Beriain
- Artikulu hau Iruñerriko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Beriain | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Zangoza | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Beriáin | ||
Alkatea | Tomás Prieto Blanco (PSN) | ||
Posta kodea | 31191 | ||
INE kodea | 31905 | ||
Herritarra | beriaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°44′01″N 1°38′40″W / 42.733611111111°N 1.6444444444444°W | ||
Azalera | 5,43 km² | ||
Garaiera | 493 metro | ||
Distantzia | 10 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 4.129 (2023: 29) | ||
Dentsitatea | 667,17 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 7,13 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 46,42 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 83,82 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 13,58 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 7,70 (2018: %6,33) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.beriain.es |
Beriain[4] ([beɾi.ain]) Nafarroa Garaiko udalerria da. Iruñerria eskualdean dago, Iruñeko merindadearen barnean, itsasoaren mailatik 493 metrora. 2019an 4.069 biztanle zituen.
Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beriain Nafarroa erdialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarraren hegoaldean eta Iruñetik hamar kilometrora. Udalerriak Galar Zendearekin egiten du muga mendebaldean, Noain udalerriarekin ekialdean eta Tebas-Muru Artederretarekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beriain, Nafarroa heze eta lehorraren tarteko gunean dago. Urteko batez besteko prezipitazioak 800mm eta 1000mm bitartekoak dira. Dena den, nahiko gorabeheratsua ere izaten da, badira urteak 450mm baino ez direnak jausten, eta urte oso euritsuak 2.000mm jausten direnak. Hilabeterik euritsuena abendua da, orduan urteko prezipitazioen %32a erortzen baita. Urteko egun euritsuak 110 inguru izaten dira.
Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki Galar Zendeako herrietako bat izan da; Beriaini buruz agerturiko dokumenturik zaharrena 1097koa da. Geroago, 1110ean, Leireko monasterioko dokumentu batean Beriaini buruz hitz egiten da. Dokumentu hark Iharnotzeko Fortun Sanzek eta bere emazteak Leireko monasterioari Beriaingo jabetza uzten ziotela esaten zuen. Beriaingo bizilagunak ardogintza eta zerealen landaketan aritzen ziren, 1348tik aurrera eta ondorengo hamarkadetan Izurri Beltzak herria ia desagerrarazi zuen.
XX. mendeko industrializazio prozesuak aldaketa sakonak eragin zituen herrian. Potasas de Navarra izeneko enpresa sortu zen, izan ere, mineral hori Beriaingo gune batean aurkitu eta meategi bat ustiatzen hasi zen. Horrekin batera, 1950eko hamarkadatik aurrera, hainbat industria txiki garatzen hasi ziren. Hori guztia Beriain herri zaharretik aldenduta, N-121 errepidearen ondoan non Poblado de Potasas izena eman zitzaion auzoa sortu zen, Getzaurre deitzen zen lekuan.
Biztanleria haziz joan zen eta azkenik 1992. urtean Galar Zendeatik banandu eta udalerri independente bilakatu zen, ekainaren 15eko 222/92 foru dekretuaren bitartez. Herri zaharraren izena hartuz auzo langilearekin bat egin eta udalerri-proiektu berria hasi zen. Azken urteetan bi guneak batzen dituzten etxe talde berriak eraiki dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñetik hurbil egonda, haren hedapenaren ondorioz Beriainek populazio hazkunde nabarmena izan zuen XXI. mendearen lehen hamarkadan.
Beriaingo biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 311 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,40a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Udaletxe Plaza z/g
Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria denetik alkatea beti izan da PSN alderdikoa. 2007an zerrendaburua aurretik urte luzeetan alkate izandako Tomás Prieto bazen ere, alderdi bereko Rafael Blanco Peña aukeratu zuten alkate, Agrupación Municipal Independiente de Beriáin (AMIB) zerrendak PSNren aldeko botoa eman zezan. Hauteskunde haietan alderdirik bozkatuena UPN izan zen, guztira lau zinegotzi eskuratu baitzituen; PSNk hiru zinegotzi lortu zituen; AMIBek bi zinegotzi eta Nafarroa Baik eta NEBek bana.
