Salamancako probintzia
Salamanca | |||
---|---|---|---|
Gaztela eta Leon | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Gaztela eta Leon | ||
Hiriburua | Salamanca | ||
ISO 3166-2 | ES-SA | ||
Espainiako Gorteak | |||
Kongresuan | 4 / 350 | ||
Senatuan | 4 / 260 | ||
Geografia | |||
40°50′N 6°00′W / 40.83°N 6°W | |||
Azalera | 12.349 km² Espainiaren % 2,45 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 353.404 biztanle (2008) Espainiaren % 0,77 | ||
Dentsitatea | 28,62 bizt/km² | ||
Herritarra | salamancar | ||
www.dipsanet.es |
Salamanca Espainiako mendebaldeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. Portugalgo mugan dago. 2006an, 353.110 biztanle zituen probintziak. Hiriburua Salamanca da; eta beste hiri nagusiak, Béjar, Ciudad Rodrigo, Peñaranda de Bracamonte eta Vitigudino.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean, Zamora, ipar-ekialdean, Valladolid, ekialdean, Ávila, hegoaldean, Cáceres, eta, mendebaldean, Douro eta Beira Interior Norte eskualdeak (Portugal) ditu mugakide.
Iparraldea eta mendebala lauak dira; hegoaldea eta hego-ekialdea, aldiz, menditsuagoak. Probintziaren hegoaldean, aipatzekoak dira Béjarko mendialdea (Trampal, 2.443 m; Calvitero, 2.395 m), Peña de Franciatik (1.723 m) Peña Gudinaraino (1.189 m) luzatzen den mendialdea eta Gatakoa (1.364 m Jañona mendian).
Hidrografiari dagokionez, Duero ibai-arroari dagozkio Salamancako probintziako ibai guztiak. Tormes, Agueda eta Yeltes dira ibai nagusiak, eta Santa Teresa, Saucelle, Aldeadavila eta Agueda urtegi garrantzitsuenak.
Klima kontinentala da erabat: uda bero lehorrak eta negu hotzak. 400-500 mm euri-ur biltzen da urtean, batez beste.
Mendialdeko baso nagusiak gaiztanadiak dira, eta arteak, artelatzak, haritzak eta pinuak aldatzen dira iparraldean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomiari dagokionez, nekazaritza da baliabide nagusia. Garia, garagarra, lekadunak, azukre-erremolatxa eta bazkarako landareak dira labore nagusiak. Garrantzitsua da, halaber, abere-hazkuntza (ardi-, behi-, zezen-, zerri- eta zaldi-azienda). Industria (urtegietan egokitutako indar-etxeak, janari-industria, kimika-industria) ez dago oso garatua, baina Salamancan, Béjarren eta beste zenbait hiritan baizik ez da aipagarria. Garrantzitsua da, bestalde, lurpeko aberastasunen ustiapena (eztainu- eta wolfram-hobi oparoak).
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelania da hizkuntza nagusia, baina Extremadurako hizkuntzaz mintzatzen dira probintziaren hego-mendebaldeko herri batzuetan. Ipar-mendebaldean, berriz, leonerazko hiztun batzuk ere badira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espainiako probintziak | ||
---|---|---|
Araba • Albacete • Alacant • Almería • Asturias • Ávila • Badajoz • Balear Uharteak • Bartzelona • Bizkaia • Burgos • Cáceres • Cádiz • Castelló • Ceuta • Ciudad Real • Coruña • Cuenca • Errioxa • Gipuzkoa • Girona • Granada • Guadalajara • Huelva • Huesca • Jaén • Kantabria • Kordoba • Las Palmas • León • Lleida • Lugo • Madril • Málaga • Melilla • Murtzia • Nafarroa • Ourense • Palentzia • Pontevedra • Salamanca • Segovia • Sevilla • Soria • Tarragona • Tenerifeko Santa Cruz • Teruel • Toledo • Valentzia • Valladolid • Zamora • Zaragoza |