Zizur (udalerria)
Zizur | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Cizur | ||
Alkatea | José Joaquín San Martín Murillo (UPN) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31076 | ||
Herritarra | zizurtarra | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°47′31″N 1°43′04″W / 42.791858°N 1.717783°W | ||
Azalera | 52,5 km² | ||
Garaiera | 459 metro | ||
Distantzia | 10 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.891 (2023: −29) | ||
Dentsitatea | 65,26 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,13 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 58,76 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,92 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,76 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,48 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 9,20 (2018: %1,46) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.cendeadecizur.es |
Zizur[4] ([s̻is̻uɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, izen bereko zendean kokatua. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldan, 3.663 biztanle zituen. 48.64 km² ditu.
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zizur Iruñerriko gune metropolitarraren hego-mendebaldean dago, Nafarroa erdialdean, eta Iruñetik 10 kilometrora.
Mugakideak hauek dira: iparraldean Oltza Zendea, Barañain eta Iruñea; ekialdean Galar; hegoaldean, Izarbeibarko Ukar, Uterga, Adios, Legarda eta Gares; eta mendebaldean, Zabaltza eta Etxauri.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zizurko klima, azpimediterraniar motakoa da, urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm bitartekoak dira. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila eta abuztuan, eta urteroko euri egunak 100-120 inguru izaten diren arren, udaberri eta udazkenean izaten dira ohikoen.
Jatorrizko landaredia, arte eta haritzez osatutako basoa, ia erabat desagertu da gaur egun, eta orokorrean, nekazaritzarako pobreagoak diren lurretan bakarrik kontserbatu da. Udalerriaren baso azalera gehiena, birlandaturiko pinudiek osatzen dute (396 hektarea pinu beltz eta Austriatik ekarritako pinu lariziarra batez ere).
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zizur ondoko herri hauek osatzen dute: Astrain, Baternain, Gatzolatz, Larraia, Muru Astrain, Sagues, Undio, Zarikiegi eta Zizur Txikia. Eriete eta Gendulain ere zendeako beste herriak dira, baina berriki hustu ziren.
Zizur Nagusia, Barañain, Eultza eta Etxabakoitz ere Zizur Zendeako herriak izan dira baina azken hamarkadetan udalerrian aldaketak suertatu dira:
- Etxabakoitz 1953 arte zendeako herria zen; geroztik Iruñeko auzoa da.
- Barañain udalerria 1984an sortu zen, herri honek Iruñearen gerizpean pairatu zuen transformazio izugarria dela medio. Eultza herriska ere udalerri berrian sartu zen eta bere urbanizazio berriaren barruan integratu da.
- Zizur Nagusia 1992an bereizi zen; kasu honetan ere azken urteetan biztanleria asko handitu da.
Zendeako herriburua Gatzolatz da, bertan ere udaletxea dagoelarik.
Herria | Biztanleria (2011) | Koordenadak | Distantzia | Mapa | |
---|---|---|---|---|---|
Astrain | 375 | 5,7 |
| ||
Zizur Txikia | 2.113 | 42°47′11″N 1°40′38″W / 42.786456°N 1.677217°W | 4,3 | ||
Eriete | 1 | 42°47′16″N 1°46′16″W / 42.78784°N 1.77103°W | 5,8 | ||
Gatzolatz | 140 | 42°47′31″N 1°43′04″W / 42.79187°N 1.71782°W | 0 | ||
Gendulain | 0 | 42°45′47″N 1°43′01″W / 42.76302°N 1.71696°W | 8,2 | ||
Larraia | 61 | 42°46′36″N 1°45′54″W / 42.77670°N 1.76488°W | 4,6 | ||
Muru Astrain | 63 | 42°45′59″N 1°44′30″W / 42.76642°N 1.74168°W | 4,6 | ||
Baternain | 344 | 42°47′04″N 1°44′41″W / 42.78457°N 1.74459°W | 2,5 | ||
Sagues | 29 | 42°47′06″N 1°43′25″W / 42.78512°N 1.72361°W | 1,5 | ||
Undio | 194 | 42°45′29″N 1°45′52″W / 42.75801°N 1.76433°W | 7,7 | ||
Zarikiegi | 179 | 42°44′54″N 1°43′22″W / 42.74827°N 1.72279°W | 7,7 | ||
Guztira | 3.499 | Herriburua. Kontzejua. Auzunea. | |||
Iturriak: Espainiako Estatistika Institutua eta Google Earth |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurreko garaietatik bizi da gizakia lurralde honetan, Barañain-Eultzako ordokian aurkitutako silexezko tresnek erakusten dutenez. Muru Astrainen I. eta II. Burdin Aroko aztarnak aurkitu dituzte.
