Edukira joan

Pileo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perretxikoaren eskema.

Pileo terminoa onddoen fruitu-gorputzaren txapelari deitzeko erabiltzen den izen teknikoa da. Espezie batzuetako ezaugarri nabarmenena da, esaterako azpibeltzetan, boletoetan, zenbait poliporoetan edo tripakietan. Beste kasu batzuetan ez dago hain banaketa argirik pileoaren eta fruitu-gorputzaren gainerako atalen artean. Txapela daukaten perretxikoek normalean himenoforoa edukitzen dute, hala nola orriak, tutuak edo eztenak, pileoaren azpian.

Pileoa aspalditik erabili izan da perrretxikoak sailkatzeko. Gehienak hemisferikoak edo ganbilak dira, baina horietako asko lautu egiten dira heldutasunera iristean. Zizahoria bezalako espezie ezagunak, ordea, inbutu formakoak izan ohi dira. Badaude zapalduak ere, edo titi formakoak (azken honen kasurik ezagunena galanperna da).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]