👶 Jaiotza 1769ko urtarrilaren 1a Londres |
💀 Heriotza 1858ko ekainaren 28a Londres |
🔨 Lanbidea zientzia-dibulgatzaile |
📷 Argazkiak ikusi |
Jane Marcet zientzia liburu idazlea izan zen. Londresen jaio eta hil egin zen (1769-1858) 89 urterekin. Jane hamabi anaien artean nagusiena izan zen. Bere gurasoak nazionalitate ezberdina zuten: aita suitzarra zen eta ama britaniarra.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jane Londresen jaio zen 1769ko urtarrilaren 1ean jaio zen eta hamabi neba-arrebekin bizi izan zen. Janek eskola partikularretan ikasi zuen horri esker filosofia naturalean, fisikan, kimikan, biologian, historian etab interesatzen hasi zen.
Janeren ama hil zen Janek 15 urte zituenean horren ondorioz ardura asko hartu zituen, izan ere, anai-arreben nagusia zen; adibidez: anai-arreben ardura, haien heziketa etab.
Heldutasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jane 1799an Alexander Marcetekin ezkondu zen. Esperimentuak egiten hasi zen eta 1806 “Conversaciones sobre Química” publikatu zuen. Geroago txikitako liburuak idazten hasi zen.
Lan garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Janek hainbat zientzia liburu oso garrantzitsu idatzi zituen. Bere lehenengo liburua “Conversations on Natural Philosophical” 1805 ean egin zuen baina 1820 arte ez zuen argitaratu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jane Marcet, https://www.urv.cat/es/vida-campus/universidad-responsable/observatorio-igualdad/ano-mujeres-ciencias/dones-i-ciencies/dones-economistes/janemarcet/, https://www.ecured.cu/Jane_Marcet