Rosalina Abejo
Rosalina Abejo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tagoloan, 1922ko uztailaren 13a |
Herrialdea | Filipinak |
Heriotza | Fresno, 1991ko ekainaren 5a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Irvington Memorial Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Amerikako Unibertsitate Katolikoa Eastman School of Music (en) Philippine Women's University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria eta musikagilea |
Enplegatzailea(k) | University of Kansas (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Rosalina Abejo (Tagoloan, Ekialdeko Misamis, 1922ko uztailaren 13a - Fremont, Kalifornia, 1991ko ekainaren 5a) Filipinetako musikagile, zuzendari eta pianista izan zen.[1]
Manilan egin zituen musika-ikasketak, eta hango Emakumeen Unibertsitatean jaso zuen maistra-titulua, 1957an. Gero, Estatu Batuetan, musika- eta konposizio-ikasketak egin zituen Ohion eta Washingtongo Unibertsitate Katolikoan. 1968tik 1970era, zuzendaritza eta pianoa ikasi zituen Erroman. Parisera ere joan zen, Nadia Boulangerekin lan egitera. 1977an, Filipinetatik Kaliforniako Fremontera joan zen, eta han moja sartu zen. Bera izan zen aita santuarengandik orkestra sinfonikoak zuzentzeko baimena jaso zuen lehen moja.[2] Gero, Kansasko Unibertsitatean eta Kentuckyko San Pio Mintegian irakaslea izan zen. Filipinetan, berriz, Cagayan de Oro eta Davao hirietako orkestra sinfonikoak sortu zituen. Sinfoniak, kontzertuak, erlijio-kantak, kantatak, koartetoak, oktetoak eta beste hainbat eta hainbat musika-lan ondu zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]400 konposizio lanetik gora sortu zituen
Orkestra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beatriz Symphony
- Gregoria Symphony (1950)
- Pioneer Symphony (1954)
- Thanatopsis Symphony (1956)
- Aeloian Piano Concerto (1956)
- Golden Foundation Piano Concerto (1959-1960)
- Guerilla Symphony (1971).[3]
- The Trilogy of Man Symphony (1971)
- Dalawang Pusong Dakila Symphony (1975)
- Brotherhood Symphony, 1986,
- Jubilee Symphony, 1984,
- Symphony of Psalms, 1988,
- Symphony of Life, 1988,
- Symphony of Fortitude and Sudden Spring, 1989.
- Overture 1081
- 3 String Quartets
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Sr Rosalina Abejo (1922-1991) - Find A Grave...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. (2011-07-13). «Abejo, M Rosalina» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).
- ↑ (Ingelesez) «Sister M. Rosalina Abejo, R.V.M. - The Guerrilla Symphony And La Filipina "Imelda"» Discogs (Noiz kontsultatua: 2020-06-04).