1979
Itxura
1979. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1979 MCMLXXIX |
Ab urbe condita | 2732 |
Armeniar egutegia | 1428 ԹՎ ՌՆԻԸ |
Bahá'í egutegia | 135 – 136 |
Bengaliar egutegia | 1386 |
Berber egutegia | 2929 |
Egutegi budista | 2523 |
Myanmarko egutegia | 1341 |
Bizantziar egutegia | 7487 – 7488 |
Koptoen egutegia | 1695 – 1696 |
Etiopiar egutegia | 1971 – 1972 |
Hebrear egutegia | 5739 – 5740 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2035 – 2036 |
Shaka Samvat | 1901 – 1902 |
Kali Yuga | 5080 – 5081 |
Iraniar egutegia | 1357 – 1358 |
Islamiar egutegia | 1399 – 1400 |
Japoniar egutegia | Shōwa 54 (昭和54年) |
Korear egutegia | 4312 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2522 |
Unix denbora | 283996800 – 315532799 |
Holozeniar egutegia | 11979 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 2a – ETAk, Jose Maria Herrera Hernandez armadako komandantea erail zuen Donostian, eta Francisco Berlanga Robles polizia armatuko kidea Iruñean.
- Urtarrilaren 3a – ETAk, Constantino Ortin Gil militarra erail zuen Madrilen.
- Urtarrilaren 6a – ETAk, Antonio Ramirez Gallardo guardia zibila eta bere neska-laguna erail zituen Beasainen.
- Urtarrilaren 9a – ETAk, Ciriaco Sanz Garcia guardia zibila erail zuen Laudion.
- Urtarrilaren 12a – ETAk, Bienvenido Romero Montejo polizia munizipala erail zuen Madrilen.
- Urtarrilaren 13a –:
- Batallon Vasco Españoleko bi gizonek Jose Manuel Pagoaga 'Peixoto' ETAren errefuxiatua tirokatu eta larri zauritu zuten Donibane Lohizunen.
- ETAk, bi guardia zibil erail zituen Azpeitian.
- Urtarrilaren 15a – ETAk, Francisco Mota Calvo goardia zibila erail zuen Donostian.
- Urtarrilaren 25a – Guardia Zibilak Juan Luis Etxebarria Agirre lekeitiarra, ETAko militantea, hil zuen Tuteran.
- Urtarrilaren 27a – ETAk, Jesus Ulayar Liliaga Etxarri-Aranazeko alkate-ohia erail zuen.
- Urtarrilaren 30a – ETAk, Jose Fernando Artola Goicoechea saltzailea erail zuen Antzuolan.
- Urtarrilaren 31 – ETAk, Felix De Diego Martínez guardia zibila erail zuen.
- Otsailaren 3a – ETAk, Jose Diez Perez guardia zibila erail zuen Andoainen.
- Otsailaren 4a – ETAk, Esteban Saez Gomez guardia zibila erail zuen Donostian.
- Otsailaren 6a – ETAk, Jose Antonio Vivo Undabarrena Olaberriako alkatea erail zuen.
- Otsailaren 7a – ETAk, Vicente Irusta Altamira zibila erail zuen Muxikan.
- Otsailaren 12a – ETAk, Cesar Pinilla Sanz Mungiako polizia munizipaleko burua erail zuen.
- Otsailaren 14a – ETAk, Sergio Borrajo Palacin militarra erail zuen Gasteizen, eta Benito Arroyo Gutiérrez guardia zibila Deban.
- Martxoaren 1a – 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak.
- Martxoaren 5a – ETAk, Agustin Muñoz Vazquez jenerala erail zuen Madrilen.
- Martxoaren 9a – ETAk, Miguel Chavarri Isasi Beasaingo polizia munizipaleko burua erail zuen.
- Martxoaren 16a – ETAk, Jose Maria Maderal Oleaga zibila erail zuen Bilbon.
- Martxoaren 23a – ETAk, Antonio Recio Claver poliziako inspektorea erail zuen Gasteizen.
- Apirilaren 3a – 1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
- Apirilaren 5a – ETAk, Pedro Fernandez Serrano enpresaburua erail zuen Iruñean.
- Apirilaren 7a – ETAk, bi polizia nazional erail zituen Donostian.
- Apirilaren 9a – ETAk, Dionisio Imaz Gorostiza enpresaburua erail zuen Ordizian.
- Apirilaren 17a – ETAk, Juan Bautista Garcia guardia zibila erail zuen Ordizian.
- Apirilaren 28a – ETAk, Pedro Ruiz Rodriguez polizia munizipala erail zuen Durangon.
- Apirilaren 30a – ETAk, Juan A. Diaz Roman guardia zibila erail zuen Oñatin.
- Maiatzaren 2a – ETAk, bi guardia zibil erail zituen Ordiziako herrian.
- Maiatzaren 4a – Txomin Iturbe ETAko buruzagiari metrailetaz tiro egin zioten Biarritzen, autoan zihoala. Besoan eta hankan zauritu zuten, baina ez zuten hil.
- Maiatzaren 6a – Jarrai gazte erakunde abertzale sozialistaren sorrera Beasainen.
- Maiatzaren 6an – Triple A eskuin muturreko taldeak Jose Ramon Ansa Echevarria 17 urteko gazte andoaindarra bahitu eta hil zuten. Andoaindik Urnietara doan errepidean hilda agertu zen, buruan tiro bat zuela.
- Maiatzaren 10a – Jarrairen aurkezpen publikoa Bilbon.
- Maiatzaren 17a – ETAk, Antonio Perez Garcia taberna bateko jabea erail zuen Lemoan.
- Maiatzaren 25a – ETAk jarritako bonba batek hiru militar eta zibil bat erail zituen Madrilen.
- Ekainaren 3a – Tuteran guardia zibil batek Gladys del Estal ekintzaile ekologista buruan tiro egin eta hil zuen. Energia Nuklearraren Kontrako Nazioarteko Ekintza Egunaren harira mobilizazio antinuklearra zegoen deituta.
- Ekainaren 6a – ETAk, Luis Berasategui Mendizabal enpresaburua erail zuen Bergaran.
- Ekainaren 7a – ETAk, Andres Varela Rua militar erretiratua erail zuen Tolosan.
- Ekainaren 13a – ETAk jarritako bonba batek, Angel Baños Espada Lemoizko zentral nuklearreko langilea erail zuen.
- Ekainaren 10a – Errenterian kalez jantzitako polizia batek Vicente Vadillo Santamaría "Francis" hil zuen. Euskaldun bat hil nahi zuela oihukatuz sartu zen agentea dantzaleku batean. Hilketa homofoboa izan zen.
- Ekainaren 19a – ETAk, Hector Muñoz Espinoza enpresaburua erail zuen Irunen.
- Ekainaren 22a – ETAk, Diego Alfaro Orihuela saltzailea erail zuen Donostian, eta Francisco Medina Albala zibila Basaurin.
- Ekainaren 26a – Egin egunkariko zuzendari Mirentxu Purroy eta zuzendari komertzial Mikel Lakasta atxilotu zituen Guardia Zibilak.
- Uztailaren 1a – ETAk, Emeterio De La Fuente Aller guardia zibila erail zuen Leonen.
