1976
Itxura
1976. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1976 MCMLXXVI |
Ab urbe condita | 2729 |
Armeniar egutegia | 1425 ԹՎ ՌՆԻԵ |
Bahá'í egutegia | 132 – 133 |
Bengaliar egutegia | 1383 |
Berber egutegia | 2926 |
Egutegi budista | 2520 |
Myanmarko egutegia | 1338 |
Bizantziar egutegia | 7484 – 7485 |
Koptoen egutegia | 1692 – 1693 |
Etiopiar egutegia | 1968 – 1969 |
Hebrear egutegia | 5736 – 5737 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2032 – 2033 |
Shaka Samvat | 1898 – 1899 |
Kali Yuga | 5077 – 5078 |
Iraniar egutegia | 1354 – 1355 |
Islamiar egutegia | 1395 – 1397 |
Japoniar egutegia | Shōwa 51 (昭和51年) |
Korear egutegia | 4309 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2519 |
Unix denbora | 189302400 – 220924799 |
Holozeniar egutegia | 11976 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 17a – ETAk Manuel Vergara Jiménez goardia zibila hil zuen Ordizian.
- Otsailaren 9a – ETAk Víctor Legorburu Ibarreche Galdakaoko alkatea hil zuen.
- Otsailaren 10a – ETAk Julián Galarza Ayastury mekanikoa hil zuen Zizurkilen.
- Martxoaren 1a – ETAk Emilio Guezala Aramburu autobusetako inspektorea hil zuen Lezon.
- Martxoaren 3a – Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: Espainiako poliziak San Frantzisko elizan (Zaramaga) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.
- Martxoaren 4a –
- Grebari eutsi zioten Gasteizen Cegasako langileek, bezperan Espainiako Poliziak eragindako sarraskia salatzeko.
- Andoni Txasko Díaz Gasteizko Zaramaga inguruak nola gelditu ziren ikustera joan zen hiru lagunekin batera. Hainbat poliziak jipoitu egin zuten. Ikusmena zuen begi bakarrean jaso zituen kolpeak eta itsu utzi zuten ia.
- Martxoaren 8a – Guardia zibilak Vicente Anton Ferrero hil zuen Basaurin manifestazio batean.
- Martxoaren 13a – ETAk Manuel Albizu Idiáquez taxilaria hil zuen Getarian.
- Martxoaren 18a – ETAk Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala, bahitu zuen.
- Martxoaren 26an 24 orduak euskaraz ekimena egin zen, euskal hedabideen historian benetako mugarria.
- Martxoaren 30a – ETAk Vicente Soria Blasco langilea hil zuen Soraluzen.
- Apirilaren 4a – ETAk poliziako bi inspektore bahitu eta hil zituen Hendaian.
- Apirilaren 5a – 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik, "Segoviako ihesa" izenarekin ezagutzen den ekintzan.
- Apirilaren 8a – ETAk Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala hil zuen Elgoibarren. ETAk hildako lehenengo bahitua izan zen.
- Apirilaren 10a – Guardia zibilak Felipe Suárez Correosko langilea hil zuen Zarautzko errepide kontrol batean.
- Apirilaren 11 – Miguel Gordo Garcia goardia zibila elektrokutaturik hil zen Barakaldon.
- Apirilaren 18a – Guardia zibilak Imanol Garmendia ETAko kidea hil zuen Beran.
- Apirilaren 25a – Guardia zibilak Jose Bernardo Bidaola "Txirrita" hil zuen Etxalarren.
- Maiatzaren 3a – ETAk jarritako bonba batek Antonio De Frutos Sualdea goardia zibila hil zuen Legazpin.
- Maiatzaren 9a – Jurramendin atentatua egin zuten Francoren aldekoek manifestari karlisten aurka, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos hilez eta hainbat zauritu eraginez.
- Ekainaren 9a – ETAk Luis Carlos Albo Llamosas zibila hil zuen Basaurin.
- Ekainaren 12a – Alberto Soliño Mazas pasaitarra hil zuen Eibarren kalez jantzitako guardia zibil batek.
- Ekainaren 18a – Etxarri Aranatzen eztanda izan zen. Urbasan Espainaiko militarrek utzitako lehergailu batek bost pertsona hil zituen.
- Uztailaren 9a – Norma Mentxaka 42 urteko emakumea ultraeskuindar batek tiroz hil zuen Santurtzin manifestazio batean.
- Irailaren 2a- Iruña Oka udalerri arabarra sortu zen, Langraiz Oka eta Iruñakoak batu ondoren.
- Irailaren 8a – Guardia Zibilak Josu Zabala gaztea hil zuen Hondarribiko jaietan. Gertaeren ondorioz, Mercedes Iridoi Olaskoaga alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
- Urriaren 4a – ETAk Juan Maria Araluze ahaldun nagusia, haren txofer eta hiru polizia hil zituen Donostian.
- Urriaren 17a – Ikurrina eskuetan zutela atera ziren kantxara Baskonia eta Askatuak saskibaloi taldeak, Gasteizko Mendizorrotzan. Ikurrina saskibaloi lehiaketa ofizial batean publikoki erakutsi zen lehen aldia zen.
- Abenduaren 10a – Bost preso desagertu ziren Basauriko espetxetik. Ihes egin zutela pentsatu zuten guztiek. Preso hauek, ordea, 52 egunez egon ziren teilatuan ezkutatuta, behin betiko ihesa prestatzen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 18a – Eskoziako Alderdi Laborista (SLP) alderdi politikoa eratu zuten Eskozian.
- Martxoaren 4a – Bruselan Emakumeen Aurkako Delituen Nazioarteko Epaitegia ireki zen.
- Martxoaren 6a – Espainiako Poliziak Juan Gabriel Rodrigo Knafo gaztea hil zuen Tarragonan. Gasteizko sarraskien aurkako protesta zegoen, baina Poliziak hasi aurretik kargatu zuen. Polizia atzetik zuela, eraikin baten azken solairutik erori zen, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
- Martxoaren 29a – Jorge Videla jeneralak boterea hartu zuen Argentinan.
- Maiatzaren 12a – Urquiola petrolio-ontzia, 100.000 tona petrolio zeramatzala, Coruñako portuan hondoratu eta marea beltza erraldoia sortu zen.
- Ekainaren 16a – Hego Afrikan, Johannesburg hiriko Soweto auzoan gatazka handiak egon ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- Ekainaren 29a – Seychelleak uharteek independentzia lortu zuten Erresuma Batutik.
- Uztailaren 4a – Israelgo Defentsa Indarrek Entebbeko aireportuan, Kampalatik gertu (Uganda), Entebbe Operazioa burutu zuten, 105 bahitu israeldar zituzten lau palestinar terrorista hil zirelarik.
- Uztailaren 26a – Txinako Tangshan hirian 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. 240.000 hildako eragin zituen, XX. mendeko lurrikararik hilgarriena izanik.