UPN izan ezik, talde guztiek eman zioten botoa Rafael Blanco Peñari.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 520 | 4 |
PSN | 455 | 3 |
AMIB | 307 | 2 |
Nafarroa Bai | 221 | 1 |
NEB | 178 | 1 |
2011n talde hauek izan ziren ordezkaritza lortu zuten zerrendak: PSN (3), UPN (3), NaBai 2011 (2), Agrupación Vecinal de Beriáin (AVB, 2) eta PP (1). AMIBen atxikimenduaz aurkeztu zen I-Ek ez zuen bat ere erdietsi, 2007ko AMIB eta NEBeko zinegotziak zerrendaburu joan ziren arren[5][6]. Zerrenda bozkatuenaren burua izateagatik PSNko Tomás Prietok alkatetza berreskuratu zuen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
PSN | 427 | 3 |
UPN | 413 | 3 |
NaBai 2011 | 322 | 2 |
AVB | 307 | 2 |
PP | 149 | 1 |
I-E | 120 | 0 |
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Beriaingo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] |
Tomas Prieto Blanco a | 1992 b | 1995 | PSN |
Tomas Prieto Blanco | 1995 | 1999 | PSN |
Tomas Prieto Blanco | 1999 | 2003 | PSN |
Tomas Prieto Blanco | 2003 | 2007 | PSN |
Rafael Blanco Peña | 2007 | 2011 | PSN |
Tomas Prieto Blanco | 2011 | 2015 | PSN |
Oscar Ayesa Dominguez[7] | 2015 | 2016 c | Agrupacion Vecinal de Beriain |
Jose Manuel Menendez Gonzalez[7] | 2016 | 2019 | Agrupacion Vecinal de Beriain |
Oscar Ayesa Dominguez[7] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Vecinal de Beriain |
a Urte askotan alkate izan den Prieto udalerria izan baino lehen ere 1982tik kontzejuko burua izan zen[8].
b 1992. urtean Beriain Galar Zendeatik banandu eta udalerri bihurtu zen.
c Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beriain N-121 errepidearen alboan kokatzen da. AP-15 errepidetik etorrita 81. irteera hartu ta N-121 errepidetik ailegatzen da herrira.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Aranguren | |||||
|
|
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Beriain eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,36k zekien euskaraz hitz egiten.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Beriain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[9].
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a: Santa Barbara, Beriaingo patroia. Meatzarien Anaiarteak antolaturiko jaieguna da, hainbat ekitaldi izaten dira herriko kiroldegian, herri bazkaria esaterako.
- Maiatza: Gurutze Santuaren baselizara erromeria.
- Maiatzaren 15a: Gazteriaren jaiak.
- Uztailaren 31: Alde Zaharreko jaiak.
- Irailaren 14a: Getzaurreko jaiak.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erreniegago Santo Kristoaren eliza, 1963an eraiki zuen "Potasas de Navarra" enpresak, Beriaingo larrean eraiki zituzten etxebizitzetako biztanleen beharrizanak asetzeko. Kanpandorreak 29 metroko altuera dauka.
- San Martingo eliza, Erdi Aroko jatorriko eliza da, nahiz eta elizaren gaurko itxura XVI. mendean eginiko lanen ondorio den. Horregatik, eliza estilo gotiko berantiarrez eginiko eraikina da.
- Gaztelu etxea, herriko alde zaharrean dagoen etxea.
Beriaindar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marcelino Oraa (1788 - 1851), politikari eta militarra.
- Patxi Oroz (1934 -), musikagile eta filologoa.
- Aurora Beltrán (1964 -), abeslaria, Getzaurren hazia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ AMIBen bloga[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ AMIB e IUN acuerdan ir juntos en Beriáin bajo las siglas de Izquierda-Ezkerra, Diario de Noticias, 2011ko martxoaren 4a.
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-09).
- ↑ El exalcalde Tomás Prieto encabezará la candidatura del PSN en Beriáin, Diario de Noticias, 2011ko otsailaren 8a.
- ↑ Euskarakultur.com webguneko albistea.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |