest, 2011ko azaroaren 14a.
- ↑ Demoen webgunea.
- ↑ Presoen sakabanaketa salatzeagatik bost demo epaituko dituzte Baionako auzitegian, Gara, 2007ko martxoaren 18a.
- ↑ Etxeberri-Aintxart Herriko Etxearen batzordeetako kide.
- ↑ Donibandarra[Betiko hautsitako esteka] eledun gisa Berriaren webgunean.
- ↑ Elkar Fundazioaren webgunea.
- ↑ Au Pays basque, tout le monde aspire à la paix, Ouest-France.
- ↑ Liburua Badok webgunean.
- ↑ Liburua EKEren webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aberri txiki, aberri handi hitzaldia.
- Historialaria[Betiko hautsitako esteka] ARIHPB elkartearen webgunean.