- Abuztuaren 4a – Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Filadelfian ospatutako "Ameriketako Legioa"ren bilera baten ostean.
- Urriaren 6a – Barbados uhartetik Jamaikara zihoan Cubanaren 455 hegaldian zihoazen 73 pertsonak hilik gertatu ziren garaiko eraso terrorista bortitzenenan.
- Azaroaren 2a – Jimmy Carter AEBetako presidente izendatu zuten.
- Azaroaren 24a – Turkian lurrikara batek 60.000 hildakotik gora utzi zituen.
- Azaroaren 26a – Willy Brandt politikari alemaniarra Internazional Sozialistako presidente hautatu zuten.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 27a – Anoetako belodromoan (Donostia) 24 ordu euskaraz ekimenaren ospatu zuten, 100.000 lagun bilduz.
- Otsailaren 20a – Euskaltzaindia era ofizialean onartu zuen Espainiako erregeak, hortik aurrera "Real Academia de la Lengua Vasca/Académie de la Langue Basque/Euskaltzaindia" izena hartuz.
- Apirilaren 23a – AEBetako "The Ramones" punk-rock taldeak lehenengo diskoa kaleratu zuen.
- "Avui" katalunierazko egunkaria kaleratu zuten lehen aldiz.
- Maiatza – Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna hil zen.
- Irailaren 25a – U2 musika talde irlandar arrakastatsua izango zena Dublinen sortu zuten.
- Ramón Saizarbitoriak Ehun metro liburua argitaratu zuen, urte batzuk geroago zinemara eraman zutena.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 21a – Concorde hegazkin komertzial ezagunak lehendabiziko hegaldia egin zuen.
- Apirilaren 1a – Apple Computer ordenagailuen konpainia sortu zuten AEBetan.
- Azaroaren 26a – Microsoft konpainia erregistratu zuten.
- Ebola birusa deskubritu zuten Zairen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak (Innsbruck, Austria; otsailaren 4a – otsailaren 15a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoak (Montreal, Kanada; uztailaren 17a – abuztuaren 1a).
- 12 Euskal herritarrek hartu zuten parte 7 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin.
- Ekainaren 20a – Txekoslovakiak Europako Futbol Txapelketan Alemania garaitu zuen finalean.
- Abuztuaren 5a – Niki Lauda lasterketako kotxe gidari txapeldunak Alemaniako Grand Prix-en erredura handiak pairatu zituen istripua eduki eta gero. Horren ondorioz, 9 hilabetez karreretan parte hartu barik egon zen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Harue Sato, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a – Laura Alonso Padín, galiziar sopranoa.
- Urtarrilaren 2a – Danilo Di Luca, italiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a – Paz Vega, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 3a – Angelos Basinas, greziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 3a – Sonsoles Echavarren Roselló, nafar idazlea eta kazetaria.
- Urtarrilaren 3a – Karmen Joller, estoniar mediku eta politikaria.
- Urtarrilaren 8a – Raffaëla Anderson, frantziar aktore porno ohia.
- Urtarrilaren 8a – Ainhoa Güemes, bizkaitar kazetaria eta berdintasun-teknikaria.
- Urtarrilaren 10a – Borja Sémper, PPko gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 11 – Eduardo Madina, bilbotar politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- Urtarrilaren 12a – Eloy Moreno, espainiar idazlea.
- Urtarrilaren 13a – Magno Alves, brasildar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a – Michael Peña, mexikar jatorriko estatubatuar aktore eta musikaria.
- Urtarrilaren 14a – Andrei Mordvitxev, errusiar teniente jenerala (h. 2022).
- Urtarrilaren 15a – Leire Artola, gipuzkoar politikaria, Beasaingo alkatea.
- Urtarrilaren 15a – Carles Durán, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Urtarrilaren 15a – Mamen Mendizábal, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 15a – Leire Artola, gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 16a – America Vera-Zavala, txiletar eta perutar jatorriko suediar politikari eta idazle politikoa.
- Urtarrilaren 17a – María José Escalona, espainiar ingeniari informatikoa.
- Urtarrilaren 19a – Marsha Thomason, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 20a – Maria Merino, bizkaitar EHUko irakaslea, matematikaria eta ikertzailea.
- Urtarrilaren 21a – Emma Bunton, ingeles abeslaria, aktorea, irrati-esataria eta telebista-aurkezlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- Urtarrilaren 23a – Haritz Garde, gipuzkoar bateria-jotzailea.
- Urtarrilaren 24a – Iñaki Lafuente, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a – Mito Isaka, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a – Carmen Ruiz Repullo, espainiar soziologo feminista, aktibista eta ikerlaria.
- Urtarrilaren 29a – Saúl Martínez, hondurastar futbolari ohia.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Katrín Jakobsdóttir, Islandiako lehen ministroa.
- Otsailaren 3a – Daddy Yankee, puertorricar abeslari, aktore, zinema-ekoizlea, irrati esataria eta enpresaria.
- Otsailaren 3a – Isla Fisher, australiar aktorea eta idazlea.
- Otsailaren 3a – Rocío Orsi, espainiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta itzultzailea (h. 2014).
- Otsailaren 5a – John Aloisi, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 5a – Abhishek Bachchan, indiar aktore eta playback abeslaria.
- Otsailaren 6a – Kim Zmeskal, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Otsailaren 7a – Daisuke Oku, japoniar futbolaria (h. 2014).
- Otsailaren 8a – Eva Mirones, gipuzkoar arraunlaria.
- Otsailaren 11 – Alexandra Neldel, alemaniar aktorea.
- Otsailaren 12a – Christian Cullen, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- Otsailaren 12a – Miguel Morrás, nafar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 12a – Silvia Saint, txekiar aktore pornografiko ohia.
- Otsailaren 12a – Silvia Trigueros, bizkaitar mendi-lasterkaria.
- Otsailaren 15a – Óscar Freire, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 23a – Katia Guerreiro, portugaldar fado abeslaria.
- Otsailaren 23a – Kelly Macdonald, eskoziar aktorea.
- Otsailaren 23a – Susumu Oki, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Yuval Noah Harari, israeldar historialaria.
- Otsailaren 25a – Seiji Honda, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 26a – Ander Izagirre, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Otsailaren 26a – Iratxe Jaio, bizkaitar disziplina-anitzeko artista eta ikertzailea.
- Otsailaren 26a – Ruth Mateu Vinent, espainiar politikaria.
- Otsailaren 27a – Hanna Kosonen, finlandiar orientazio-eskiatzaile eta politikaria.
- Otsailaren 28a – Ali Larter, estatubatuar aktorea eta modeloa.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 2a – França, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 2a – Alaitz Telletxea, gipuzkoar abeslari eta trikitilaria, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Martxoaren 2a – Benjamín Zarandona, euskal-ekuatoreginear futbolari ohia.
- Martxoaren 3a – Mohamed al-Menfi, Libiako estatuburua.