Zendeako herriak muinoetan eta leku altuetan kokatu ziren, ziurrenik hobeki defendatu ahal izateko. Larraia baino ez dago sakonune batean, eta horko eliza eta jauregia leku garaienetan eraiki ziren. Bizileku horiek guztiak XI., XII. eta XIII. mendeetan finkatu ziren, Zendeako erlijio-arkitekturak erakusten duen bezala.
Jaurerri sekularrak bazeuden ere, elizako instituzio frankok ondasunak izan zituzten zendean, besteak beste, Iruñeko San Lorentzo elizak, edota Iratxe, Irantzu edo Orreagako monasterioek. Dena den, Jerusalemgo San Joan Ordenako prioretza, Zizur Txikiko gomendioaren bidez, zen lur eta errenta gehien zituena.
XVI. eta XVII. mendeetan, hazkunde ekonomikoa zela medio, arkitektura erlijiosoa zein zibila dezente eraiki zen. 1553an, 208 sutondotara iritsi zen. Hurrengo hiru mendeetan, populazioak nahiko egonkor iraun zuen. XX. mendean, hala ere, egonkortasun hori aldatu zen. Iruñea ondoko herriak izugarri hazi ziren, Barañain eta Zizur Nagusiak bere udalerriak osatu zituzten eta Eriete edo Gendulain hustu ziren. Nolanahi ere, azken hilabeteotan Gendulainen Nafarroako bigarren hiria sortzeko proiektua erakutsi du Nafarroako Gobernuak. Egun, Zizur Zendeako udalak zein kontzejuek muzin egin diote asmo horri.
Gendulain
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gendulain, Zizur Zendeako kontzeju hustua da gaur egun. Antzinako jauregiaren arrastoak baino ez dira geratzen bertan. 2005. urtean Nafarroako udalak bertan hiri berri bat eraikitzeko asmoa erakutsi zuen, 1960ko hamarkadan Barañain, Burlata eta Iruña inguruko hainbat herriren eraikuntzarekin egindakoa errepikatu nahian.
Hasierako plangintzaren arabera 15.000 etxebizitza ziren eraiki beharrekoak. 2006. urtean behin-behineko plangintza aurkeztu eta gero, etxebizitza kopurua 18.000ra igo zen. Ondoren, Iruñeko tranbiaren proiektua aurkeztu eta gero, tranbia Gendulainera eramango zela esan zen. Lehen etxebizitzak 2009. urtean eraikiko zirela uste bazen ere, proiektua bertan behera gelditu zen higiezinen burbuilaren leherketarengatik eta honen ondorioz etorri zen krisialdi ekonomikoarengatik. Ordutik gobernuak ez du proiektua berriz martxan jartzeko nahirik adierazi, Etxabakoitzeko eta Kordobilako hirigintza planei lehentasuna emanez.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garbikundeko Andre Mariaren eliza: Gatzolatz herrian.
- Zizur Zendeako udaletxea: Gatzolatzen.
- Gendulaingo jauregia: Gendulain herri hustuan.
- San Andres eliza: Zarikiegi herrian.
- Sanjoandarren eliza: Zizur Txikia herrian.
- San Emeterio eliza: Zizur Txikian.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zizur Zendeako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza izan da tradizionalki, batez ere zerealena, Iruñerri guztian bezalaxe. Dena den, XX. mendean, industria txikiak garatu dira, Iruñea hurbil dagoelako. Horrez gain, Donejakue bidea udalerritik igarotzen denez, zerbitzu eta turismoaren sektoreak ere garatu dira.
Parke eolikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zendearen hegoaldean, Zarikiegi eta Undio kontzejuetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñaren hedapen eremuan egonik, Zizurrek hiriburuaren eragina jasan du populazioari dagokionez, batez ere hainbat lurralde (Barañain, Zizur Nagusia) Zizurtik banandu direlako udalerri propioak sortzeko.
