Wayback Machine
Wayback Machine | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Brewster Kahle eta Bruce Gilliat (en) |
Sorrera-urtea | 2001 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Programazio-lengoaia | C, Perl, Java eta Python |
Deskribapena | |
Honen parte da | Internet Archive |
Kokapena | |
Jabea | Internet Archive |
web.archive.org | |
Wayback Machine (ˈwejbak maˈʃin ahoskatua) Interneteko orrialde edo gune askoren kopiak dituen zerbitzu eta datu-base bat da. Proiektu horren ondorioz, denboran zehar, orrialdeen historia edo aldaketak ere kontsulta daitezke.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wayback Machine zerbitzuak modu sinplean funtzionatzen du: nahikoa da webgune baten helbidea (URL) tekleatzea artxiboan gordeta dagoen azken kopia zein den ikusteko[1]. Orri jakin bat garai batean nolakoa zen ikusi nahi badugu, orduan, Wayback Machinek orrialdea zein data eta urtetan bisitatu nahi dugun eskatuko digu. Pantailaren goiko aldean, egutegi bat dago, denboran zehar, harrapaketak grafikoki ikusteko aukera ematen duena. Grafikoko barren luzerak adierazten du zein hilabetetan egin ziren kopia gehien.
Webgune horrek web orriaren eduki guztia gordetzeko egiten duena oso sinplea da, baina burutsua: iturburu-kodearen html edukia bakarrik biltegiratzen du, eta ez ditu irudiak gordetzen kodea baizik; horregatik, irudi-zerbitzari batek jatorrizko webguneko irudiren bat ezabatzen duenean, irudi hori ez da erreproduzitzen, 404 errore gisa markatzen da. 2012an, 10 informazio-petabyte zituen, eta hilean 20 terabyte inguru hazten zen[2]; 2019ko urrian, 20 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[3]. 2020ko abenduan, 70 petabyte baino gehiago zeuden biltegiratuta[4].
Hala ere, Wayback Machine-k Interneten kopia osoa dauka hainbat tokitan informazio indexazioa eta grabazioa saihestuz, adibidez robots.txt artxiboa: User-agent: ia_archiver Disallow: / erabiliz
Wayback CDX Server API
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko azaroaz geroztik, Wayback Machinek orrialdeen harrapaketak indexatzeko zerbitzu bat du, eta horri esker, berehala jakin daiteke URL bakoitzerako grabatuen historia, bai formatu propioan, bai JSON formatuan[5]. Zerbitzu hori beta fasean dagoen proiektua da, Wayback CDX Server API izenekoa, eta iturburu-kodea eta erabilera-eskuliburua GitHub. helbidean daude[6].
Gorabeherak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wayback Machine delakoak hainbat gorabehera izan ditu bere historian zehar, eta honako hauek izan dira garrantzitsuenak:
- 2017ko urtarrilean, osagarri bat garatu zuten, bai Chromium nabigatzailearentzat, bai Google Chromerentzat[7]. Horri esker, bistaratzen ari den web orria gorde daiteke, orri hori lehenago Wayback Machine-n gorde den bilatu eta Twitterren bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, besteak beste. Osagarria behar bezala katalogatuta dago Chrome Web Store-n[8].
- 2020ko urrian, Wayback guneak funtzionatzeari utzi zion; baina, ondoren, berriro funtzionatu zuen hilabete geroago akatsa konpondu ondoren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Wayback Machine: la máquina del tiempo de las páginas web se renueva - RTVE.es» web.archive.org 2011-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ Jonathan Minard. 10,000,000,000,000,000 Bytes Archived. (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Ingelesez) jefferson. The Whole Earth Web Archive | Internet Archive Blogs. (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) @Alvy. «El crecimiento del Archivo de Internet durante 2020» Microsiervos (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ «How Much Of The Internet Does The Wayback Machine Really Archive?» web.archive.org 2015-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Ingelesez) «wayback/wayback-cdx-server at master · internetarchive/wayback» GitHub (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Ingelesez) Wayback Machine Chrome extension now available | Internet Archive Blogs. (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Wayback Machine» chrome.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (ingelesez)