- Martxoaren 3a – Carles Mundó, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Martxoaren 4a – Ángel Arrieta, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 8a – Freddie Prinze Jr., estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 9a – Anier García, kubatar atleta, 110 metroko hesi-lasterketan aditua.
- Martxoaren 9a – Carmen Montón, PSOEko politikari eta mediku espainiarra.
- Martxoaren 9a – Ilaski Serrano, bizkaitar telebista-aurkezle eta irrati-esataria.
- Martxoaren 10a – Vanessa Atkinson, herbehereetar squash-jokalari ohia.
- Martxoaren 10a – Eladio Jiménez, espainiar txirrindularia.
- Martxoaren 11 – Juan José Fuertes, nafar igerilaria, Paralinpiar Jokoetan zazpi domina lortu zituena.
- Martxoaren 12a – María Adánez, espainiar aktorea.
- Martxoaren 14a – Jimmy Jump, kirol ospakizunetan zein ekitaldi jendetsuetan bat-batean sartzeagatik ezagun egin den kataluniarra.
- Martxoaren 15a – Miryam Gallego, galiziar aktorea.
- Martxoaren 16a – Zhu Chen, sino-qatartar xake jokalaria.
- Martxoaren 16a – Aiora Errenteria, bizkaitar abeslari, kantagile eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea.
- Martxoaren 16a – Susanne Ljungskog, suediar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 18a – Aitor Fresán, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a – Rachel Blanchard, kanadar aktorea.
- Martxoaren 19a – Nino Bule, kroaziar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a – Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (h. 2017).
- Martxoaren 20a – Luz Cristina López, kolonbiar irakasle eta politikaria.
- Martxoaren 21a – Laura Camps, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 21a – Jeff Lemire, kanadar komikilaria.
- Martxoaren 22a – Iker Garai, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 22a – Reese Witherspoon, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 23a – Michelle Monaghan, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 24a – Aitor Tornavaca, arabar futbolaria.
- Martxoaren 25a – Volodimir Klitxko, ukrainar boxeolari eta militarra.
- Martxoaren 25a – Ramon Te Wake, zeelandaberritar dokumental-egile, abesti-idazle eta telebista aurkezle transexuala.
- Martxoaren 27a – Carlos Areces, espainiar aktorea.
- Martxoaren 29a – Igor Astarloa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 29a – Jennifer Capriati, estatubatuar tenislari ohia, historiako onenetakoa.
- Martxoaren 30a – Alejandro Barrenetxea, bizkaitar gimnasta ohia.
- Martxoaren 30a – Alexandra Olaya-Castro, kolonbiar fisikari teorikoa, fisika kuantiko biomolekularrean egindako lanagatik ezaguna.
- Martxoaren 31 – Ayta Sözeri, turkiar aktore eta musikaria.
- Martxoaren 31 – Juan Zunzunegui, galiziar arraunlari ohi eta entrenatzailea.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Emma Ríos Maneiro, galiziar istoriotxo-marrazkigilea eta ilustratzailea.
- Apirilaren 1a – Clarence Seedorf, herbeheretar futbolari ohia.
- Apirilaren 2a – Rory Sabbatini, hegoafrikar-eslovakiar golfaria.
- Apirilaren 2a – Takahiro Yamanishi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 6a – Askoa Etxebarrieta, arabar flamenko dantzaria.
- Apirilaren 6a – Jorge Ordóñez, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Ricardo Sanzol, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 11 – Saiko Takahashi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a – Santiago Abascal Conde, euskal herritar politikaria, Vox alderdiko presidentea.
- Apirilaren 15a – Seigo Narazaki, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 16a – Roberto Urroz, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 18a – Melissa Joan Hart, estatubatuar aktore, bikoizlari, abeslari, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- Apirilaren 20a – Sotaro Yasunaga, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 22a – Albano Dante Fachin, argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista.
- Apirilaren 23a – Garbiñe Basarte, nafar artista, muralista.
- Apirilaren 23a – Pasión Vega, espainiar abeslaria.
- Apirilaren 24a – Juanma Garate, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 24a – Oihana Olaberria Jaka, nafar arkeologo teknikaria eta politikaria.
- Apirilaren 24a – Ana Afonso, portugaldar aktore eta modeloa (h. 2024).
- Apirilaren 25a – Tim Duncan, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 25a – Edurne Larraza, gipuzkoar informatikaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Apirilaren 27a – Walter Pandiani, uruguaiar futbolari ohia.
- Apirilaren 27a – Adaora Ukoh, nigeriar aktorea.
- Apirilaren 29a – Gorka Hermosa, gipuzkoar konpositore, akordeoilari, irakasle eta idazlea.
- Apirilaren 30a – Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Zuriñe López de Sabando Sainz, arabar okumentalgilea.
- Maiatzaren 1a – Violante Placido, italiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 2a – Mitsunori Yabuta, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 3a – Alexander Gerst, Europako Espazio Agentziako alemaniar astronauta.
- Maiatzaren 3a – Eduard Heger, Eslovakiako lehen ministroa.
- Maiatzaren 4a – Yasuhiro Hato, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a – Natália Pasternak, brasildar mikrobiologista.
- Maiatzaren 9a – Chema Jiménez, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a – Mitxel Lakuntza, nafar sindikalista, ELAko idazkari nagusia.
- Maiatzaren 10a – Ana Otadui, bizkaitar politikaria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.
- Maiatzaren 14a - Martine McCutcheon, britainiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 15a – Enrike Galartza, Galartza V.a, nafar pilotari ohia.
- Maiatzaren 15a – Jacek Krzynówek, poloniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a – Ibone Lallana, bizkaitar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- Maiatzaren 16a – Lourdes Peláez, kanariar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a - Rochelle Aytes, estatubatuar aktorea, ahots-aktorea eta modeloa.
- Maiatzaren 17a – Endry Cardeño, kolonbiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Maiatzaren 17a – Mayte Martínez, espainiar atleta ohia, 800 metrotan aditua.
- Maiatzaren 19a – Kevin Garnett, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 21a – Predrag Savović, serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 22a – Fernando Andina, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 24a – Ekai Txapartegi, gipuzkoar filosofoa eta EHUko irakaslea.
- Maiatzaren 25a – Rubén Díaz de Cerio, arabar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 25a – Nadine Heredia, perutar kazetaria eta politikaria.
- Maiatzaren 25a – Cillian Murphy, irlandar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Maiatzaren 25a – Ethan Suplee, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 26a – Xabier San Sebastian, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 28a – Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Maiatzaren 28a – Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 31 – Colin Farrell, irlandar aktorea.
- Maiatzaren 31 – Tonka Tomicic, txiletar modeloa eta telebistako aurkezlea.
- Maiatzaren 31 – Nahia Urrutxua, bizkaitar irakaslea, ekintzailea eta politikaria.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 2a – Yoshinobu Minowa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 4a – Aleksei Navalni, errusiar politikaria eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea (h. 2024).