- Uztailaren 2a – Gipuzkoako armarri berria legeztatu zen, erregearen irudia eta 1513tik zeuden 12 kanoiak kenduz, nafarren gaineko garaipena ospatzeko baitziren.
- Uztailaren 22a – ETAk, Jesus Maria Colomo taberna bateko langilea erail zuen Beasainen.
- Uztailaren 28a – ETAk, bi polizia nazional erail zituen Bilbon.
- Uztailaren 29a – ETAk, bi guardia nazional erail zituen Donostiako Herrera auzoan, eta bonba ezberdinekin zazpi pertsona erail zituen Madrilen.
- Abuztuaren 2a – ETAk, Dionisio Gonzalo Rey Amez polizia nazional erretiratua erail zuen Madrilen.
- Abuztuaren 4a – ETAk, Juan Tauste Sanchez guardia zibila erail zuen Eibarren.
- Abuztuaren 8a – ETAk, Antonio Nieves Cañuelo erail zuen Bizkaian.
- Abuztuaren 13a – ETAk, Manuel Ferreira Simoes polizia munizipala erail zuen Portugaleten.
- Abuztuaren 16a – ETAk, Antonio López Carreras erail zuen Bilbon.
- Abuztuaren 18a – ETAk, Jose Manuel Boix erail zuen Madrilen.
- Abuztuaren 30a – ETAk, polizia nazional bat erail zuen Zumarragan, eta beste polizia nazional bat Donostian.
- Irailaren 13a – ETAk, Modesto Carriega Perez banku zuzendaria erail zuen Barakaldon.
- Irailaren 19a – ETAk, bi militar erail zituen Bilbon.
- Irailaren 23a – ETAk, Lorenzo Gonzalez Valles militarra erail zuen Donostian.
- Irailaren 26a – ETAk, Sixto Holgado Martin taxi gidaria erail zuen Errenterian.
- Irailaren 30a – Guardia Zibilak Santos Sampedro Lozano polizia inspektorea erail zuen Donostian, uniformerik gabe zihoala, gaizkiletzat hartuta. ETAk polizia munizipaleko buru Adolfo Vilariño Doce hil zuen Gernikan, eta taberna bateko zerbitzari Pedro Gori Rovira erail zuen Getxoko Areeta auzoan.
- Urriaren 5a – ETAk, Bilboko alkate izandako Jose Maria Uriarte Alvain erail zuen.
- Urriaren 7a – ETAk, bi guardia zibil erail zituen Kantabriako Puente Arce herrian.
- Urriaren 8a – ETAk, ikerkuntza kriminaleko Carlos Sanz Biurrum ikertzailea erail zuen Iruñean.
- Urriaren 25a – Gernikako Estatutua erreferendum bidez onartu zuten. Egun berean, Kataluniako estatutua ere aurrera atera zuten.
- Urriaren 30a – ETAk, Manuel Fuentes Fontan guardia zibila erail zuen Portugaleten.
- Azaroaren 2a – ETAk, Antonio Mesa Murillo polizia komisarioa erail zuen Bilbon.
- Azaroaren 11a – Guardia Zibilek Mikel Arregi Marin hil zuten errepidean Etxarri Aranatzen. Bidean ez zen ez kontrolik, ez seinalerik. Arregi HBko kidea zen, eta zinegotzia Lakuntzan
- Azaroaren 12a – ETAk, Fernando Rodriguez Espinola basozaina erail zuen Bilbon.
- Azaroaren 16a – ETAk, Juan Luis Aguirreurreta Arzamendi zibila erail zuen Arrasaten.
- Azaroaren 28a – ETAk, hiru guardia zibil erail zituen Azpeitian.
- Abenduaren 15a – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea Bilbon sortu zen. Elkarteak 131 talde lotzen ditu. Elkartea arduratzen da abesbatzen jarduerak koordinatzeaz eta antolatzeaz.
- Abenduaren 19a – Jesus Maria Leizaola lehendakaria erbestetik bueltatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irango Iraultza islamiarra
- Otsailaren 3a – Lemoiztik Ascó II zentral nuklearrera zihoan konboi bat geratzea lortu zuten Greenpeaceko ekologistek Tarragonan.
- Otsailaren 12a – Munduko Klimaren Konferentzia bildu zen lehen aldiz, Genevan. Munduko Meteorologia Erakundeak antolatu zuen, klima aldaketa eta beroketa globala ardatz hartuta.
- Otsailaren 22a – Santa Luzia Erresuma Batutik independizatu zen.
- Martxoaren 3a – Soriako espetxean zeuden 23 euskal presok zainak moztu zituzten. Dispertsioa eta kartzelan jasaten zituzten erasoen aurkako ekintza izan zen.
- Uztailaren 12a – Kiribati Erresuma Batutik independizatu zen.
- Urriaren 27a – Saint Vincent eta Grenadinak Erresuma Batutik independizatu ziren.
- Abenduaren 18a – Kataluniako Estatutua indarrean sartu zuten.
- Abenduaren 24a – Sobietar Batasunak Afganistango inbasioari ekin zion, ia hamar urte iraun zuena.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 19a – 1979ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Joxe Migel Argiñarenak bere lehen txapela jantzi zuen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ISO espazio teleskopioa sortzea helburu zuen proiektua proposatu zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 22a – Bernard Hinaultek Frantziako Tourra bigarren aldiz irabazi zuen.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Andoni Aranaga, gipuzkoar txirrindularia.
- Urtarrilaren 1a – Eufrosina Cruz, mexikar aktibista eta politikaria.
- Urtarrilaren 1a – Gisela, kataluniar abeslaria.
- Urtarrilaren 3a – Aurore Martin, zuberoar politikari abertzalea.
- Urtarrilaren 8a – Íñigo Domínguez, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- Urtarrilaren 8a - Itxaso Mardones, arabar kazetaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 8a – Paula Ortiz, espainiar zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Urtarrilaren 8a – Sarah Polley, kanadar aktore, zinema zuzendari eta aktibista.
- Urtarrilaren 11 – Siti Nurhaliza, malaysiar abeslaria, aktorea, idazle, kantautorea, disko ekoizlea eta ekintzailea.
- Urtarrilaren 13a – Hasier Oleaga, euskal bateria-jotzailea.
- Urtarrilaren 13a – Gorka Otxoa, euskal aktore eta umorista.
- Urtarrilaren 15a – Muntadhar al-Zaidi, irakiar kazetaria.
- Urtarrilaren 15a – Iker Zabala, bizkaitar traineru-estropadetako arraunlari eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 16a – Aaliyah, estatubatuar abeslari, aktore eta modeloa (h. 2001).
- Urtarrilaren 16a – Mélanie Joly, kanadar abokatua, politikaria eta estatistikaria.
- Urtarrilaren 17a – Micaela Ramazzotti, italiar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Roberta Metsola, maltar legelari eta politikaria.
- Urtarrilaren 18a – Leo Varadkar, Irlandako Taoiseacha.
- Urtarrilaren 19a – Svetlana Khorkina, errusiar gimnasta ohia eta parlamentaria.
- Urtarrilaren 19a – Eneko Romo, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 19a – Josu Sarriegi, Sarri, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a – Hindi Zahra, marokoar-frantziar abeslari eta aktorea, ingelesez eta amazigeraz abesten duena.
- Urtarrilaren 21a – Melendi, espainiar abeslaria.
- Urtarrilaren 21a – Élodie Navarre, franko-austriar aktorea.
- Urtarrilaren 21a – Brian O'Driscoll, irlandar errugbi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 24a – Tatyana Ali, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 24a – Juantxo Elia, nafar futbolaria.
- Urtarrilaren 25a – Roberto Fernández Alvalleros, espainiar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Naoshi Nakamura, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Rosamund Pike, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 28a – Maite Maruri, bizkaitar opera eta zarzuela abeslaria, mezzosopranoa.
- Urtarrilaren 29a – Christina Koch, estatubatuar ingeniaria eta astronauta, espazioan jarraian denbora gehien egondako emakumea.
- Urtarrilaren 30a – Carlos Latre, espainiar imitatzaile, umorista, aktore eta ahots bikoiztailea.
- Urtarrilaren 31 – Daniel Tammet, britainiar savant autista, matematika eta hizkuntzak ikasteko gaitasun handiduna.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Valentín Elizalde, El Gallo de Oro, norteño estiloko mexikar abeslari eta abestigilea (h. 2006).
- Otsailaren 1a – Nur Levi, espainiar aktorea.
- Otsailaren 1a – Arkaitz Rodriguez, gipuzkoar politikaria, Sortuko bozeramailea.
- Otsailaren 3a – Asier Santana, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- Otsailaren 4a – Iñaki Guridi, gipuzkoar kazetaria.
- Otsailaren 5a - Arrate Gisasola, gipuzkoar futbolari ohia, idazlea, irakaslea eta bertsolaria.
- Otsailaren 5a – Mirko Hrgović, bosniar futbolari ohia.
- Otsailaren 6a - Doaa el-Adl, egiptoar karikaturagilea.
- Otsailaren 6a – Pablo Orbaiz, nafar futbolaria.
- Otsailaren 7a – Tawakkol Karman, yemendar kazetari, politikari eta ekintzailea, 2011ko Bakearen Nobel Saria.
- Otsailaren 9a – Álvaro Martínez Aginaga, nafar futbolaria.
- Otsailaren 9a – Zhang Ziyi, txinatar aktorea.
- Otsailaren 10a – Igor Gabilondo, gipuzkoar futbolaria.
- Otsailaren 11 – Maya Lauqué, lapurtar telebista aurkezlea.
- Otsailaren 12a – Lur Basterretxea, bizkaitar mendi-eskiatzailea, korrikalaria eta alpinista.
- Otsailaren 13a – Eriz Alberdi, bizkaitar zinema eta telebistako aktorea.
- Otsailaren 13a – Fawzi Al-Shammari, kuwaitar atleta, 200 metro eta 400 metrotako kategorietan aditua.
- Otsailaren 13a – Anders Behring Breivik, norvegiar herritarra, Norvegiako 2011ko uztailaren 22ko atentatuen egilea.
- Otsailaren 14a – Yuichiro Nagai, japoniar futbolaria.
- Otsailaren 16a – Valentino Rossi, motoziklismoko italiar pilotu ohia, historiako hoberenetakoa.
- Otsailaren 18a – Mikel Aranburu, gipuzkoar futbolari ohia.
- Otsailaren 18a – Román Montañez, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Otsailaren 19a – Romina Belluscio, argentinar kazetaria, aurkezlea eta modeloa.
- Otsailaren 19a – Luis Prieto, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 21a – Jon Barberena, nafar idazlea eta bertsolaria (h. 2019).
- Otsailaren 21a – Ayumi Hara, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 21a – Jennifer Love Hewitt, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Otsailaren 21a – Jordan Peele, estatubatuar zinema eta telebista zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista.
- Otsailaren 22a – Débora Falabella, brasildar aktorea.
- Otsailaren 23a – Amazon Eve, estatubatuar modelo, fitness-entrenatzaile eta aktorea.
- Otsailaren 23a – Hideyuki Ujiie, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Ainhoa Arbizu, kataluniar kazetaria.
- Otsailaren 26a – Corinne Bailey Rae, britainiar abeslari eta musikagilea.
- Otsailaren 27a - Jandro Castro, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 28a – Sébastien Bourdais, automobilismoko frantziar pilotua.
- Otsailaren 28a – Primož Peterka, esloveniar eskiatzaile ohia, jauzietan espezializatua.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 4a – Amaia Apalauza, nafar itzultzaile eta hizkuntzalaria.
- Martxoaren 4a – Óscar García Burón, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 4a – Juan Cruz Otxoa, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 5a – Marwán, palestinar jatorriko espainiar abeslari eta poeta.
- Martxoaren 6a – Tim Howard, estatubatuar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Susana Garabatos, galiziar igerilari ohia.
- Martxoaren 9a – Adrian Angelico, sami jatorriko norvegiar opera abeslaria.
- Martxoaren 9a – Oscar Isaac, guatemalar eta estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 9a – Adrian Angelico, sami jatorriko norvegiar opera abeslaria.
- Martxoaren 10a – Unai Barazabal, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 13a - Itxaso Quintana, bizkaitar aktorea.
- Martxoaren 14a – Iker Camaño, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 15a – Pollyanna McIntosh, eskoziar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 16a – Tatsuya Enomoto, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 17a – Stormy Daniels, estatubatuar aktore pornografiko, gidoilari eta zuzendaria.
- Martxoaren 19a – Jon Belaustegi, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 19a – Marta Espinós, espainiar piano-jotzailea eta musika-komisarioa.
- Martxoaren 19a – Sergio Francisco, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a – María Vázquez, galiziar aktorea.
- Martxoaren 19a – Joseba Zubeldia, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 20a – Silvia Abascal, espainiar aktorea.
- Martxoaren 20a – Freema Agyeman, ingeles aktorea.
- Martxoaren 20a – Uguzne Mezo, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a – John Saldivar, mexikar-estatubatuar moda diseinatzailea.
- Martxoaren 21a – Oihane Uribeetxebarria Garmendia, nafar kultura teknikaria eta politikaria.
- Martxoaren 22a – Zeltia Montes Muñoz, espainiar musikagilea, filmetako soinu-bandetan espezializatua.
- Martxoaren 23a – Lírio Negro, brasildar aktibista eta artista.
- Martxoaren 24a – Nata Moreno, espainiar zuzendari, ekoizle, aktore eta dramaturgoa.
- Martxoaren 25a – David González, bizkaitar musikaria, Berri Txarrak taldeko baxu jolea.
- Martxoaren 26a - Hiromi Uehara, japoniar jazz konpositorea eta piano-jotzailea.
- Martxoaren 27a – Louise Brealey, britainiar aktorea, idazlea, editorea eta kazetaria.
- Martxoaren 28a – Jon Iñarritu, bizkaitar politikaria.
- Martxoaren 29a – Estela Giménez, espainiar gimnasia-erritmiko ohia, entrenatzailea, publizitate-modeloa eta telebistako aurkezlea.
- Martxoaren 30a – Norah Jones, estatubatuar konpositore, abeslari eta piano-jotzailea.
- Martxoaren 30a – Adriana Lastra, espainiar politikaria.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 1a – Ivano Balić, kroaziar eskubaloi jokalari ohia, munduko jokalari onenetarikotzat hartua.
- Apirilaren 1a – Ruth Beitia, espainiar atleta ohia, altuera jauzian aditua.
- Apirilaren 2a – Lindy Booth, kanadar aktorea.
- Apirilaren 3a – Nuria Espallargas, kataluniar ikertzailea, ekintzaile teknologikoa eta irakaslea.
- Apirilaren 4a – Heath Ledger, australiar aktorea (h. 2008).
- Apirilaren 5a – Vlada Avramov, serbiar futbolari ohia.
- Apirilaren 5a – Nisha Ayub, pertsona transgeneroen eskubideen aldeko malaysiar ekintzailea.
- Apirilaren 5a – Mitsuo Ogasawara, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 5a – Cristina Urgel, espainiar aktorea eta telebista-aurkezlea.
- Apirilaren 7a – Isabel Fernández Reviriego, bizkaitar musikagile eta artista grafikoa.
- Apirilaren 7a – Iñaki Font, gipuzkoar aktorea.
- Apirilaren 7a – Maite Zabala, euskal jatorriko estatubatuar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Alexi Laiho, finlandiar gitarra-jotzaile, musikagile eta abeslaria , Children of Bodom taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- Apirilaren 9a – Agurtzane Obregozo, nafar errugbilari-ohia .
- Apirilaren 10a – Shemekia Copeland, estatubatuar blues-abeslaria.
- Apirilaren 10a – Rachel Corrie, Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko estatubatuar kidea (h. 2003).
- Apirilaren 10a – Sophie Ellis-Bextor, ingeles abeslaria eta modeloa.
- Apirilaren 10a – Pavlos Fyssas, Killah P, greziar rap abeslaria eta faxismoaren aurkako militantea (h. 2013).
- Apirilaren 10a – Sara Codina, kataluniar musika-irakasle eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 11 – Antxon Iturbe, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 11 – Livia López, arabar saskibaloi jokalari ohi eta managerra, Araski AES taldeko presidentea.
- Apirilaren 12a – Claire Danes, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 12a – Jennifer Morrison, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 12a – Monica Romano, italiar idazle eta LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea.
- Apirilaren 12a – Eneritz Sein, gipuzkoar korrikalaria, distantzia ertain eta luzeetan nabarmendua.
- Apirilaren 12a – Aintzane Uria, bizkaitar abeslaria, soinularia eta musika irakaslea.
- Apirilaren 14a – María Lado, galiziar idazlea.
- Apirilaren 15a – Luke Evans, galestar aktorea.
- Apirilaren 18a – Orkatz Beitia, bizkaitar atleta, 100 metrotan aditua.
- Apirilaren 18a – Kourtney Kardashian, estatubatuar socialitéa eta modeloa.
- Apirilaren 18a – Sergio Pelegrín, kataluniar futbolari ohia.
- Apirilaren 19a – Kate Hudson, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 19a – Antoaneta Stefanova, bulgariar xake jokalaria.
- Apirilaren 20a – Camila de Castro, brasildar aktore pornografiko eta modelo transexuala (h. 2005).
- Apirilaren 21a – James McAvoy, eskoziar aktorea.
- Apirilaren 22a – John Gadret, frantziar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 22a – Javier Rodríguez Pérez, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 23a – Jaime King, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 23a – Nicolas Portal, frantziar txirrindularia (h. 2020).
- Apirilaren 25a – Manal Al Sharif, saudiarabiar informatikoa eta akbista, emakumeen gidatzeko eskubideen aldeko borrokatzailea.
- Apirilaren 26a – Bea Salaberri, baxenabartar idazlea.
- Apirilaren 27a – Jose Javier Barkero, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 27a – Savitri Ceballos, gipuzkoar aktorea.
- Apirilaren 28a – Maider Esparza, nafar gimnasta ohia.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 3a – Mikel Amantegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 4a – Gurutze Fernández, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 4a – Anni-Kristiina Juuso, aktore eta kazetari samia.
- Maiatzaren 5a - Joseba Kortina, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a – Mio Otani, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a – Nadia Zakamska, errusiar-estatubatuar astronomoa.
- Maiatzaren 7a – Fernando Esparza, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 9a – Rosario Dawson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 9a – Artur Małek, poloniar alpinista eta eskalatzailea.
- Maiatzaren 9a – Sonia Ruiz de Azua, EHUko psikiatria irakasle bizkaitarra.
- Maiatzaren 10a – Sokoa Azkarate, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 10a – Marieke Vervoort, belgikar atleta paralinpikoa (h. 2019).
- Maiatzaren 12a – Agurtzane Elguren, gipuzkoar arkitektoa.
- Maiatzaren 12a – Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (h. 2012).
- Maiatzaren 12a – Joaquim Rodríguez, kataluniar txirrindularia.
- Maiatzaren 14a – Macarena Olona, espainiar politikaria, Vox talde parlamentarioko idazkari nagusia eta bozeramailea.
- Maiatzaren 15a – Naroa Agirre, gipuzkoar pertika-jauzilaria eta aktorea..
- Maiatzaren 15a – Amalur Mendizabal, gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 16a – Barbara Nedeljáková, eslovakiar aktorea.
- Maiatzaren 18a – Milivoje Novaković, esloveniar futbolaria.
- Maiatzaren 19a – Onintza Enbeita, bizkaitar bertsolaria eta Amaiurreko diputatu ohia.
- Maiatzaren 19a – Diego Forlán, euskal jatorriko uruguaiar futbolaria, Uruguaiko inoizko hoberenetakoa.
- Maiatzaren 19a – Esther Horvath, hungariar argazkilaria, Artikoan eta Antartikan egindako argazkiengatik ezaguna.
- Maiatzaren 19a – Bérénice Marlohe, frantziar aktorea.
- Maiatzaren 19a – Andrea Pirlo, italiar futbolari ohia.
- Maiatzaren 20a - Peio Dufau, lapurtar politikaria.
- Maiatzaren 20a - Jana Pallaske, alemaniar aktorea, abeslaria eta musikaria.
- Maiatzaren 21a – Hideo Hashimoto, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 22a – Maggie Q, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Maiatzaren 25a – Jonny Wilkinson, ingeles errugbilaria.
- Maiatzaren 29a – Jéssica Albiach Satorres, kataluniar kazetari, aktibista eta politikaria.
- Maiatzaren 29a – Juan Fernando Fonseca, kolonbiar abeslari, egile abeslari eta ekoizlea.
- Maiatzaren 29a – Elena S. Sánchez, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Dani Mateo, kataluniar umorista, aktore, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Ekainaren 2a – Morena Baccarin, brasildar jatorriko estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 2a – Anaiz Funosas, lapurtar politikaria.
- Ekainaren 2a – Natalia Rodríguez, kataluniar atleta, 1.500 metrotan aditua.
- Ekainaren 3a – Mato Neretljak, kroaziar futbolari ohia.
- Ekainaren 4a – Naohiro Takahara, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 4a – Daniel Vickerman, Hegoafrikan jaiotako australiar errugbilaria (h. 2017).
- Ekainaren 5a – David Bisbal, espainiar abeslaria.
- Ekainaren 7a – Ana Ruiz, espainiar aktorea.
