Wounded Knee (Hego Dakota)
Wounded Knee | |
---|---|
erroldak esleitutako lekua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hego Dakota |
County of South Dakota | Shannon konderria |
Posta kodea | 57794 |
FIPS kodea | 46-72900 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′38″N 102°22′04″W / 43.1439°N 102.3678°W |
Azalera | 2,771664 km² |
Altuera | 986 m |
Demografia | |
Biztanleria | 364 (2020ko apirilaren 1a) −18 (2010) |
Dentsitatea | 131 bizt/km² |
Etxebizitzak | 90 |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Mountain Time Zone (en) |
Wounded Knee, dakotaz: Čaŋkpé Opí, Hego Dakotako Pine Ridgeko amerindiarrentzako esparrua izan zen. Gaur egun erroldak esleitutako leku bat da Estatu Batuen administrazioaren pean. 364 biztanle ditu, 2,771664 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Amerindiarrak esparru horretara mugatu zituztenean, erresistentzia pasiboari ekion zioten. 1890. urteko abenduaren 15ean, Tatanka Yotanka buruzagi amerindiarra hil zuten, amerindiarrentzako mugatutako esparruan bizitzeari uko egiteagatik. Horrek amerindiarrak mugatutako esparruetatik irtetea eragin zuen, eta armaturik ez zegoen siux talde bat (300 ume, zahar eta andre) hil zuten Wounded Kneen.
1973. urtean XX. mendeko amerindiarren erresistentzia-ekitaldi garrantzitsuena izan zen toki berean. Otsailaren 27tik maiatzaren 8ra arte ehunka siuxek tokia hartu zuten, eta gobernu federalari 371 itun zahar berrikusteko eskaria egin zioten. Bi pertsona hil eta hainbat zauritu izan ziren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.