- Ekainaren 5a – Aitzol Astigarraga, gipuzkoar informatikaria, robotika-ikertzailea eta Goi-mailako Online Institutuko irakaslea eta zuzendaria.
- Ekainaren 5a – Lauren Beukes, hegoafrikar nobelagile, ipuin-idazlea, kazetaria eta telebistako gidoilaria.
- Ekainaren 5a – Takayuki Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 6a – Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Ekainaren 8a – Montse Castellà, kataluniar egile abeslaria, gizarte-ekintzailea eta kultura-kazetaria.
- Ekainaren 8a – Lindsay Davenport, estatubatuar tenislari ohia.
- Ekainaren 9a – Aziza Brahim, saharar abeslari eta aktorea da.
- Ekainaren 10a – Jurgi Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea, Alemaniako Printze Inperiala eta Hohenzollern dinastiaren nagusia.
- Ekainaren 11 - Asier Gerrikaetxebarria, bizkaitar gidoigilea.
- Ekainaren 11 – Castillo Suarez, euskal poeta eta idazlea.
- Ekainaren 15a – Tina Vallès, kataluniar idazle, zuzentzaile, itzultzaile eta blogaria.
- Ekainaren 17a – María de la Purificación de la Aldea y Ruiz de Castañeda, PCEko militantea, Madrilgo lehen emagin eta erizain kolegiatuetakoa (j. 1889).
- Ekainaren 17a – Sven Nys, mendi bizikleta eta ziklo-krosseko flandriar txirrindularia.
- Ekainaren 18a – Alana de la Garza, telesailetako estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 18a – Tatsuhiko Kubo, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 18a – Akinori Nishizawa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 20a – Iratxe Ansa, gipuzkoar dantzaria eta koreografoa.
- Ekainaren 21a – Pablo Benegas, gipuzkoar gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Ekainaren 23a – Paola Suárez, argentinar tenislari-ohia.
- Ekainaren 24a – Alika Kinan, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketatik bizirik ateratakoa.
- Ekainaren 24a – Ricardinho, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a – Axelle Guiguet, lapurtar atleta ohia, proba konbinatuetan espezialista.
- Ekainaren 27a – Cristina Spínola, Kanarietako kazetaria, kirolaria, telebistako kazetaria, idazlea eta youtuberra.
- Ekainaren 28a – Aitor Calle, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Ekainaren 28a – Sheila Herrero, aragoitar patinatzailea.
- Ekainaren 30a – Raúl García Fernández, gipuzkoar futbolari ohia.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Patrick Kluivert, herbehereetar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 1a – Garbiñe Larrea, gipuzkoar naturopata.
- Uztailaren 1a – Ruud van Nistelrooy, herbeheretar futbolaria.
- Uztailaren 2a – Ľudovít Ódor, Eslovakiako lehen ministroa.
- Uztailaren 3a - Laura Vilagra, kataluniar politologoa eta politikaria.
- Uztailaren 4a – Aritz Berraondo, gipuzkoar pilotari ohia.
- Uztailaren 5a – María do Cebreiro, galiziar poeta, saiakeragilea eta Literaturaren Teorian doktorea.
- Uztailaren 5a – Claudia Salazar Jiménez, perutar idazlea eta unibertsitate irakaslea.
- Uztailaren 7a – Bérénice Bejo, franko-argentinar aktorea.
- Uztailaren 8a – Maider Etxebarria, PSE-EEko arabar politikaria.
- Uztailaren 8a – Ellen MacArthur, britainiar distantzia luzeko nabigatzailea, estropadalari ohia.
- Uztailaren 8a – Odile Vuillemin, telesailetako frantziar aktorea.
- Uztailaren 10a – Iker Iturbe, gasteiztar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 11 – Rose-Maïté Erkoreka, euskal jatorriko quebectar aktorea.
- Uztailaren 11 – Egoitz Lasa, euskal aktorea.
- Uztailaren 13a – Oleg Sentsov, ukrainar zinemagile, idazle eta ekintzailea.
- Uztailaren 13a – Diana Vishneva, errusiar ballet-dantzaria.
- Uztailaren 15a – Diane Kruger, alemaniar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 17a – Natxo López, nafar telebista zuzendari eta gidoigilea.
- Uztailaren 17a – Aitor Oroza, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa.
- Uztailaren 18a – Elsa Pataky, espainiar aktorea.
- Uztailaren 19a – Benedict Cumberbatch, ingeles aktorea.
- Uztailaren 20a – Maiorga Ramirez, EAko nafar politikaria.
- Uztailaren 21a – Jaime Murray, ingeles aktorea.
- Uztailaren 22a – Janek Tombak, estoniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a – Judith Arndt, alemaniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a – Estitxu Estremo, gipuzkoar surflari ohia, longboarden aditua,.
- Uztailaren 23a – Judit Polgár, hungariar xake jokalaria, inoizko emakumezko xakelaririk hoberenetakoa.
- Uztailaren 23a – Bhavatharini, indiar abeslaria (h. 2024).
- Uztailaren 24a - Julia Navalnaia, errusiar ekonomialaria eta politikaria, 2024an eraildako Aleksei Navalni oposizio errusiarreko liderraren emaztea.
- Uztailaren 25a – Unai Hualde, EAJko nafar politikaria.
- Uztailaren 26a – Lorea Perosanz, bizkaitar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- Uztailaren 26a – Ana Roldán, espainiar kazetari eta aurkezlea.
- Uztailaren 27a – Demis Hassabis, ingeles informatikari eta adimen artifizialari buruzko ikertzailea, 2024ko Kimikako Nobel Saria.
- Uztailaren 28a – Iker Flores, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 29a – Fernando González, Gonzo, espainiar kazetari eta telebistako aurkezle eta erreportaria.
- Uztailaren 29a – Federico Mena, mexikar programatzailea, GNOMEn sortzaileetakoa.
- Uztailaren 31 – Shigenori Hagimura, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 31 – Paulo Wanchope, costarricar futbolari ohia.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Iván Duque Márquez, Kolonbiako presidentea.
- Abuztuaren 1a – Sultan Saeed, maldivar atleta, 100 m-ko proban espezializatua.
- Abuztuaren 2a – Claudia Ancapán, txiletar emagina eta trans aktibista.
- Abuztuaren 2a – Reyes Estévez, kataluniar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Abuztuaren 2a – Sam Worthington, australiar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Maider Castillo, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Silvia Albert Sopale, gipuzkoar aktore, antzerki-zuzendari, sortzaile eta arrazakeriaren kontrako ekintzaile feminista.
- Abuztuaren 8a – Tawny Cypress, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Abuztuaren 8a – Samah Jabr, palestinar psikiatra, psikoterapeuta eta idazlea.
- Abuztuaren 9a – Rhona Mitra, britainiar aktorea, modelo-ohia eta abeslaria.
