Piazza Fontanako atentatua
Piazza Fontanako atentatua | |
---|---|
Mota | atentatu |
Honen parte da | Berunezko urteak |
Data | 1969ko abenduaren 12a |
Kokaleku | Milan |
Herrialdea | Italia |
Pertsona hilak | 17 |
Pertsona zaurituak | 88 |
Piazza Fontanako atentatua (italieraz: Strage di Piazza Fontana) atentatu terrorista izan zen, 1969ko abenduaren 12an, Milango Banca Nazionale dell'Agricolturaren egoitzan burutua. 17 lagunek bizia galdu zuten eta zaurituak 88 izan ziren. Egun berean, beste hiru bonba eztanda egin zituzten Erroman eta Milanen (eta beste bat topatu zuten eztanda egin aurretik). Atentatuak Brigada Gorriak taldearen sorreran eragin handia izan zuen eta, ondorioz, ondorengo "berunezko urteak" izeneko aldian.
Atentatua Gladio operazioaren testuinguruan gertatu zen, noiz CIAk eta italiar inteligentzia-zerbitzuak neofaxistak errekrutatu zituzten bandera faltsuko operazioak egiteko.[1] Edonola ere, hiru epaiketa eginda ere, egun ez dute inork zigortu atentatuagatik.
Hildakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giovanni Arnoldi
- Giulio China
- Eugenio Corsini
- Pietro Dendena
- Carlo Gaiani
- Calogero Galatioto
- Carlo Garavaglia
- Paolo Gerli
- Luigi Meloni
- Vittorio Mocchi
- Gerolamo Papetti
- Mario Pasi
- Carlo Perego
- Oreste Sangalli
- Angelo Scaglia
- Carlo Silva
- Attilio Valè
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ganser, Daniele. (2007). «Terrorism in Western Europe: An Approach to NATO’s Secret Stay-Behind Armies» The Whitehead Journal of Diplomacy and International Relations.