Unicorn Wars
Unicorn Wars | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Izenburua | Unicorn Wars |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alberto Vázquez (en) |
Gidoigilea(k) | Alberto Vázquez (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Unicorn Wars Alberto Vázquez zinegileak zuzendu eta idatzitako animazioko film antibelizista da, Galiziako eta Frantziako produktorek elkarlanean eginda. 2022ko urriaren 13an egin zen galegozko aurrestreinaldia Cantones Cines da Coruñan;[1] eta urriaren 21ean estreinatzen da zinema aretoetan, galizierara bikoiztuta baita. Bilbon ere, Uniko ikusentzunezko ekoiztetxearen hirian, 2022ko urriaren 19an estreinatu da.[2]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso baten jabetza norena den argitzeko, gerra zahar baten oihartzunekin, peluxeko hartz erlijiozaleak eta adarbakar ekologistak aurrez aurre borrokatzen dute. Baina istorioaren muinean, amaren maitasunaeskuratzeko bi anaia hartzek duten lehia agertzen da.[3][4][5]
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alberto Vázquez zuzendari galiziarrak hiru inspirazio nagusi zituela adierazi zuen film hau idaztean: Apocalipsis Now, Bambi eta Biblia.
Annecy Animazioko Nazioarteko 45. Zinemaldiko "Work in Progress" panelean aurkeztu zen proiektua. Film hau Abano Produóns SL, Uniko Estudio Creativo S.L., Unicorn Wars AIE, Autour de Minuit, Productions SARL eta Schmuby Productions SAS koprodukzio espainiarra eta frantsesa da. Eurimages-ek finantzatu zuen filma.
Grabazio originalaren gaztelaniazko ahotsak Jon Goiri, Jaione Insausti, Ramón Barea, Manu Heras, Gaizka Soria, Itxaso Quintana, Maribel Legarreta eta Kepa Cuetok eman zituzten, besteak beste.
Irteera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko ekainaren 16an, Annecy 46.an Nazioarteko Animazio Zinemaldian aurkeztu zen filma, jaialdiko lehiaketa ofizialaren zati gisa.[6][7][8] Estatu Batuetan estreinatuko du Fantstic Fest-en.[9] Barton Filmsek banatzen du filma, eta Espainiako zinemetan estreinatuko da 2022ko urriaren 21ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Unicorn Wars con dobraxe en galego. .
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-10-19). «Zinebi preestrena en Bilbo ‘Unicorn Wars’, la última película de animación de Uniko» naiz:.
- ↑ Hopewell, John. (2 de maio 2022). «Annecy Gets ‘Spider-Verse,’ ‘Puss in Boots’ Footage and ‘Lightyear,’ and Unveils Festival Lineup» Variety.
- ↑ «‘Unicorn Wars’ de Alberto Vázquez competirá en la sección oficial del Festival de Annecy 2022» Audiovisual451 3 de maio de 2022.
- ↑ Lang, Jamie. (16 de xuño de 2021). «‘Unicorn Wars’ Dazzles With In-Person Work in Progress Panel From Annecy» Variety.
- ↑ AV451, Redacción. (2022-05-03). «'Unicorn Wars' de Alberto Vázquez competirá en la sección oficial del Festival de Annecy 2022» Audiovisual451.
- ↑ «‘Unicorn Wars’, obra de Alberto Vázquez, en Annecy» www.elcorreogallego.es.
- ↑ Kasule2022-05-03T09:30:00+01:00, Melissa. «Annecy animation festival unveils 2022 feature competitions» Screen.
- ↑ Zilko, Christian. (2022-08-16). «Fantastic Fest Headlined by ‘Bones and All,’ ‘Triangle of Sadness,’ and a Park Chan-wook Tribute» IndieWire.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trailer ofiziala ingelerazko azpiidatziekin: https://www.youtube.com/watch?v=G_I23TmiHMc