Rita Payes
Rita Payes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vilassar de Mar, 1999ko irailaren 26a (25 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Ama | Elisabeth Roma |
Hezkuntza | |
Heziketa | IEA Oriol Martorell (en) Escola Superior de Música de Catalunya |
Irakaslea(k) | Elisabeth Roma (en) Joan Chamorro |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, abeslaria eta kantugilea |
Musika instrumentua | tronboia ahotsa |
ritapayes.com | |
Rita Payés Roma (Vilasar de Mar, Bartzelona, Katalunia, 1999ko irailaren 29a) musikagilea, tronboi-jotzailea eta jazzeko eta bossa novako abeslaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide artistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronboi-jole gisa hasi zen musikari-familia baten eraginpean. Geroago, Oriol Martorell IEA institutuan ikasi zuen eta Sant Andreu Jazz Band delakoan sartu zen, Joan Chamorroren zuzendaritzapean; Andrea Motis, Magalí Datzira eta Eva Fernandezekin batera ere hasi zen kantatzen.[1]
Nerabe zela, Payesek bi lan grabatu zituen Chamorrorekin, eta 2015ean jazz-proposamen onenaren Enderrock saria jaso zuen.[2] Irakasleak esan zuen:[3]
Batez ere musika da, hitzaren luzera osoan.
Bi lan horiek harrera ona izan ondoren, 2019an Elisabeth Roma gitarra-jolearekin batera Imagina izeneko album berria argitaratu zuen.[1] Hori aurkezteko, bira bat egin zuten, eta Erresuma Batuan, Hungarian, Frantzian, Suitzan, Italian, Marokon, Suedian eta Grezian ibili ziren.[4][5][6]
Payesek 2021eko urtarrilean jakinarazi zuen laster beste lan bat argitaratuko zuela, amarekin partekatua. Apirilaren 16an argitaratu zen, Como la piel izenburupean.[7][8] Disko horrek 2021 talentu berriaren Alícia saria eman zion, Kataluniako Musika Akademiak ematen duen saria.[9]
2021ean, Oke Grasses diskoko «La gent que estimo» albumeko A tope amb la vida abestian parte hartu zuen.[10][11]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2021eko abenduan, Payések Juna izeneko neskato baten ama izan zela jakinarazi zuen.[12][13]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015 - Joan Chamorro presenta a Rita Payés (con Joan Chamorro).[3]
- 2016 - Lua amarela (Joan Chamorrorekin).[2]
- 2019 - Imagina (Elisabeth Romarekin).[1]
- 2019 - My Ideal (Venus Records)
- 2019 - In New York (Venus Records)[14]
- 2021 - Como la piel (Elisabeth Romarekin).[8]
Lankidetzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021 - La gent que estimo (Oques Grasses-ekin).[10][11]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015ean jazz-proposamen onenaren Enderrock saria.[2]
- 2021 talentu berrien Alícia saria, Como la piel lanarengatik.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Enderrock.cat. L'emoció familiar de Rita Payés i Elisabeth Roma | Enderrock.cat. .
- ↑ a b c Lua amarela. .
- ↑ a b Joan Chamorro presenta Rita Payés. .
- ↑ Much more than jazz at the London Catalan Festival. 02/06/2019.
- ↑ Set grups catalans i balears actuaran al cicle «Catalan Sounds» de Budapest. 21/02/2020.
- ↑ 23 d'agost – Rita Payés en Opus Jazz Club (Budapest, Hungría). .
- ↑ Rita Payés publicarà nou disc el març d'aquest any. 11/01/2021.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Rodríguez, Oriol. (14/04/2021). Rita Payés, la trombonista catalana que va enamorar C.Tangana. .
- ↑ a b Cervantes, Xavier. (2021-06-21). Sílvia Pérez Cruz triomfa als premis Alícia. .
- ↑ a b Cervantes, Xavier. (2021-05-29). "C Tangana ens va impactar tant que s'ha notat en el nostre disc". .
- ↑ a b La gent que estimo, de l'àlbum "A tope amb la vida" (Oques Grasses). .
- ↑ Pues a mí este año me ha traído este piesito lindo. 31/12/2021.
- ↑ «Rita Payés: “Entre mis metas no está la de convertirme en estrella”» La Vanguardia 2022-03-30.
- ↑ ISSN https://www.discogs.com/de/artist/5798035-Rita-Pay%C3%A9s..