Kalpona Akter
Kalpona Akter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chandpur District (en) , 1976 (47/48 urte) |
Herrialdea | Bangladesh |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Kalpona Akter (Chandpur, Bangladesh, 1976) Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)-Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroko zuzendari exekutiboa da. Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria lortu zuen giza eskubideen alde egindako lanari esker.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalpona jantzigintza industrian lanean hasi zen 12 urte zituela. Hilean 6 dólar irabazten zituen. Nerabea izanik, lanetik egotzi eta zerrenda beltz batetan sartu zuten bere fabrikan sindikatu bat sortu nahi izateagatik. 16 urterekin lan egiten zuen enpresako sindikatuko ordezkari izendatu zuten.[1]
Kalpona lan eskubideen defendatzailea da, internazionalki ezaguna. Nazio Batuetan parte hartu du, eta baita AEBetako Kongresuko kideentzako bilera informatiboetan ere, besteak beste; Bangladesheko jantzigintzako langile emakumeen eguneroko egoera tamalgarria salatzeko.[2][3]
Nazioarteko komunikabideek hainbatetan elkarrizketatu dute, hala nola: The Guardian,[4] Democracy Now [5] eta BBC,[6] batez ere Tazreen Fashions-eko sutearen ondoren, eta Rana Plaza eraikuntzaren kolapsoa eta gero
Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)- Langileen Solidaritaterako Bangladesheko Zentroa herriko lan erakunde eraginkorrenetarikotzat dute lan eskubideen aldeko nazioarteko mugimenduak eta nazioarteko jantzigintza elkarteek. Levi Strauss & Co. L BCWSri buruz esan du “mundu mailan errespetatua den lan eskubideen erakunde bat da, ezinbestekoa Bangladesheko jantzigintza industriako lan hausteak dokumentatzeko eta zuzentzeko”.[7]
2013an, inbertitzaile bati esker, Walmart-eko akziodunen batzarrean hitz egiteko aukera eduki zuen.[8] 14.000 inbertitzaileen aurrean fabrika seguruagoak eta langileentzako lan baldintza hobeak eskatu zituen. Sindikalista gisa bere lanaren barne dago Bangladesen gertatzen ari dena munduari zabaltzea eta dokumentatzea.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]· 2016 – Alison Des Forges Human Rights Watcheko saria giza eskubideen alde egindako lanari esker.[9][10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) “La moda rápida mata”. (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Makazaga, Iñaki. (2018-04-24). «“No pido el boicot a las marcas, sino un consumo responsable”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Si compras ropa barata no está ganando la trabajadora, sino la compañía que hace negocio con ella"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Ingelesez) Greenhouse, Steven. (2015-03-15). «Bangladesh labor leader arrested during Rana Plaza protest in New Jersey» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Ingelesez) «Shows featuring Kalpona Akter | Democracy Now!» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Ingelesez) North, Andrew. (2013-05-14). «Pressure tells on Bangladesh retailers and government» BBC News (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Galarraga, Naiara. (2013-12-23). «Kalpona Akter, la sindicalista más carismática de Bangladesh» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ RespectRide. (2013-06-10). Kalpona Akter at Walmart's Annual Shareholder Meeting. (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Ingelesez) «Kalpona Akter, Bangladesh» Human Rights Watch 2016-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Homenaje a activistas por los derechos humanos» Human Rights Watch 2016-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kalpona Akter: Preguntad en las tiendas por las condiciones en las que se fabricó la ropa, Setem Hego Haizea 2018ko apirilaren 23a.
- La moda rápida mata, en Pikara Magazine, 2018ko maiatzaren 24a.
- Invisible hands: voices from the global economy (Voice of Witness, 2014ko maiatza).