- Abuztuaren 9a – Audrey Tautou, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 14a – Fabrizio Donato, italiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua.
- Abuztuaren 15a – Abiy Ahmed, Etiopiako lehen ministroa eta 2019ko Bakearen Nobel saria.
- Abuztuaren 15a – Boudewijn Zenden, herbeheretar futbolaria.
- Abuztuaren 15a – Éric Irastorza, lapurtar zestalaria.
- Abuztuaren 16a – Nuria Fernández, espainiar atleta, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- Abuztuaren 18a – Bernardo Atorrasagastegi, gipuzkoar ETAkidea.
- Abuztuaren 18a – Amaya Valdemoro, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- Abuztuaren 19a – Elsa Artadi, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Abuztuaren 19a – Pablo Larraín, txiletar zinemagilea.
- Abuztuaren 24a – Susana Etxeberria, nafar atleta ohia.
- Abuztuaren 24a – Alex O'Loughlin, australiar aktorea.
- Abuztuaren 25a – Iñaki Descarga Retegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a – Zihara Enbeita, bizkaitar bertsolaria, gai-jartzaile eta bertso-eskolako irakaslea eta kazetaria.
- Abuztuaren 25a – Susana Seivane, galiziar gaitajolea.
- Abuztuaren 26a – Amaia Montero, euskal herritar abeslaria eta La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohia.
- Abuztuaren 26a – Zemfira, errusiar rock musikaria.
- Abuztuaren 27a – Sarah Chalke, kanadar aktorea.
- Abuztuaren 27a – Audrey C. Delsanti, txiletar astronomoa, planeta txikien aurkitzailea.
- Abuztuaren 28a – Raquel Calvo Larralde, bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea.
- Abuztuaren 29a – Thierry Biscary, baxenafar abeslari eta txalapartaria.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Takashi Fukunishi, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 2a – Momodu Mutairu, nigeriar futbolari ohia.
- Irailaren 4a - Aratz Gallastegi, bizkaitar errgbilari ohia.
- Irailaren 4a - Pablo Lusarreta, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 4a – Ivan Massagué, kataluniar aktorea.
- Irailaren 5a – Tatiana Gutsu, ukrainar gimnasta ohia.
- Irailaren 5a – Carice van Houten, herbeheretar aktorea.
- Irailaren 6a – Naomie Harris, ingeles aktorea.
- Irailaren 6a – Jon Ander Lopez Maquiera, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Irailaren 8a – Marcela Topor, errumaniar kazetaria, Carles Puigdemonten emaztea.
- Irailaren 9a – Jose Maria Goenaga, euskal zinemagilea.
- Irailaren 9a – Hanno Möttölä, finlandiar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 9a – Gorka Orive, Farmazian doktorea, ikerlaria eta unibertsitate irakaslea.
- Irailaren 11 - Esti Ansotegi Guruziaga, bizkaitar psikologoa.
- Irailaren 12a – Maciej Żurawski, poloniar futbolari ohia.
- Irailaren 14a – Arturo Igoroin, Sivori, arabar futbolaria.
- Irailaren 15a – Roberto Martinez Ripodas, Tiko, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 16a – Elina Garanca, letoniar mezzosopranoa.
- Irailaren 16a – Mónica Carrillo, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Irailaren 16a – Jonathan Page, estatubatuar errepideko eta ziklo-krosseko txirrindularia.
- Irailaren 16a – Leire Pajín, Donostian jaiotako espainiar politikaria.
- Irailaren 18a – Joana Mendiboure Garaiar, lapurtar euskalzale eta kulturzalea.
- Irailaren 18a – Denis Ménochet, frantziar aktorea.
- Irailaren 19a – Joli Pascualena, nafar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 20a – Gorka Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 22a – Ronaldo, brasildar futbolaria.
- Irailaren 24a – Reneé Acosta, mexikar poeta, filosofoa eta saiakeragilea.
- Irailaren 24a – Mikel Artetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Irailaren 25a – Aitziber Makatzaga, gipuzkoar bolaria.
- Irailaren 26a – Michael Ballack, alemaniar futbolari ohia.
- Irailaren 27a – Francesco Totti, italiar futbolaria.
- Irailaren 29a - Óscar Sevilla, espainiar txirrindularia.
- Irailaren 29a – Andrii Xevtxenko, ukrainar futbolari ohi eta politikaria.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 3a – Seann William Scott, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- Urriaren 4a – Vito Rogado, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 4a – Alicia Silverstone, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a – Ueli Steck, suitzar alpinista (h. 2017).
- Urriaren 5a – Ramzan Kadirov, Txetxeniako presidentea.
- Urriaren 7a – Edwin Congo, kolonbiar-espainiar futbolari ohia eta telebistako kirol tertuliakidea.
- Urriaren 11 – Emily Deschanel, telesailetako estatubatuar aktorea.
- Urriaren 11 – Salman Khan, estatubatuar hezitzaile eta enpresaria, Khan Academy doako onlineko hezkuntza-plataformaren sortzailea.
- Urriaren 12a – Kajsa Bergqvist, suediar atleta, altuera jauzian aditua.
- Urriaren 14a – Ben Pridmore, britainiar kontulari eta mnemonista.
- Urriaren 15a - Elisa Aguilar, espainiar saskibaloi jokalari ohi eta zuzendaria.
- Urriaren 15a – Iñigo Pascual, nafar pilotari ohi eta politikaria.
- Urriaren 16a – Jon Ander Izkoa, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 17a – Sebastián Abreu, uruguaiar futbolaria.
- Urriaren 17a – Desirée Ndjambo, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- Urriaren 18a – Trinidad Lucea Ferrer, nafar idazlea.
- Urriaren 19a – Joseph Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldeko kidea.
- Urriaren 19a – Xabi Fernández, euskal herritar kirolaria, Iker Martinez de Lizarduirekin batera belako 49er klaseko txapeldun olinpikoa.
- Urriaren 20a – Petr Dlask, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Urriaren 20a – Dan Fogler, estatubatuar aktore eta umorista.
- Urriaren 22a - Itsaso Güemes Oiarbide, gipuzkoar kazetaria eta irrati-esataria.
- Urriaren 23a – Ryan Reynolds, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Urriaren 28a – Kenji Uematsu, bizkaitar judoka.
- Urriaren 29a – Xu Yuhua, txinatar xake jokalaria.
- Urriaren 31 – Piper Perabo, estatubatuar aktorea.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Macarena Gelman, uruguaitar giza eskubideen aldeko ekintzaile eta politikaria.
- Azaroaren 1a – Xabier Silveira, nafar bertsolaria, zazpi aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazle.
- Azaroaren 2a – Chloé Cruchaudet, frantziar komiki-marrazkilari, gidoilari eta koloratzailea.
- Azaroaren 3a – Agnès Busquets, kataluniar aktore eta idazlea.