- Ekainaren 7a – Kazuki Teshima, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 7a – Anna Torv, australiar aktorea.
- Ekainaren 8a – Oihane Zabaleta Mujika, gipuzkoar politikaria.
- Ekainaren 9a – David Muñoz Bañón, espainiar txirrindularia.
- Ekainaren 10a – Svetlana Zakharova, errusiar ballet-dantzaria.
- Ekainaren 11 – Eneko Andueza, gipuzkoar politikaria.
- Ekainaren 11 – Alaitz Eguren, gipuzkoar aktorea.
- Ekainaren 12a – Àlex Mumbrú, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 12a – Markel Robles, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 16a – Zigor Goikuria, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 20a – Masashi Motoyama, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 21a – Chris Pratt, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 22a – Leire Martínez, euskal abeslari eta aktorea.
- Ekainaren 23a – Shigeki Tsujimoto, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 28a – Roberto Leal, espainiar erreportaria eta telebista aurkezlea.
- Ekainaren 29a – Wilant van Gils, herbeheretar ziklo-kroslaria.
- Ekainaren 29a – Tomoyuki Sakai, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 29a – Alejo Sauras, espainiar aktorea.
- Ekainaren 30a – Matisyahu, estatubatuar reggae abeslari judua.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 1a – Xavier de Le Rue, lapurtar snowboard kirolaria.
- Uztailaren 2a – Najat El Hachmi, katalanez idazten duen idazle amazigha.
- Uztailaren 2a – Jon García Aristegi, gipuzkoar patinatzaile ohia, bost aldiz Espainiako txapeldun izotz gaineko patinaje artistikoan.
- Uztailaren 3a – Berta Collado, espainiar aurkezlea, kazetaria eta komediantea.
- Uztailaren 3a – Philippe Etxegarai, baxenafar errugbilari ohia.
- Uztailaren 3a – Ludivine Sagnier, frantziar aktorea.
- Uztailaren 5a – Amélie Mauresmo, frantziar tenislaria.
- Uztailaren 6a – Kevin Hart, estatubatuar umorista eta aktorea.
- Uztailaren 6a – C. J. Hobgood, estatubatuar surflaria.
- Uztailaren 6a – Sergio Sayas, UPNko nafar politikaria.
- Uztailaren 7a – Amanda Françozo, brasildar telebista aurkezle eta kazetaria.
- Uztailaren 9a – Koji Nakata, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 10a – Asier Antonio, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Uztailaren 15a – Itziar Urretabizkaia, gipuzkoar aktorea.
- Uztailaren 16a – Zugaitz Ayuso, gipuzkoar ziklo-kros eta mendi bizikletako txirrindulari ohia.
- Uztailaren 16a - Elsa Donaire Malagelada, kataluniar saskibaloi-jokalari ohia eta erizaina.
- Uztailaren 16a – María Escoté, kataluniar jostun eta arropa diseinatzailea.
- Uztailaren 17a – Àlex Pastor López, kataluniar politikaria, Badalonako alkatea.
- Uztailaren 18a – Jaska Raatikainen, Children of Bodom taldeko bateriajolea.
- Uztailaren 19a – Laura de la Calle, euskal aktore eta modeloa.
- Uztailaren 19a – Roger Torrent, Kataluniako Parlamentuko presidentea.
- Uztailaren 21a – Joseba Eceolaza, nafar idazle, ekintzaile eta politikaria.
- Uztailaren 21a – Tania Llasera, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 22a - Agnès Martin-Lugand, frantziar idazlea.
- Uztailaren 23a – Natasha Jarovenko, ukrainar modelo eta aktorea.
- Uztailaren 24a – Rose Byrne, australiar aktorea.
- Uztailaren 26a – Txema Añibarro, bizkaitar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 26a – Idurre Bideguren, bizkaitar politikaria, Bermeoko alkatea.
- Uztailaren 27a – Marielle Franco, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2018).
- Uztailaren 28a – Mireia Boya, okzitaniar-kataluniar ingurumen hezitzailea eta politikaria.
- Uztailaren 28a – Shahzoda, uzbekistandar abeslaria eta aktorea.
- Uztailaren 29a – Sandra Sabatés, kataluniar kazetari eta telebista-aurkezlea.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 1a – Lyona, kataluniar artista multifazetikoa.
- Abuztuaren 1a – Jason Momoa, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 2a – Ryuji Bando, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 2a – Hitoshi Sogahata, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 3a – Miren Gaztañaga, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Evangeline Lilly, kanadar modelo eta aktorea.
- Abuztuaren 6a – Denisse Buendía, mexikar idazlea eta margolaria.
- Abuztuaren 6a – Javi Lezaun, nafar futbolari ohia.
- Abuztuaren 7a – Nenad Đorđević, serbiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 8a – Gorka Zubeldia, gipuzkoar aktorea.
- Abuztuaren 13a – Kateryna Buzhynska, ukrainar abeslaria.
- Abuztuaren 13a - Nancy Peña, frantziar komikigile eta ilustratzailea.
- Abuztuaren 14a – Karen Martínez, kolonbiar aktore eta modeloa.
- Abuztuaren 14a – Ekaitz Saralegi, gipuzkoar pilotari ohia.
- Abuztuaren 15a – María Mercedes Cagigas Amedo, kantabriar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 16a – Maite Larburu, gipuzkoar biolin-jotzailea.
- Abuztuaren 17a – Peio Martinez de Eulate, nafar esku huskako pilotari ohia eta politikaria.
- Abuztuaren 19a – Gintautas Paluckas, Lituaniako lehen ministroa.
- Abuztuaren 20a – Jamie Cullum, ingeles jazz-pop abeslari, kantautore eta irrati esataria.
- Abuztuaren 20a – Judith Uwizeye, ruandar legelari, irakasle eta politikaria.
- Abuztuaren 21a – Lierni Azkargorta, gipuzkoar erizaina eta idazlea.
- Abuztuaren 21a – Joel Griffiths, australiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 21a – Kelis, estatubatuar abeslari, kantautore eta sukaldaria.
- Abuztuaren 22a – Natalia Barbu, moldaviar abeslaria.
- Abuztuaren 28a – Shaila Dúrcal, espainiar abeslaria.
- Abuztuaren 30a – Sergio Mora, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 31 – Noelia, puertorricar abeslaria.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 3a – Alazne Etxeberria, gipuzkoar antzezlea.
- Irailaren 3a – Melissa Mars, frantziar abeslaria.
- Irailaren 8a – Péter Lékó, hungariar xake-jokalaria.
- Irailaren 8a – Pink, estatubatuar abeslari, konposatzaile, dantzari, akrobata eta aktorea.
- Irailaren 10a – Laia Palau, kataluniar saskibaloi-jokalari ohia.
- Irailaren 14a – Peio Jorajuria, Otalazt, lapurtar idazlea.
- Irailaren 16a – Keisuke Tsuboi, japoniar futbolaria.
- Irailaren 17a - Anna R. Figueiredo, galiziar irakaslea eta idazlea.
- Irailaren 17a – Ana Moura, portugaldar fado abeslaria.
- Irailaren 18a – Daniel Aranzubia, errioxar futbolaria.
- Irailaren 18a – Junichi Inamoto, japoniar futbolaria.
- Irailaren 19a – Ledicia Costas, galiziar idazlea.
- Irailaren 20a – Aurélie Trouvé, frantziar ingeniari agronomo eta aktibista.
- Irailaren 21a – Garazi Kamio, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 22a – Roberto Saviano, italiar kazetari eta idazlea.
- Irailaren 23a – Refaat Alareer, Gazako Zerrendako idazle, poeta, irakasle eta aktibista palestinarra (h. 2023).
- Irailaren 23a – Fábio Simplício, brasildar futbolari ohia.
- Irailaren 24a – Beñat San Jose, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- Irailaren 25a – June Baonza Pagaldai, bizkaitar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- Irailaren 25a – Michele Scarponi, italiar txirrindularia (h. 2017).
- Irailaren 26a – Ainere Tolosa, euskal aktorea.
- Irailaren 27a – Shinji Ono, japoniar futbolaria.
- Irailaren 29a – Zaruhi Batoian, armeniar politikari, kazetari eta aktibista.
- Irailaren 30a – Primož Kozmus, esloveniar atleta, mailu jaurtiketan aditua.
- Irailaren 30a – Yuta Minami, japoniar futbolari ohia.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 2a - José Antonio Morante Camacho, Morante de La Puebla, espainiar toreatzailea.
- Urriaren 3a – Aritz Laskurain, gipuzkoar pilotari ohia.
- Urriaren 5a – Patricia Conde, espainiar aktore, modelo eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 7a – Simona Amânar, errumaniar gimnasta artistikoa, azken hamarkadetako gimnastarik onenetakoa.
- Urriaren 8a – Mikel Elgezabal, bizkaitar txirrindulari ohi eta triatloilaria.
- Urriaren 10a – Mýa, estatubatuar abeslaria, abestigilea, dantzaria, musika-ekoizlea eta aktorea.
- Urriaren 15a – Olalla Cociña, galiziar kazetaria, poeta eta abeslaria.
- Urriaren 15a – David Heinemeier Hansson, daniar programatzailea, Ruby on Rails frameworkaren eta Instiki wikien sortzailea.
- Urriaren 17a – Kimi Räikkönen, 1 Formulako finlandiar pilotua.
- Urriaren 18a – David Herrero, bizkaitar txirrindularia.
- Urriaren 20a – Oier Aldekoa, bizkaitar musikari eta musikagilea.
- Urriaren 21a – Eva Llorach, espainiar antzerki, zinema eta telebistako aktorea.
- Urriaren 24a – Alberto Alejandro, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urriaren 24a – Silvia Intxaurrondo, bizkaitar kazetari eta telebista-aurkezlea.
- Urriaren 29a – Nerea Garmendia, euskal aktorea.
- Urriaren 30a – Eriko Arakawa, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 31a – Soraya Prieto Fernández, arabar kimikaria.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – David Cuéllar, nafar futbolaria.
- Azaroaren 2a – María Larrea, bizkaitar gidoilaria, zinema-zuzendaria eta idazlea.
- Azaroaren 2a – Javier Ruiz de Larrinaga, arabar errepideko txirrindulari ohia eta ziklo-kroslaria.
- Azaroaren 6a – Lamar Odom, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 6a – Ander Vilariño, gipuzkoar auto pilotua.
- Azaroaren 8a – Ibon Idigoras, gipuzkoar snowboardlaria.
- Azaroaren 8a – Ana Morgade, espainiar umorista, telebista aurkezle eta aktorea.
- Azaroaren 9a – Aitor Galdos, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 11 – Maider del Río Larramendi, bizkaitar osasun psikologoa.
- Azaroaren 13a – Aimar Olaizola, Olaizola II.a, nafar pilotaria.
- Azaroaren 13a – Metta World Peace, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Azaroaren 14a – Olga Kurylenko, franko-ukrainar modeloa eta aktorea.
- Azaroaren 14a - Mpule Kwelagobe, botswanar aktibista eta modeloa, 1999ko Miss Unibertso.
- Azaroaren 14a – Yves Salaberri "Xala", lekuindar eskuzko pilotaria.
- Azaroaren 15a – Albert Rivera, kataluniar abokatu eta politikaria, Herritarrak – Herritarron Alderdia alderdi politikoaren sortzailea.
- Azaroaren 17a – Mikel Astarloza, gipuzkoar txirrindularia.
- Azaroaren 19a – Barry Jenkins, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Azaroaren 20a – Arpad Šterbik, serbiar-espainiar eskubaloi jokalaria, munduko atezainen hoberenetarikoa.
- Azaroaren 22a – Raúl Arévalo, espainiar aktorea.
- Azaroaren 23a – Nihat Kahveci, turkiar futbolari ohia.
- Azaroaren 24a – Carmelita Jeter, 100 eta 200 metroko estatubatuar atleta ohia.
- Azaroaren 24a – Joseba Llorente, gipuzkoar futbolari ohia.
- Azaroaren 27a – Danielle Foxxx, brasildar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Azaroaren 28a – Xabier Burgueña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 28a – Yasuyo Yamagishi, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a – Vanessa Rodríguez, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 30a – Francisco Jusué, nafar futbolari ohia.
- Azaroaren 30a – Andrés Nocioni, argentinar saskibaloi jokalari ohia.
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Morodo, espainiar reggae abeslaria.
- Abenduaren 1a – Shinji Murai, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 4a – Miwa Yonetsu, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 5a – Rustam Kasimdzhanov, uzbekistandar xake jokalaria.
- Abenduaren 6a – Francisco Javier Yeste, bizkaitar futbolari ohia.
- Abenduaren 7a – Sara Bareilles, estatubatuar abeslari, piano-jotzaile eta aktorea.
- Abenduaren 7a – Jennifer Carpenter, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 10a – Ekaitz Maiz, nafar eskalatzailea.
- Abenduaren 11 – Estitxu Eizagirre, gipuzkoar kazetari, bertsolari, gai jartzaile eta bertso-eskolako irakaslea.
- Abenduaren 11 – Fernando Medina, Momo Medina, esku huskako mexikar pilotaria, Euskal Herrian profesional izandakoa (h. 2015).
- Abenduaren 14a – Sophie Monk, ingeles-australiar abeslaria eta aktorea.
- Abenduaren 14a – Michael Owen, ingeles futbolaria.
- Abenduaren 15a – Marcelline Basigayabo, ruandar agronomo eta politikaria.
- Abenduaren 15a – Swan Fyahbwoy, espainiar reggae eta dancehall abeslaria.
- Abenduaren 16a – Iraitz Lizarraga, gipuzkoar aktore eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 19a – Paola Rey, kolonbiar aktorea eta modeloa.
- Abenduaren 21a – Tuva Novotny, suediar aktorea.
- Abenduaren 21a – Iban Uberuaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 22a – Arianne Kareaga, gipuzkoar irakasle eta ikertzailea.
- Abenduaren 22a – Naotake Hanyu, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 23a – Paul Pen, espainiar idazle eta telebista-gidoigilea.
- Abenduaren 25a – Tatsuya Ishikawa, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 27a – Txemi Talledo, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 28a – Claudia Presăcan, errumaniar gimnasta artistikoa.
- Abenduaren 28a – Noomi Rapace, suediar aktorea.
- Abenduaren 29a – Diego Luna, mexikar zinema zuzendaria eta aktorea.
