Shadow of a Doubt
Shadow of a Doubt (euskaraz Zalantza Baten Itzala) 1943ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariak zuzendutako thriller filma bat da. Teresa Wright, Joseph Cotten, Macdonald Carey, Patricia Collinge eta Henry Travers aktoreek antzeztu zuten.
Filma gaur egun klasiko bat da eta Hitchcocken estatubatuar garaiko film onenenkotzat jo ohi da. Argumentu onenaren Oscar Sariaren (Gordon McDonell) izendapena jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlotte "Charlie" Newton (Teresa Wright) bere bizitzan ezer interesgarririk inoiz jazotzen ez dela kexu den Kaliforniako Santa Rosa udalerrian nerabea da. Halere, albiste zoragarria jaso berri du: bere osaba Charlie Oakley (Joseph Cotten), bere amaren anai gazteena eta Charlotte bataiatu zuena, hortik biek "Charlie" izena izatea, euren etxera bisitan dator.
Aurretik, etxean bi gizon aurkeztuko dira, familiari buruzko inkesta batean lanean ari direla aipatuz. Haietako batek modu pribatuan Charlotteri Jack Graham detektibea (Macdonald Carey) dela eta bere osaba "Alargun alaien Hiltzailea" ezizena duen serieko hiltzaile bat izatearen susmagarria dela esango dio, honek alargun aberatsak maiteminduarazi, ohostu eta erail egiten omen ditu.
Hasiera batean, neska gazteak ez du halako istoriorik sinistu nahiko, baina laster etorri berria den osabaren portaera maiz nahiko bitxia dela ohartuko da. Osabak oparitu zion eraztun batean hildako emakumeetako baten izenaren hizkiak agertzen direla ikustean beree susmoak egi bilakatuko dira. Honi, familia afari batean zehar, osabak alargun aberatsak gorrotatu egiten dituela eta sakrifikatu beharreko animaliekin parekatzen dituela gehitzen zaio.
Osaba Charliek hilobari polizia bilatzen ari den gizona dela aitortu eta laguntza eskatuko dio. Charlottek sekretua gordetzea onartuko du, betiere osaba etxetik ahal den lasterren joan eta familia zapuztuko zuen eskandalua ekiditearen alde, bereziki ama, anai gaztea guztiz miresten baitu.
Hiltzaileak izatearn beste hainbat susmagarri poliziari aurre egitean hil egingo dira, honela Charles susmagarri izatetik lagaz. Baina osabaren lasaiatasuna hilobak bere sekretu guztien jakitun dela oroitzean amaituko da.
Berehala, Charlotte "istripu" latz ugariren erdian topatuko da, baina azkenean Osaba Charliek herriko alargun batekin batera San Frantziskora trenez doala iragarriko du. Joateko unean, Osaba Charlie bere iloba gaztea ere trenean izango dela ziurtatuko da, honela hura erailtzeko. Halere, trenean doazela osaba eta ilobaren arteko borrokan, osabara trenbidea erori eta aurkako norantzan zetorren tren batek jo eta bertan hilko du.
Hiletan, Osaba Charliek bere krimenei buruz ezertxo ere ez dakien herri osoaren omenaldia jasoko du. Charlotti bere maitasuna aitortu zion Graham detektibea neska gaztea kontsolatzera itzuli eta Charlottek bere osaba hiltzailea zela frogatzen zuen informazioa ezkutatu ziola aitortuko dio. Azkenean, bai Jack nahiz Charlottek Osaba Charlieren krimenak ezkutuan gordetzea erabakiko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Teresa Wright: Charlotte "Charlie" Newton
- Joseph Cotten: Charles "Charlie" Oakley
- Henry Travers: Joseph Newton, Charlotten aita, krimenei buruzko istorioak irakurtzea gustatzen zaio
- Patricia Collinge: Emma Newton, Charlotten ama eta Charlesen arreba
- Macdonald Carey: Jack Graham detektibea
- Wallace Ford: Fred Saunders detektibea
- Hume Cronyn: Herbie Hawkins, Charlieren aita bezala krimen literatura zalea den auzokidea. Nozbehinka agertu eta Joseph Newtonekin krimen perfektuari buruz eztabaidatu ohi dute
- Edna May Wonacott: Ann Newton
- Charles Bates: Roger Newton
- Irving Bacon: geltokiko burua
- Clarence Muse: geltokiko maleta eramalea
Alfred Hitchcocken agerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitchcocken filma ugaritan bezala ere, Zalantza Baten Itzala filmean ingeles zinema zuzendariak agerpen labur bat burutu zuen. Santa Rosara doan trenean gizon-emakume bikote batekin (Harry eta bere emaztea) bridgean jokatuz eta bizkar ematen agertzen da. Osaba Charlie Oakley tren berdinean Otis ezizenez doa eta inongo bidaiari ezagunekin ez topatzeko asmoz gaixo egotearen plantak egingo ditu. Harry andreak Osaba Charlieri lagundu nahi dio, baina bere senarra ez dago horretan interesatua eta Hitchcockekin bridgean jokatzen jarraituko du, aldiz, Hitchcock kamarari bizkar ematen eta bere kartak erakusten agertzen da, hain zuzen ere, eta modu ironikoan, joko honetan irabazteko izan daitekeen eskurik onenaren jabe dela ikus daiteke.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1943ko filmak
- Alfred Hitchcockek zuzendutako filmak
- Thornton Wilderrek idatzitako filmak
- Sally Bensonek idatzitako filmak
- Alma Revillek idatzitako filmak
- Teresa Wrightek antzeztutako filmak
- Joseph Cottenek antzeztutako filmak
- Macdonald Careyk antzeztutako filmak
- Henry Traversek antzeztutako filmak
- Hume Cronynek antzeztutako filmak
- Wallace Fordek antzeztutako filmak
- Irving Baconek antzeztutako filmak
- Edna May Wonacottek antzeztutako filmak
- Clarence Musek antzeztutako filmak
- Alfred Hitchcockek antzeztutako filmak
- Minerva Urecalek antzeztutako filmak
- Virginia Brissacek antzeztutako filmak
- Sarah Edwardsek antzeztutako filmak
- Frances Carsonek antzeztutako filmak
- Edward Fieldingek antzeztutako filmak
- Eily Malyonek antzeztutako filmak
- Shirley Millsek antzeztutako filmak
- Grandon Rhodesek antzeztutako filmak
- Janet Shawek antzeztutako filmak
- Robert Quarryk antzeztutako filmak
- Shep Houghtonek antzeztutako filmak
- Ruth Leek antzeztutako filmak
- Isabel Randolphek antzeztutako filmak
- John McGuirek antzeztutako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Thrillerrak
- Suspense filmak
- Serieko hiltzaileei buruzko filmak
- Burdinbideei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak
- Kalifornian girotutako filmak