Edukira joan

Ultrarin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huntair Pathfinder Mark 1 ultrarina

Ultrarina, "hegazkin ultrarinaren" izen bihurtzea eta laburpena, kirol aerodinoa da, arina eta kontsumo txikia izateko diseinatua. Eredu gehienak eserleku bakarrekoak (Bi lagunentzako modeloak badaude ere), motor bakarrekoak eta karenajerik edo fuselajerik gabekoak (erabat karenatuak eta fuselajea duten ereduak egon arren) dira.

Hegazkin ultrarinen sorrera eta garapena hegazkintza orokorraren kostu handiaren ondorioa da, hegazkinak mundu mailako ospe handiko fabriketatik datozenak, herrialde industrializatu gutxi batzuetan kontzentratuta. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran, aisialdirako hegazkintzako zaletuetako batzuek ekonomikoki hegan egin nahi izan zuten. Horren ondorioz, eraikuntza enpresa askok ultrarin bezala definituriko hegazkinen diseinu batzuk martxan jarri zituzten. Horiek hegaldi geldoko hegazkinak ziren, gutxieneko erregulazio baten mende egon zitezkeenak.