- Azaroaren 3a – Irakoitz Etxeberria, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- Azaroaren 5a – Raúl Cimas, espainiar aktore eta umorista.
- Azaroaren 6a – Saúl Cepeda, gipuzkoar kazetari, idazle eta gourmanda.
- Azaroaren 6a – Lluvia Rojo, espainiar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 12a – Karmele Artetxe, bizkaitar historialaria, EHUko irakaslea eta UEUko zuzendari ohia.
- Azaroaren 15a – Christian Andreu, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- Azaroaren 15a – Iker Begoña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 15a – Virginie Ledoyen, frantziar modelo eta aktorea.
- Azaroaren 16a – Estibaliz Gabilondo, euskal aktore eta kazetaria.
- Azaroaren 16a – Kazuhiro Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 17a – Brian T. Delaney, estatubatuar bikoiztaile eta umorista.
- Azaroaren 19a – Ilze Jaunalksne, letoniar kazetaria eta idazlea.
- Azaroaren 20a – Ana Estrada, perutar psikologo eta aktibista (h. 2024).
- Azaroaren 20a – Atsushi Yoneyama, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 21a – Yaël Nazé, belgikar astrofisikaria eta ikertzailea.
- Azaroaren 22a – Regina Halmich, alemaniar boxeolaria eta kickboxingeko borrokalaria.
- Azaroaren 22a – Fernando Velázquez, bizkaitar musikagile eta orkestra zuzendaria.
- Azaroaren 23a – Takayuki Chano, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 24a – Maider Zabalegi, gipuzkoar abeslari eta konpositorea, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Azaroaren 26a – Maialen Lujanbio, gipuzkoar bertsolaria, bi aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazle eta txapel hau lortu duen lehen emakumea.
- Azaroaren 28a – Juana Acosta, hispano-kolonbiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- Azaroaren 28a – Aitor Ocio, arabar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a – Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (h. 2020).
- Azaroaren 29a – Anna Faris, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 29a – Inés Santé Riveira, galiziar irakasle, asmatzaile eta ikertzailea.
- Azaroaren 30a – Eneko Llanos, gasteiztar triatleta.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Pablo Chiapella, espainiar aktorea.
- Abenduaren 3a - Lola Arias, argentinar idazle, aktore, performer eta antzerki zuzendaria.
- Abenduaren 6a - Alicia Machado, venezuelar aktorea, aurkezlea, ekoizlea, enpresaburua eta modeloa.
- Abenduaren 7a – Martina Klein, argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista.
- Abenduaren 8a – Dominic Monaghan, ingeles aktorea.
- Abenduaren 8a – Camille Raymond, frantziar aktorea.
- Abenduaren 8a – Stanislav Kozlovski, errusiar psikologo, irakasle eta wikilaria.
- Abenduaren 11 – László Bodrogi, hungariar-frantziar txirrindularia.
- Abenduaren 14a – Santi Ezquerro, errioxar futbolari ohia.
- Abenduaren 14a – Peter Gade, danimarkar badminton-jokalaria, historiako badminton-jokalariarrakastsuenetakoa.
- Abenduaren 15a – Iosu Iglesias, bizkaitar futbolari ohia
- Abenduaren 22a – Itsaso Bengoetxea, bizkaitar medikua.
- Abenduaren 22a - Lola Pons Rodríguez, kataluniar filologoa eta irakaslea.
- Abenduaren 23a – Aleksandra Arkhipova, errusiar antropologo, folklorista eta irakaslea.
- Abenduaren 24a – Iñaki Esain, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 24a – Iker Lastra, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 25a - Sheila Heti, kanadar idazlea.
- Abenduaren 26a – Aitor Sarriegi, gipuzkoar bertsolaria, gai-jartzailea eta eragilea.
- Abenduaren 27a – Asier Antona, bizkaitar politikaria.
- Abenduaren 27a – Montxu Miranda, bizkaitar atleta, pertika jauzian aditua.
- Abenduaren 29a – Kate Ford, ingeles aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ainara Legardon, bizkaitar abeslaria eta musikaria.
- Alberto Alonso Martín, gipuzkoar sindikalista, historialaria eta PSE-EEko politikaria.
- Alizia Iribarren, AEK-ko irakaslea eta pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko koordinatzaile nagusia.
- Andoni Mutiloa, gipuzkoar kazetari eta antzezlea.
- Arantza Ruiz, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Arkaitz Miner, gipuzkoar musikaria.
- Beñat Gaztelurrutia, bizkaitar bertsolaria.
- Birkite Alonso, arabar abeslaria.
- Diego Garate, bizkaitar arkeologoa, labar-artean espezializatua.
- Eneko Abasolo, Abarkas, bizkaitar bertsolaria.
- Eneko Aizpurua, gipuzkoar euskal idazlea eta itzultzailea.
- Esther Apraiz, Derioko alkatea eta EUDELeko presidentea.
- Esther Cruz, murtziar-gipuzkoar eskalatzailea, Euskal Herrian txapelketa gehien irabazitakoen artekoa.
- Ibon Cabo, bizkaitar politikaria eta Euskadiko Federazioko areto futboleko batzordearen presidentea.
- Ibon Martín, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Igor Arzuaga, arabar musikari eta bakarlaria.
- Iker Álvarez, gipuzkoar zinema-zuzendaria.
- Iñigo Roque, euskal itzultzailea.
- Ion Fiz, gipuzkoar moda diseinatzailea.
- Irantzu Mendia Azkue, arabar irakasle, ikerlaria eta ekintzailea.
- Itziar Alduntzin, nafar aurkezle eta irrati-esataria.
- Iván Giménez, nafar kazetari eta sindikalista.
- Jaione Arregi Urizar, bizkaitar itzultzailea eta interpretea.
- Joseba Rios, bizkaitar arkeologo eta historiaurrelaria.
- Josu Elberdin, gipuzkoar musikaria.
- Josu Zabala Salegi, Basajaun, iruindar ETAkidea (h. 1997).
- Larraitz Ugarte, gipuzkoar legelaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta aktibista.
- Leire Pinedo, bizkaitar ekonomialari eta politikaria.
- Maider Garcia de Bikuña, arabar sexologoa eta politikaria.
- Maider Morras Azpiazu, gipuzkoar abokatua, Unibertsitateko irakaslea eta politikaria.
- Maider Oleaga, bizkaitar dokumental-zuzendaria eta gidoilaria.
- Maria Mentxaka, bizkaitar kirol argazkilaria da eta tiro olinplikoko txapelduna.
- Merche Oses Urricelqui, nafar irakaslea, historian doktorea.
- Mikel Mendibil, nafar ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Nagore Aranburu, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- Naroa Iturri, gipuzkoar kazetaria.
- Natalia Astrain, nafar futbol-entrenatzailea.
- Nerea Arrien, bizkaitar idazlea.
- Oihana Lekuona Rekalde, gipuzkoar abeslaria eta antzezlea.
- Óscar Hernández, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Richard Sahagún, bizkaitar aktorea.
- Sonia Pérez Ezquerra, bizkaitar politikaria.
- Xabier Legarreta, Arano, nafar bertsolaria.
- Xabier Sukia, gipuzkoar bertsolaria, bertso-irakaslea, irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- Raul Perez Martinez, euskal kazetaria.
- Andrew Ng, estatubatuar informatikaria, adimen artifizialean aditua.
- Apolline Traoré, burkinafasoar zinemagilea.
- Erwan Bouroullec, bretainiar diseinatzailea.
- Cristina Aranda, espainiar hizkuntzalaria eta irakaslea, adimen artifizialean aditua.
- Donal Ryan, irlandar idazlea.
- Eduardo Maragoto, galiziar filologo eta irakaslea.
- Jorge Carrión, gaztelaniazko kataluniar idazlea.
- Kalpona Akter, giza eskubideen aldeko bangladeshtar ekintzailea, Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)ko zuzendari exekutiboa.
- María Oruña, espainiar abokatua, eleberrigilea eta zutabegilea.
- Mitra Farazandeh, irandar artista eta aktibista.
- Sara Mesa, espainiar idazlea eta poeta.
- Sara Morante, espainiar ilustratzailea.
- Víctor García León, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 5a – John A. Costello, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1891).
- Urtarrilaren 5a – Georges Migot, frantziar musikagilea, idazlea eta margolaria (j. 1891).
- Urtarrilaren 6a – Óscar Esplá, espainiar musikagilea (j. 1886).
- Urtarrilaren 8a – Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua (j. 1898).
- Urtarrilaren 8a – Pierre Jean Jouve, frantziar poeta, eleberrigilea eta kritikaria (j. 1887).
- Urtarrilaren 10a – Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa (j. 1895).
- Urtarrilaren 12a – Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (j. 1890).
- Urtarrilaren 14a – Abdul Razak Hussein, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- Urtarrilaren 17a – Juan Martínez Gutiérrez, Bilbon jaiotako Txiletar arkitektoa (j. 1901).
- Urtarrilaren 23a – Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 24a – Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 25a – Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (j. 1892).
- Urtarrilaren 28a – Marcel Broodthaers, belgikar olerkari, zinemagile eta artista (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a – Arnold Gehlen, alemaniar antropologo eta soziologoa (j. 1904).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Werner Heisenberg, alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- Otsailaren 1a – Benito Loigorri, gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat (j. 1885).
- Otsailaren 1a – George Whipple, estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1878).
- Otsailaren 11 – Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- Otsailaren 12a – Sal Mineo, estatubatuar aktorea (j. 1939).
- Otsailaren 13a – Murtala Mohammed, Nigeriako presidentea (j. 1938).
- Otsailaren 13a – Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (j. 1898).
- Otsailaren 15a – Vasili Xulgin, Ukrainan jaiotako errusiar identifikazioko politikari, filosofo eta kazetari kontserbakorra (j. 1878).
- Otsailaren 17a – Clementina Arderiu i Voltas, katalan poeta (j. 1889).
- Otsailaren 20a – René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria (j. 1887).
- Otsailaren 25a – Eustakia Altzola, bizkaitar lekaimea (j. 1899).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 4a – Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista (j. 1903).
- Martxoaren 4a – Walter Schottky, alemaniar fisikaria (j. 1886).
- Martxoaren 12a – Antonio Ortiz Alonso, bizkaitar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 16a – Isidoro Fagoaga, nafar opera-abeslaria eta idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 17a – Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1906).
- Martxoaren 19a – Paul Kossoff, ingeles gitarra-jotzailea, Free taldeko kidea (j. 1950).
- Martxoaren 24a – Bernard Montgomery, ingeles ofiziala (j. 1887).
- Martxoaren 24a – E. H. Shepard, ingeles artista eta liburuen ilustratzailea (j. 1879).
- Martxoaren 24a – Maria Lorena Barros Filipinetako ekintzailea militarrek hil zuten.
- Martxoaren 25a – Josef Albers, alemaniar artista eta irakaslea (j. 1888).
- Martxoaren 29a – Margarita Fofanova, errusiar militante boltxebikea (j. 1883).
- Martxoaren 31 – Paul Strand, estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (j. 1890).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Max Ernst, alemaniar artista (j. 1891).
- Apirilaren 1a – Roger Rivière, frantziar txirrindularia (j. 1936).
- Apirilaren 2a - Taos Amrouche, aljeriar idazle eta abeslaria, eleberri bat argitaratu zuen lehen emakume aljeriarra (j. 1913).
- Apirilaren 5a – Howard Hughes, munduko gizon aberatsenetakoa, ingeniari autodidakta, pilotu, zinemagile, zinema-ekoizle eta industria-gizona (j. 1905).
- Apirilaren 6a – Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa, Segoviako ihesean Guardia Zibilak tiroz hila (j. 1948).
- Apirilaren 8a – Angel Berazadi, gipuzkoar enpresaburua, 20 egunez bahituta eduki ondoren ETAk eraila (j. 1918).
- Apirilaren 10a – Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria (j. 1888).
- Apirilaren 11 – Félix Valdés, bizkaintar enpresaburua, bankaria eta arte-bildumagilea (j. 1895).
- Apirilaren 13a – Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- Apirilaren 14a – Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (j. 1888).
- Apirilaren 17a – Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 23a – José Antonio Elola-Olaso, gipuzkoar politikari falangista (j. 1909).
- Apirilaren 23a – Renata Viganò, italiar idazle, poeta eta partisanoa (j. 1900).
- Apirilaren 24a – Mark Tobey, estatubatuar margolaria (j. 1890).
- Apirilaren 25a – Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (j. 1906).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 3a – Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (j. 1904).
- Maiatzaren 6a – Sixta Barrenetxea, Galdakaoko Bengoetxe auzo-eskolako irakaslea (j. 1893).
- Maiatzaren 9a – Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (j. 1934).
- Maiatzaren 11 – Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- Maiatzaren 21a – Juan Manuel Santisteban, kantabriar txirrindularia (j. 1944).
- Maiatzaren 22a – Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (j. 1942).
- Maiatzaren 26a – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (j. 1889).
- Maiatzaren 31 – Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1910).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 2a – Juan José Torres, Boliviako presidentea (j. 1920).
- Ekainaren 3a – Viggo Kampmann, Danimarkako lehen ministroa (j. 1910).
- Ekainaren 5a – María Ruanova, argentinar dantzari, koreografo, irakasle eta baleteko maistra (j. 1912).
- Ekainaren 10a – Marguerite Laugier, frantziar astronomoa (j. 1896).
- Ekainaren 10a – Adolph Zukor, Estatu Batuetako zinema-produktorea (j. 1873).
- Ekainaren 23a – Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (j. 1883).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 6a – Zhu De, txinatar militarra eta politikaria (j. 1886).
- Uztailaren 7a – Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1899).