- Abenduaren 30a – Tona Brown, estatubatuar biolinista eta mezzosopranoa, Carnegie Hall musika-aretoan interpretatu zuen lehen emakume transgeneroa.
- Abenduaren 30a – Mikel Gaztañaga, gipuzkoar txirrindularia.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aduna Badiola Lekue, bizkaitar irakaslea eta ikerlaria.
- Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea.
- Aida Torres, gipuzkoar bateria-jotzailea eta abeslaria.
- Amagoia Mujika Telleria, gipuzkoar kazetaria, editorea eta iritzi zutabegilea.
- Ander Fuentes, Itturri, nafar bertsolaria.
- Antton Aranburu, bizkaitar musikaria, Hotzikara taldeko kidea.
- Arantza Santesteban, nafar historialari eta zinemagilea.
- Beñat Ugartetxea, bizkaitar bertsolaria.
- Diego Martin-Etxebarria, arabar orkestra zuzendaria.
- Ekain Rico, bizkaitar politikari sozialista eta abokatua.
- Ekaitz Agirre, euskal komiki-kolorista.
- Elur Ulibarrena, kontserbatzailea, Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoan kudeatzailea.
- Gorka Igartua, gipuzkoar aktorea.
- Gorka Pastor, nafar musikari eta musikagilea.
- Haizea Ziluaga, bizkaitar abokatua.
- Harkaitz Millan, gipuzkoar politikaria.
- Hibai Arbide, bizkaitar abokatu eta kazetaria.
- Ianire Estébanez, bizkaitar psikologo, ziberaktibista eta blogari feminista, gazteen artean genero-indarkeriaren prebentzioan aditua.
- Íñigo Alfonso, nafar kazetaria.
- Irati Elorrieta, bizkaitar idazlea.
- Ion Garmendia Anfurrutia, gipuzkoar musikaria.
- Jon Zarate, bizkaitar farmazialaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.
- Josetxu Obregón, bizkaitar biolontxelista.
- Josu Bergara, bizkaitar abeslaria.
- Judith Montero, gipuzkoar saxofoi-jolea.
- Kemen Lertxundi, bizkaitar abeslari eta olerkigilea.
- Kerman Orbegozo, gipuzkoar politikari eta abokatua, EAJko legebiltzarkidea.
- Leire Ibarguren, gipuzkoar irakaslea eta idazlea.
- Lierni Azkargorta, gipuzkoar erizaina eta idazlea.
- Maia Duguine, lapurtar euskalaria, sintaxian espezializatua.
- Maitane Segurola, gipuzkoar modelo eta telebista aurkezlea.
- Maite Ibarra Goti, Arrigorriagako alkatea.
- María López Belloso, bizkaitar legelari, ikerlari eta unibertsitate irakaslea.
- Maria Rivero, bizkaitar abeslaria.
- Miren Iza, gipuzkoar abeslaria.
- Nadia Nemeh Shomaly, Bermeoko alkatea.
- Naroa Gaintza, bizkaitar musikaria eta euskal eskola publikoko irakaslea.
- Oxel Erostarbe, gipuzkoar politikaria, Elgetako alkatea.
- Paloma Zorrilla, nafar abokatu eta telebista tertuliakidea.
- Peio Cachenaut, baxenafar eragile kulturala.
- Pello Gutierrez, gipuzkoar ekoizle eta zinemagilea.
- Sergio Pereira, gipuzkoar idazlea.
- Ula Iruretagoiena, bizkaitar akitekto hirigilea, Donostiako Arkitektura Eskolan irakaslea.
- Ura Iturralde, gipuzkoar argazkilaria.
- Urko Apaolaza, gipuzkoar historialari eta kazetaria.
- Zuriñe Soto, bizkaitar artista.
- Maud Combarieu, frantziar-euskal mendi korrikalaria.
- Paula Arbide, eusko-argentinar argazkilaria.
- Silvia Bonoli, astrofisikaria eta Ikerbasqueko ikertzailea.
- Chakir El Homrani Lesfar, kataluniar soziologo eta politikaria.
- David Bonvehí, kataluniar politikaria.
- Eulàlia Reguant, kataluniar politikaria, matematikaria eta ekintzaile politikoa.
- Faith47, hegoafrikar diziplina arteko artista.
- Graham Hughes, britainiar abenturazalea, zinemagilea, telebista aurkezlea.
- Irene Vallejo Moreu, espainiar filologoa eta idazlea.
- Manuel Bartual, valentziar diseinatzaile grafiko, marrazkilari eta editorea.
- Rafeef Ziadah, palestinar jatorriko libanoar kazetaria, poeta eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Tchinda Andrade, Cabo Verdeko trans aktibista (. 2024).
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 5a – Charles Mingus, estatubatuar jazz-musikagilea eta kontrabaxu-jotzailea (j. 1922).
- Urtarrilaren 9a – Pier Luigi Nervi, italiar ingeniari eta arkitektoa (j. 1891).
- Urtarrilaren 15a – Jean-Baptiste Urrutia, baxenafar apezpiku-misiolaria (j. 1901).
- Urtarrilaren 16a – Fred Elizalde, euskal jatorriko filipinar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1907).
- Urtarrilaren 18a – Maurice Challe, frantziar jenerala (j. 1905).
- Urtarrilaren 24a – Johannes de Klerk, Hegoafrikako jarduneko presidentea (j. 1903).
- Urtarrilaren 26a – Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (j. 1911).
- Urtarrilaren 26a – Nelson Rockefeller, AEBetako 41. presidenteordea (j. 1908).
- Urtarrilaren 27a – Victoria Ocampo, argentinar idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, intelektuala, editorea eta filantropoa (j. 1890).
- Urtarrilaren 29a – Martí Marcó, Terra Lliureko militantea, Espainiako segurtasun indarren tiroen ondorioz (j. 1959).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – Sid Vicious, Sex Pistols taldeko baxu-jotzailea, ingalaterrako punk mugimenduaren ikurretako bat (j. 1957).
- Otsailaren 4a – Mercedes Muñoz Sampedro, espainiar aktorea (j. 1896).
- Otsailaren 6a – Margaret Harwood, estatubatuar astronomoa, Maria Mitchell Behatokiko lehen zuzendaria (j. 1885).
- Otsailaren 6a – José Antonio Vivó, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1930).
- Otsailaren 7a – Josef Mengele, Heriotzaren aingerua, alemaniar gerra kriminal nazia (j. 1911).
- Otsailaren 8a – Nikolai Semionovitx Tikhonov, errusiar idazlea, sobietar poeta nagusietako bat (j. 1896).
- Otsailaren 9a – Dennis Gabor, hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria (j. 1900).
- Otsailaren 10a – Edvard Kardelj, esloveniar politiko eta publizista komunista (j. 1910).
- Otsailaren 12a – Jean Renoir, frantziar zinema zuzendari, aktore eta idazlea (j. 1894).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Mustafa Barzani, Mullah Mustafa, buruzagi kurdua (j. 1903).
- Martxoaren 4a – José María Alonso, euskal tenislaria (j. 1890).
- Martxoaren 5a – Leland John Haworth, partikulen fisikari estatubatuarra (j. 1904).
- Martxoaren 16a - Carmen de Icaza, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1899).
