Vigipirate
Itxura
Vigipirate plana (frantsesez: Plan Vigipirate) Frantziako segurtasunerako alerta sistema da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an sortu zuten eta lehen aldiz 1991n erabili zuten, Golkoko Gerragatik. Hala ere, formalki eta publikoki 1995ean jarri zen plantan, Batzorde Islamiko Armatuak Parisen atentatuak egin eta gero[1].
2014ean zorroztu egin zuten zuten plana. 2005eko Londreseko atentatuen ondoren, izan ere, Frantzia beti arrisku maila gorenean egon zen[1].
2015ean, Charlie Hebdoren aurkako atentatuarengatik maila gorena ezarri zen.
Arrisku mailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mehatxuaren neurriaren eta ahulezien araberakoa da Vigipirate plana. Hiru maila ditu: zaintza, zaintza azkartua eta atentatu alerta. Azken maila, denbora labur batean bakarrik erabiltzen da[1].
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Vigipirate plana, alerta maila gorenean. Berria 2015eko urtarrilaren 9a.