Edukira joan

Windows 98

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Windows 98
Jatorria
Sorrera-urtea1998
Argitaratze-data1998
Azken bertsioa4.10.1998
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
EuskarriaIA-32
TelesailaWindows 9x (en) Itzuli
Irakur dezakaNew Executable (en) Itzuli, DOS MZ executable (en) Itzuli, Portable Executable (en) Itzuli eta Windows Portable Executable file format, 32-bit (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentziacommercial software (en) Itzuli, lizentzia jabedun eta Microsoft Software Assurance (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaMicrosoft
kronologia
Windows 95 Windows 98 Windows Me

Windows 98 Microsoft-ek Microsoft Windows sistema eragileen Windows 9x familiaren barruan garatutako sistema eragilea da. Windows 95-en oinordekoa da, eta 1998ko ekainaren 25ean kaleratu zen. Aurrekoaren antzera, 16 biteko eta 32 biteko produktu monolitiko hibridoa da. Windows 98 Second Edition (SE) 1999ko maiatzaren 5ean kaleratu zen eta 2000. urtean Microsoft-ek Windows ME aurkeztu zuen, hau Windows 98ren kopia zen aplikazio gehiago gehituta.

Windows 98, Windows-eko aurreko bertsioarekin antzekotasun ugari ditu. HTML hizkuntzan oinarritzen da. Hobekuntza gehienak erabiltzailearen esperientzia hobetzeko diseinatuta daude, baina sistemaren funtzionaltasuna eta gaitasunak hobetzen dituzten ezaugarri batzuk daude. Besteak beste, USB irisgarritasuna hobetzeaz gain, DVD erreproduzitzaileak bezalako hardware aurrerapenetarako laguntza ere eskaintzen du. Windows Driver Model onartu zuen lehen Windows sistema eragilea izan zen. Windows-en etorkizuneko belaunaldietan estandark bihurtuko ziren funtzioak ere aurkeztu zituen, hala nola Disko Garbiketa, Windows Update, monitore anitzeko laguntza eta Interneteko konexioa partekatzea.

Windows-en hurrengo belaunaldi guztiz hobetua merkaturatu ordez, Windows 95-en hobekuntza gisa, Windows 98 merkaturatu zuen. Argitaratu ondoren, orokorrean harrera ona izan zuen interfazeagatik eta erabiltzeko erraztasunagatik, baita Windows 95-en zeuden arazoak konpontzeagatik, nahiz eta erabiltzaileek aurrekoa bertsioak baino egonkorragoa ez zela adierazi. Windows 98 Second Edition (SE) izeneko eguneratze garrantzitsu bat izan zuen 1999ko maiatzaren 5ean, ezaugarri aipagarriena, telefono linea bakar baten bidez Interneteko konektorea ordenagailu batzuen artean partekatzeko gaitasuna zen. Internet Explorer-ek sisteman sortutako akats asko ere ezabatu zituen. 2000. urtean Windows Me-k jarraitu zuen. Sistema eragile hau oso gutxi erabili zen, bere etengabeko akatsengatik eta erabilera desabantailengatik. Eragozpen horiek erabiltzaileek Windows 98 erabiltzera azkar itzultzea edo Windows XPra joatea eragin zuten. Gutxi gorabehera 58 milioi lizentzia saldu zituen, Microsoft-ek 2002ko ekainaren 30ean amaitu zuen Windows 98 eta 98 ​​SEren laguntza nagusia eta 2006ko uztailaren 11n amaitu zuen laguntza luzatua.[1]

Windows 98-k zekarren berrikuntzak ordenagailuaren optimizazioan eta erabilgarritasunaren hobekuntzan oinarritzen zen. Orain, programak aurreko bertsioetan baino azkarrago exekutatzen dira, diskoaren espazioaren %25 edo gehiago irabazi dezakezu, Internet ordenagailuaren ezaugarri garrantzitsu bat izatera pasako da eta gainera, kalitate handiko multimediako edukien entregetan aurrerapauso handia emango du.

Windows bertsio honek, hainbat abantaila eta desabantaila zituela esan dezakegu:[2][3]

Bertsio honek DOS eta MAC fitxategientzako laguntza eskaintzen du. Honekin batera, pasahitzak aldatzeko aukera ere eskaintzen du. Inprimagailuarekin lan egiteko aukera dago eta ekipoa pizteko eta itzaltzeko aukera badago. Bestetik, sisteman errore bat badago, errore hau detektatzeko abantaila du, gaizkileen detekzioarekin batera. Azkenik, fitxategien informazioa eskuratzeko aukera dauka eta gainera, FAT32 fitxategi sistema erabiltzen du. Azken honi esker, ordenagailua azkarragoa izatea lortzen da.

Desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows 98 abantaila asko ekarri zituen, baina hauekin batera ere zenbait desabantaila ere. Batetik, ezin daiteke disko gogorraren espazioaren kantitatea limitatu. Nahiz eta gaizkileen detekzioa ekarri, gaizkile hauek blokeatzeko aukera ez zetorren bertsio honetan. Azkenik, ez du DOS aplikazioetarako eta irekitako fitxategi maximorik eusten.

Bi bertsio daude: Windows 98 eta Windows 98 Second Edition (SE).

Windows 98 1998ko ekainaren 25ean kaleratu zen. 16 biteko eta 32 biteko sistema hibridoa da, baina hainbat hobekuntza ditu, hala nola FAT32, AGP, USB, FireWire eta ACPIrako euskarri hobetua. Windows 95 eta Windows 98ren arteko desberdintasun nagusia kernela aldatu zela izan zen, Windows 9x-eko Windows NT kontrolatzaileen erabilera ahalbidetzeko eta alderantziz. Hau Windows NT kernelaren zati bat Windows 98ra migratzearekin lortu zen, nahiz eta MS-DOS / Windows Erabiltzaile Interfaze Grafikoak bere arkitektura mantentzen jarraitu. Horrek produkzio kostuak txikitu zituen, Windows NT eta Windows 98 kontrolatzaile ia berdinak erabiltzeko gai baitziren orain. Windows 98-k historia egin zuen Voodoo, NVIDIA edo ATI txartel grafikoak berarekin finkatu zirelako. Bideojoko garatzaileak 3D esperientzia paregabeak sortzen hasi ziren.

Hala ere, sistemaren konplexutasun handiagoak sistemaren errendimendua asko zigortu zuen, beraz, Windows-en bertsio kritikatuenetako bat bihurtu zen, bere moteltasunagatik eta fidagarritasunagatik, aurreko Windows 95arekin alderatuta.[3][4]

Windows 98 Bigarren Edizioa (SE)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Windows 98 Bigarren Edizioa 1999ko maiatzaren 5ean kaleratu zen. Ezaugarri aipagarriena, telefono linea bakar baten bidez Interneteko konexioa ordenagailu batzuen artean partekatzeko gaitasuna zen. Internet Explorer-ek sisteman sortutako akats asko ere ezabatu zituen. Bertsio egonkorrena da, eta bi gauza garrantzitsu hobetu zituen:

Sistemaren errekerimendu minimoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hardware Windows 98 Windows 98 SE
CPU 486 DX2 66 MHz-etara 486 DX4 100 MHz-etara
RAM 16MB 24MB
Memoria Windows 95-etik edo 3.1-etik eguneratuz: 140-315 MB (normalean 205 MB)
Instalazio berria FAT16 fitxeroen sistema erabiliz: 210-400 MB (normalean 260 MB)
Instalazio berria FAT32 fitxeroen sistema erabiliz: 190-305 MB (normalean 210 MB)
Disketera 3 1/2"
CD irakurgailua Bai
Pantaila 640x480 16 kolore VGA (32 bit gomendatzen dira)
Arratoia Microsoft Mouse edo arratoi bateragarri bat

Posible da Windows 98 instalatzea 8 MB-eko RAM batekin eta 386 prozesadorearekin. Hori bai, hau posible izateko, instalazioa DOS-etik egin beharko duzu.[6]

Gainera, bai Windows 98 eta bai Windows 98 SE arazoak zituzten 32 GB baino gehiago dituzten disko gogorrekin. Hala ere arazo hau konpondu zen sowtware eguneraketa baten bidez.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Windows 98. 2021-10-03 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  2. «Windows 98 - Historia de Windows» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  3. a b (Gaztelaniaz) «▷ Windows 98, la historia de uno de los mejores S.O de Microsoft ⭐️» Profesional Review 2020-12-12 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Todas las versiones de Windows: lanzamientos, novedades y soporte» ADSLZone (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  5. (Gaztelaniaz) Anexo:Historia de Microsoft Windows. 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  6. «Windows 98 Second Edition» WinWorld (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).
  7. «Windows 98 Large IDE Update : [Windows 98; IDE; Drive; Update; Windows 98 Second Edition»] web.archive.org 2006-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]