William Stanley Jevons
William Stanley Jevons | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Liverpool, 1835eko irailaren 1a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bulverhythe (en) , 1882ko abuztuaren 13a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Hampstead Cemetery (en) |
Heriotza modua | : dry drowning (en) |
Familia | |
Aita | Thomas Jevons |
Ama | Mary Anne Jevons |
Ezkontidea(k) | Harriet Ann Taylor (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Augustus De Morgan (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, ekonomialaria, estatistikaria eta argazkilaria |
Enplegatzailea(k) | Londresko University College |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jeremy Bentham |
Kidetza | Royal Society Manchester Literary and Philosophical Society (en) |
William Stanley Jevons (Liverpool, Ingalaterra, 1835eko irailaren 1a - Bexhill, Sussex, Ingalaterra, 1882ko abuztuaren 13a) ekonomialaria eta filosofoa izan zen.
Ekonomia politikoa irakatsi zuen Manchesterko eta Londresko unibertsitateetan. Booleren jarraitzailea izan zen; logika konbinatzailea erabili zuen, egia-taulen antzeko sistema erabiliz. Britainia Handian eskola marjinalistaren joerak ezagutarazi zituen lehen pertsona ezaguna izan zen, Frantzian L. Walras eta Austrian C. Menger izan ziren bezala. Ekonomiaren ikuspegi berria eman zuen bere lanetan, eta matematika ekonomiara hedatzeko ahaleginak egin zituen, ekonomiaren teoria orokorraren oinarria matematika zela adieraziz. Ekonomia-zikloei eta ekonomia-krisiei buruz egin zituen ekarpenak ere aipagarriak dira.
Lan garrantzitsuenak: Theory of political economy; Studies in deductive logic; The state in relation to labour; Pure logic. Ziur aski aipatuena: The Coal Question[1].
Jevonsen paradoxa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikatzaren paradoxa proposatu zuen Jevons jaunak, gaur egun gehienetan Jevonsen paradoxa izenarekin ezaguna. Argudioekin azaldu zuen esperimentalki behin eta berriro ikusi den kontu paradoxiko bat: zenbat eta eraginkorragoak izan motor berriak, orduan eta erregai gehiago kontsumituko da gizarte batean, eta ez gutxiago. Motor eraginkorragoek, merkeagoek, motorren kantitatea biderkatzen dute eta egoera berrian, non motorrak eraginkorragoak diren, motor gehiago egongo dira martxan, eta motor guztien kontsumoen batuketa, motorrak hain eraginkorrak ez zireneko garaian baino handiagoa izango da. Motor eraginkorragoak eta erregai gehiago kontsumituko dute guztira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Quim. (2010-06-15). «Jevons, el carbón y el colapso del Imperio Británico» Se acaba el chollo (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).