Zirzurko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 132 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,19a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zizur Zendeako alkatea UPNtik gertu dagoen Agrupación Independiente Cendea de Zizur (AICC) zerrendako José Ricardo Pérez Torrano atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamaika zinegotzietatik zazpi lau lortu zituen, eta hortaz gehiengo absolutua udalean. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %0,63a) eta zurizko 54 boto izan ziren (botoen %3,63a). Abstentzioa %20,76koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Agrupación Independiente Cendea de Zizur | 779 | 7 |
Erreniega | 301 | 2 |
PSN | 171 | 1 |
Nafarroa Bai | 106 | 1 |
2011n lehen aldiz zerrenda aurkeztu zuen UPNk (5 zinegotzi) irabazi zuen; emaitzetan hori AICCk (7tik 2ra jaitsiz) pairatu zuen. UPNko José Joaquín San Martín Murillo alkate bihurtu zen. Erreniega ezkerreko hautesle taldeak (2), NaBai 2011k (1) eta PSNk (1) ere ordezkaritza lortu zuten, ez ordea PPk. UPNz beste talde guztiek AICCko Josetxo Pérez Torranori botoa emateko saiakerak porrot egin zuen[5]. Pérez Torrano Zizur Nagusia bereizi zenetik 2011 arte udalerriak izan duen alkate bakarra izan da[6].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 685 | 5 |
Agrupación Independiente Cendea de Zizur | 343 | 2 |
Erreniega | 296 | 2 |
NaBai 2011 | 142 | 1 |
PSN | 129 | 1 |
PP | 101 | 0 |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zendeako udaletxeak hainbat kokagune desberdin izan ditu historian zehar. Gaur egun, Gatzolazen dago, kontzejuko elizatik gertu. Zendeako armarria duen balkoidun fatxadako eraikin erromanikoa da.
Udaletxea alkatea eta hamar zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Andre Mariaren kalea, 1 (Gatzolatz kontzejua)
Alkateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991-1995 | Josetxo Pérez Torrano | Eskuineko indep. |
1995-1999 | Josetxo Pérez Torrano | Eskuineko indep. |
1999-2003 | Josetxo Pérez Torrano | Eskuineko indep. |
2003-2007 | Josetxo Pérez Torrano | Eskuineko indep. |
2007-2011 | Josetxo Pérez Torrano | Eskuineko indep. |
2011- | José Joaquín San Martín Murillo | UPN |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren line bat da:
Eskualdeko Hiri Garraioa Zizur Zendea | |||
|
Horrez gain, La Pamplonesa autobus konpainiak zendeako hainbat kontzeju Iruñearekin batzen ditu. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Beraskoain - Arraitza - Zabaltza - Baternain - Zizur Nagusia eta Iruñea
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Fermin Ikastola 1970ean Zizur Txikian sorturiko ikastola da. Ikastola, antzina seminarioa izandako eraikin batean dago, eta gurasoen koperatiba batek sortu zuen. Hiru urtetik hamazortzirako hezkuntza eskaintzen duen Iruñerriko ikastola bakarra da gaur egun.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zendeako eguna, ekainaren 14tik ekainaren 15era ospatzen dira..
- Larraiako jaiak, ekainaren 6tik ekainaren 8ra ospatzen dira.
- Baternaingo jaiak, maiatzaren 30etik ekainaren 1era ospatzen dira.
- Zarikiegiko jaiak, ekaineko hirugarren asteburuan ospatzen dira.
- Muru Astraingo jaiak, abuztuaren 1etik abuztuaren 3ra ospatzen dira.
- Zizur Txikiko jaiak, iraileko lehen asteburuan ospatzen dira.
- Gatzolazko jaiak, irailaren 4tik irailaren 6ra ospatzen dira.
- Undioko jaiak, iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira.
- Astraingo jaiak, iraileko azken asteburuan ospatzen dira.
Erreniega mendirako erromeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pazko astelehenean antolatzen da, eta zendeako herri guztiek hartzen dute parte.
Zizurtar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Petri Semenoitz Gatzolatzekoa (XIII. mendea), apezpikua.
- Patxi Izko (1946-2023), enpresaburua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ 155 araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-26)..
- ↑ Josetxo Pérez Torrano será alcalde de la Cendea de Cizur si el PSN le apoya[Betiko hautsitako esteka], Diario de Noticias, 011ko ekainaren 8a.
- ��� Josetxo Pérez Torrano, alcalde de la Cendea de Cizur, optará a la reelección, Diario de Noticias, 2011ko martxoaren 12a.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LI, Iruñea, 1998. ISBN 84-235-1715-2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Zizur Zendearen webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz) Zizur Zendeari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Zizurko San Fermin ikastolaren webgunea.
- Eskirotz bidea Zizur Txikian, Google Street View-n.
Zizur Zendea | ||
---|---|---|
Astrain | Baternain Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia |