Ekai (Longida)
- Artikulu hau Longidako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekai (argipena)».
Ekai | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko zeharkarrika | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Longida |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Ekai de Lónguida/Ekai-Longida |
Posta kodea | 31481 |
Herritarra | ekaitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°46′29″N 1°23′12″W / 42.774722222222°N 1.3866666666667°W |
Azalera | 1,90 km² |
Garaiera | 499 metro |
Distantzia | 25,5 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 85 (2020) |
Ekai[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Ekai Longida—[b] Longida ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
2020 urtean 85 biztanle zituen.
Bertako biztanleak ekaitarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekai toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ekai (1058)
- Equay (1268)
- Ecay (1274)
- Eçay (1366)
- Ecay (1534)
- Ecay (1767)
- Ecae (1829)
- Ekai (1926)
- Ekai (1990)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekaiko armarria Longida armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo urdin batez eta aurrean bihotz urreztatu batez osatuta dago, metal bereko barra-zirkulu batez inguratua | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekai Longida ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.
Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 17.5 | 22.0 | 25.0 | 29.0 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 40.0 | 36.0 | 30.0 | 23.0 | 17.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.9 | 10.5 | 14.3 | 16.7 | 20.9 | 25.8 | 28.5 | 28.6 | 24.0 | 19.1 | 12.3 | 9.1 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.2 | 6.1 | 9.2 | 11.5 | 15.2 | 19.5 | 21.8 | 21.9 | 17.9 | 14.0 | 8.5 | 5.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.5 | 1.7 | 4.1 | 6.3 | 9.5 | 13.1 | 15.2 | 15.3 | 11.9 | 8.9 | 4.7 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -4.0 | -3.1 | -1.5 | 0.8 | 3.3 | 7.7 | 10.2 | 10.1 | 6.5 | 2.5 | -1.8 | -4.0 | -4.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 101.3 | 87.3 | 83.7 | 81.1 | 70.1 | 54.3 | 39.4 | 32.4 | 65.7 | 78.7 | 103.9 | 91.1 | 888.9 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 70.0 | 44.8 | 46.8 | 67.5 | 50.6 | 57.8 | 58.5 | 90.0 | 107.0 | 82.5 | 45.8 | 86.5 | 107.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14.1 | 12.6 | 12.0 | 13.6 | 12.7 | 8.0 | 6.2 | 6.5 | 8.5 | 11.7 | 15.2 | 14.6 | 135.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.4 | 2.4 | 1.6 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurerria, non Leireko (1058) eta Iratxeko (1210) monasterioek, San Joaneko Ospitalekoek (XIII. mendea) eta Iruñeko Katedralak (XIV. mendea) ere hainbat propietate izan zituzten. 1430ean gaztelarrek eraso zioten. 1847an eskola zuen, udal etxean aterpetua; maisuak idazkari lanak egiten zituen aldi berean, eta urtean 1 300 erreal jasotzen zituen. Iruñetik jasotzen zuen posta, ibarreko zerbitzariaren eskutik.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 85 biztanle zituen Ekaik.[5]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
77 | 77 | 78 | 87 | 88 | 89 | 91 | 92 | 89 | 85 | 85 | 86 | 86 | 85 | 81 | 78 | 83 | 82 | 82 | 86 | 85 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Autobus Konpainiak Longida Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irunberri - Artieda - Artaxo - Murillo - Aos - Agoitz - Billabeta - Ekai - Urrotz - Lizoainibar - Erantsus - Ibiriku - Egues - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Longida sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Lizoainibar eta Urraulgoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Longida atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Andres eliza, XIII. mendeko kristiau eliza,.
- Ospitale etxeko garaia, 1516an eraikitako ibarreko garai tradizionala.
- Ekaiko jauregia, Erdi Aroko jauregia.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ /ekái/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza bigarren silaban - ↑ /ekái lónɣ̞ið̞a/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Ekai - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Ekai&botonBusquedaRapida=Consultar+selecci%F3n «Ekai» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.