Pierre Degeyter
Pierre Degeyter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gante, 1848ko urriaren 8a |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Saint-Denis, 1932ko irailaren 26a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Regional Conservatory of Lille (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Pierre Degeyter edo Pierre De Geyter (1848-1934) langile, musikari eta musikagile borrokalari flandiarra izan zen. Ezaguna da "Internazionala" langileen ereserkia sortzeagatik; abestiaren letra Eugène Pottierrek sortu zuen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Degeyter Ganten jaio zen 1848ko urriaren 8an. Bere gurasoak, Adrien eta Rosa Degeyter, Frantziako Flandriakoa ziren. Ganten ehungintzan lan egiten zuten. Pierreri, 7 urte zituela, aitak lana aurkitu zion Rijselen (Lille) eta bertan lan egiten zuen, fabrika mekaniko batean, nahiz eta 1841az geroztik haurren lana debekatuta egon. Langileentzako gau eskolara joaten zen eta han irakurtzen eta idazten ikasi zuen.
16 urterekin arratsaldetan hasi zen musika ikasten, Rijseleko "Musika Kontserbatorioan". 1886an La "Lyre des Travailleurs"en eta Parti ouvrier françaisen musika elkartean sartu zen. Handik aurrera grebetan, hauteskundetan eta mobilizazioetan musika jarri zuen.
1927an, 79 urte zituela, Moskura gonbidatu zuten, urriko iraultza ospatzera, eta Armada Gorria tribunaren aurrean "Internazionala" soinurarekin zihoala ikusi eta entzun zuenean ezin izan zien malkoei eutsi.
1934an Saint-Denisen hil zen, Paris inguruan. Bere hiletan 50.000 langile baino gehiago bildu ziren.
Internazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1888ko ekainaren 15ean G. Delory, geroago Lilako alkate izango zen, "La Lyre des Travailleurs"en antolatzaileetako bat, abesbatzak kantu sozialista eta langileen errepertorioa zabaltzeko interesa zuen. Canter Revolucionario abestien liburuan agertu ziren Pottierren bertso batzuek, zehazki "Internazional" izenburukoek, erakarri zizkioten. Pierrek ordurako musikagile gisa ospe ona zuen eta haren eskuetan utzi zion kantuari musika jartzea. Pierre garai hartan Lives-Lille tailerretako editorea zen eta harmonium soil baten laguntzarekin, Internazionalaren musika sortu zuen. Lankideekin eztabaidatu eta aldaketa txikiak egin ondoren, "La Lyre des Travailleurs"en esku utzi zuen konposizioa, haiek estreinatzeko. Ereserkia erabateko arrakasta izan zuen, lehenik Lillen eta, ondoren, Frantzia osoan.
1892an Bigarren Internazionalak abestia ezagun egin zuen eta 1910eko azaroaren 3an, Kopenhageko Nazioarteko Kongresuan, munduko langile guztien ereserki gisa onartu zen. 1919an Leninek ofizial egin zuen Hirugarren Internazionalean eta Sobietar Batasuneko Ereserki Nazionala bihurtu zen 1943ra arte.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20210624200921/https://artsandculture.google.com/entity/m03ljrw?hl=es
- ↑ https://viaf.org/viaf/49365816/
- ↑ Marc Ferro: L'Internationale: D'Eugène Pottier et Pierre Degeyter (L'oeuvre), Agnès Vienot Editions, 1996.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Pierre Degeyterren biografia Ecured webgunean.