Edukira joan

Tungriarrak (herri belgikarra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germania Behereko probintzia erromatarrean, Atuatuca, egungo Tongeren Tungriarren hiriburua bide zena eta vicus tongres, Koloniako Bavaiko galtzada erromatarrean zegoen.

Tungriarrak latinez: Tungri edo Tongri Galia Belgikako antzinako herri bat izan zen. Ziurrenik, Belgikako Limburgoko, Herbehereetako Limburgoko eta Alemania modernoaren zati batean bizi ziren, Akisgraneraino gutxi gorabehera. Haren izena Belgikako eta Herbehereetako hiri batzuen izenaren jatorria da, hala nola Tongeren eta, agian, Tongerlo, Tongrinne eta Tongelre.

Tazitok idatzi zuen "Germani" (germaniarrak) izena trungriarrei aplikatu zitzaiela, eta horrek esan nahi du geroago horrela aipatu ziren beste tribu guztiek, Rhin ibaiaren ekialdeko Germaniarrak barne, tungriarrei emaniko izen hur jaso zutela. Tacitoren arabera, tungri horiek eta Julio Zesarrek deskribatu zituen germani cisrhenani delakoak ("Rin ibairen alde honetakoak" alegia), gauza bera ziren.

Tungriarrak kontakizun zaharretan aipatzen dira, izan ere, XV. mendera arte Hainauten kontatzen zen fundazio-mitoaren arabera, Bavo izeneko pertsonaiak eta haren ondorengoek Belgis hiria sortu zuela.

Iturri klasikoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeok[1] idatzi zuen tungriarrei buruz, eta bere hiriburua Atucum zela jaso zuen (oso litekeena da Atuatuca gotorlekua izatea, Zesarrek Galiarren aurkako gerrak liburuan, eburoiena zela idatzi zuena[2]. Pliniok[3] Belgikako tribuak zerrendatzen dituenean, tungriarrak aipatzen ditu, eta ez, ordez eburoiak.

Tungriarren moneta

Tazitok[4] izen-aldaketa azaltzen du, migrazio germaniarraren eraginez: “Rin zeharkatu eta galiarrak kanporatu zituzten lehenak [lehen germaniarrak], eta orain tungriar izena ematen zaiena, germaniar izenaz ezagunak ziren. Hasierako izen hori tribu soil batera mugatuta zegoen, baina pixkanaka-pixkanaka zabaldu zen, eta, beldur gehiago sortarazteko, laster nazio osoak izen bera hartu zuen”.[5][6]

Zesarrek eburoiak akabatu ziteula aditzera eman nahi zuenez, civitas berri bat sortu zuen ebuanoiak, condrusiak eta atuatuqui-ak biltzeko, eta izen berri bat eman zitzaien, eurenk bere buruari ematen ziotena.

Aduatuca hiria Tungri izenaz aipatzen da Ammiano Martzelinoren IV. mendeko idazkietan, Antoninoren ibilbidean Tongres izena ematen zaio eta Peutingerren taulan, Aduaca.[7].

Notitia Dignitatumek, IV. medean idatzitako dokumentuak, Hadrianoren Harresian zegoen Vercovicium gotorlekuan (egungo Northumberlandeko Housesteads herrian) tungriarren lehen kohorteko tribunoa zegoela aipatzen du. Badirudi K.o. 205/208 urteetan egon zela han kokatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ptolomeo, II, IX, 9
  2. César, B.G., VI, 32
  3. Plio, Historia Naturalis. IV, XVII, 106
  4. Tazito, Mœurs des Germains, II
  5. Tazito. Mœurs des Germains, II
  6. Irakurri Wikisourcen, frantsesez: Mœurs des Germains
  7. Amiano Martzelino, XV et XVII.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]