- Uztailaren 9a – Norma Mentxaka, Santurtziar emakumea, ultraeskuindar batek kalean tiroz eraila (j. 1932).
- Uztailaren 11 – Eric Baker, britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat (j. 1920).
- Uztailaren 13a – Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista (j. 1908).
- Uztailaren 23an desagertua – Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (j. 1950)
- Uztailaren 24a – Paul Morand, frantziar diplomazialari eta idazlea (j. 1888).
- Uztailaren 30a – Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (j. 1884).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – Fritz Lang, austriar-alemanir zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (j. 1890).
- Abuztuaren 3a – Olimpio Bizzi, italiar txirrindularia (j. 1916).
- Abuztuaren 3a – Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria (j. 1885).
- Abuztuaren 9a – José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (j. 1910).
- Abuztuaren 10a – Karl Schmidt-Rottluff, alemaniar margolari espresionista eta marrazkilaria, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat (j. 1884).
- Abuztuaren 12a – Sofia Pomba Guerra, portugaldar farmazialaria eta ekintzaile politikoa (j. 1906).
- Abuztuaren 15a – María Sánchez Arbós, espainiar maistra eta pedagogoa (j. 1889).
- Abuztuaren 22a – Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (j. 1902).
- Abuztuaren 23a – Lúcia Lambertini, brasildar aktore, zuzendari, ekoizle eta gidoilaria (j. 1926).
- Abuztuaren 25a – Eyvind Johnson, suediar eleberrigilea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (j. 1900).
- Abuztuaren 28a – Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (j. 1900).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 9a – Eduarda Lapa, portugaldar margolaria eta pintura-irakaslea (j. 1895).
- Irailaren 9a – Mao Zedong, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1893).
- Irailaren 10a – Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (j. 1905).
- Irailaren 15a – Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (j. 1898).
- Irailaren 15a – Josef Sudek, txekiar argazkilaria (j. 1896).
- Irailaren 16a – Bertha Lutz, naturalista, zoologoa, irakaslea eta Brasilgo feminismoaren aitzindaria (j. 1894).
- Irailaren 21a – Benjamin Graham, britainiar inbertsorea, irakaslea eta idazlea (j. 1894).
- Irailaren 21a – Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (j. 1932).
- Irailaren 22a – Manuel Prats, Pachuco, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1902).
- Irailaren 26a – Leopold Ružička, kroaziar kimikaria, 1939ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887).
- Irailaren 28a - Margherita Piazzola Beloch, italiar matematikaria, geometria aljebraikoan, topologia aljebraikoan eta fotogrametrian aditua (j. 1879).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 2a – Tomás López Sellés, nafar etnologoa, monumentu megalitikoetan aditua (j. 1906).
- Urriaren 3a – Émile Benveniste, frantziar hizkuntzalaria (j. 1902).
- Urriaren 4a – Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria, ETA militarrak eraila (j. 1917).
- Urriaren 5a – Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- Urriaren 14a – Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (j. 1888).
- Urriaren 17a – Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
- Urriaren 18a – Pedro Sanjuan, gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria (j. 1886).
- Urriaren 21a – Mercedes Pinto, espainiar-mexikar idazlea (j. 1889).
- Urriaren 22a – Edward Burra, ingeles margolari, marrazkilari eta grabatzailea (j. 1905).
- Urriaren 25a – Raymond Queneau, frantziar idazlea (j. 1903).
- Urriaren 30a – Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1886).
- Urriaren 31 – Eileen Gray, irlandar arkitekto, artista eta altzari diseinatzailea, arkitektura modernoaren aitzindarietako bat (j. 1878).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 7a – Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (j. 1920).
- Azaroaren 8a – Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (j. 1936).
- Azaroaren 10a – Félix Burriel, aragoiar eskultorea (j. 1888).
- Azaroaren 11 – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (j. 1898).
- Azaroaren 12a – Walter Piston, estatubatuar musikagilea (j. 1894).
- Azaroaren 15a – Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria (j. 1893).
- Azaroaren 15a – Jean Gabin, frantziar antzezlea (j. 1904).
- Azaroaren 16a – Antonio Arrue, euskal idazlea (j. 1903).
- Azaroaren 18a – Alvaro de Orriols, kataluniar idazlea (j. 1894).
- Azaroaren 18a – Man Ray, estatubatuar artista modernista (j. 1890).
- Azaroaren 18a – Marisa Roesset Velasco, espainiar margolari figuratiboa eta irudigilea (j. 1904).
- Azaroaren 19a – Elisa Bachofen, argentinar ingeniaria, Hego Amerikan Ingeniaritza zibilean diplomatutako lehen emakumea (j. 1891).
- Azaroaren 20a – Trofim Lisenko, sobietar agronomoa, lisenkoismo sasi zientzia kanpaina zuzendu zuena (j. 1898).
- Azaroaren 22a - Candido Bolivar Pieltain, espainiar entomologo, espeleologo eta politikaria (j. 1897).
- Azaroaren 23a – André Malraux, frantziar idazle eta politikaria (j. 1901).
- Azaroaren 25a – Fernando María Castiella, bilbotar abokatu eta politikaria (j. 1907).
- Azaroaren 27a - Sarah Stewart, mexikar-estatubatuar ikertzailea, onkologia birikoaren ikerketaren alorrean aitzindaria (j. 1905).
- Azaroaren 28a – Rosalind Russell, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Azaroaren 29a – Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (j. 1915).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 4a – Benjamin Britten, ingeles musikagilea (j. 1913).
- Abenduaren 6a – Jalón Ángel, nafar argazkilaria (j. 1898).
- Abenduaren 6a – Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (j. 1900).
- Abenduaren 6a – João Goulart, Brasilgo 24. presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 10a – Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (j. 1900).
- Abenduaren 10a – Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1893).
- Abenduaren 15a – Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (j. 1924).
- Abenduaren 19a – Giuseppe Caselli, italiar margolaria (j. 1893).
- Abenduaren 24a – Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- Abenduaren 28a – Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (j. 1917).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatza – Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna (j. 1888).
- Antonio Elortza Muxika, kirolen -bereziki txirrindularitzaren- gipuzkoar sustatzailea (j. 1911).
- Emilia Elias Herrando, espainiar maistra eta pedagogoa (j. 1898).
- Enrique Abril, gipuzkoar palaria (j. 1908).
- Maria Majoral, Vansa haraneko trementinairea (j. 1887).
- Sebastian Sasiain, Paraguaira lanera joandako gipuzkoar nekazaria, batiburrillo jakiaren eta siriki edariaren sortzailea (j. c. 1900).
- Yukio Goto, japoniar futbolaria.
- Fisika: Burton Richter eta Samuel Chao Chung Ting.
- Kimika: William Nunn Lipscomb
- Literatura: Saul Bellow
- Medikuntza: Baruch S. Blumberg eta D. Carleton Gajdusek
- Ekonomia: Milton Friedman
- Bakea: Betty Williams eta Mairead Corrigan
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|