- Martxoaren 16a – Jean Monnet, frantziar ekonomialari eta diplomatikoa, Europar Batasunaren arkitekto nagusienetariko bat (j. 1888).
- Martxoaren 18a – Juan Cabanas, gipuzkoar margolaria (j. 1907).
- Martxoaren 20a – Henri Hell, lapurtar saskibaloi jokalaria (j. 1911).
- Martxoaren 20a – Ángel Mariscal, euskal herritar futbolaria (j. 1904).
- Martxoaren 21a – Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea (j. 1903).
- Martxoaren 26a – Jean Stafford, estatubatuar eleberrigile eta ipuingilea (j. 1915).
- Martxoaren 29a – Yahya Petra Kelantangoa, Malaysiako erregea (j. 1917).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 4a – Zulfikar Ali Bhutto, Pakistango presidentea (j. 1928).
- Apirilaren 5a – Luis Seoane, galiziar pintorea, poeta eta saiakera-idazlea (j. 1910).
- Apirilaren 10a – Nino Rota, italiar konpositorea (j. 1911).
- Apirilaren 10a – Mikel Zarate, lezamar idazlea eta apaiza (j. 1933).
- Apirilaren 17a – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (j. 1892).
- Apirilaren 23a – Blair Peach, zeelandaberritar hezkuntza bereziko irakaslea, manifestaldi batean polizia batzuei aurre egiten (j. 1946).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Eloísa Muro, espainiar aktorea (j. 1894).
- Maiatzaren 1a – Luis Urkiri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea (j. 1906).
- Maiatzaren 2a – Giulio Natta, italiar kimikaria, 1963ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- Maiatzaren 6a – Karl Wilhelm Reinmuth, alemaniar astronomoa (j. 1892).
- Maiatzaren 8a – Talcott Parsons, estatubatuar soziologoa (j. 1902).
- Maiatzaren 9a – Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (j. 1906).
- Maiatzaren 10a – Louis Paul Boon, belgikar idazle eta margolaria (j. 1912).
- Maiatzaren 10a – Ita Rina, esloveniar aktorea (j. 1907).
- Maiatzaren 11 – Barbara Hutton, estatubatuar prentsa arrosako pertsonai ezaguna eta XX. mendeko lehenbiziko emakume aberatsetako bat (j. 1912).
- Maiatzaren 14a – José Camón Aznar, espainiar katedraduna, historialaria, idazlea eta pentsalaria (j. 1898).
- Maiatzaren 14a – Jean Rhys, antillar idazlea (j. 1890).
- Maiatzaren 16a – William Stephen Finsen, hegoafrikar astronomoa (j. 1905).
- Maiatzaren 17a – Ximon Ibarra, Zubikoa, nafar bertsolaria (j. 1905).
- Maiatzaren 19a – Santiago Aznar, euskal herritar politikari sozialista (j. 1903).
- Maiatzaren 22a – Kurt Jooss, alemaniar dantzari eta koreografoa (j. 1901).
- Maiatzaren 23a – Gillermo Amutxastegi, ondarroar puntista (j. 1910).
- Maiatzaren 28a – Miguel Intxaurrondo, euskal idazle eta apaiza (j. 1879).
- Maiatzaren 28a – Consuelo de Saint Exupéry, salvadortar-frantziar idazle eta artista (j. 1901).
- Maiatzaren 29a – Mary Pickford, kanadar-estatubatuar aktorea eta United Artists estudioaren fundatzailea (j. 1892).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 1a – Werner Forßmann, alemaniar kirurgialaria, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1904).
- Ekainaren 3a – Gladys del Estal, venezuelar jatorriko euskal ekologista eta ekintzailea, protesta antinuklear baten Guardia Zibilak tiroz eraila (j. 1956).
- Ekainaren 5a – Ricardo Untzue Belloso, nafar pilotaria (j. 1910).
- Ekainaren 10a – Vicente Vadillo Santamaría, Francis, gipuzkoar trabesti ezaguna, Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hila (j. 1946/1947).
- Ekainaren 11 – John Wayne, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Ekainaren 13a – Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (j. 1945).
- Ekainaren 16a – Ignatius Kutu Acheampong, Ghanako estatuburua (j. 1931).
- Ekainaren 16a – Nicholas Ray, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1911).
- Ekainaren 22a – Louis Chiron, monakoar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa batean parte hartu duen gidaririk zaharrena (j. 1899).
- Ekainaren 25a – Enrique Gomez Alvarez, gasteiztar ETAkidea, Batallón Vasco Españolek eraila (j. 1954).
- Ekainaren 26a -
- Akwasi Afrifa, Ghanako estatuburua, fusilatua (j. 1936).
- Fred Akuffo, Ghanako estatuburua, fusilatua (j. 1937).
- Ekainaren 29a – Joaquín Gómez de Llarena, espainiar geologoa, ikerkuntzan eta irakaskuntzan nabarmendua (j. 1891).
- Ekainaren 29a – Blas Otero, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria (j. 1916).
- Ekainaren 30a – Jon Oñatibia, euskal idazle eta gipuzkoar txistularia (j. 1911).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 8a – Tommaso Landolfi, italiar idazlea (j. 1908).
- Uztailaren 8a – Sin-Itiro Tomonaga, japoniar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Uztailaren 8a – Robert Burns Woodward, estatubatuar kimikaria, 1965eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Uztailaren 15a – Gustavo Díaz Ordaz, Mexikoko presidentea (j. 1911).
- Uztailaren 15a – Juana de Ibarbourou, uruguaitar idazlea (j. 1892).
- Uztailaren 17a – Edward Akufo-Addo, Ghanako presidentea (j. 1906).
- Uztailaren 17a – Xavier Bueno, nafar margolaria (j. 1915).
- Uztailaren 18a – Rita Montagnana, italiar politikaria, Italiako Alderdi Komunistaren buruzagia eta parlamentaria (j. 1895).
- Uztailaren 22a – Sándor Kocsis, hungariar futbolaria (j. 1929).
- Uztailaren 22a – Stein Rokkan, norbegiar soziolinguista eta politika zientzian aditua (j. 1921).
- Uztailaren 23a – Joseph Kessel, frantziar idazlea eta kazetaria (j. 1898).
- Uztailaren 28a – George Seaton, estatubatuar antzerkigile, zinema gidoilari, zuzendari eta ekoizle, eta antzerki zuzendaria (j. 1911).
- Uztailaren 29a – Herbert Marcuse, alemaniar filosofoa eta soziologoa (j. 1898).
- Uztailaren 31 – Karl Bouda, alemaniar euskalaria (j. 1901).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 2a – Víctor Raúl Haya de la Torre, perutar politikaria, Herritarren Batasun Iraultzaile Amerikarraren (APRA) sortzailea (j. 1895).
- Abuztuaren 3a – Bertil Ohlin, suediar politikaria eta ekonomista, 1977ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1899).
- Abuztuaren 6a – Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- Abuztuaren 8a – Lionel Cooper, hegoafrikar matematikaria (j. 1915).
- Abuztuaren 11 – J. G. Farrell, Ingalaterran jaiotako irlandar idazlea (j. 1935).
- Abuztuaren 12a – Ernst Chain, germano-britainiar biokimikaria, 1945eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- Abuztuaren 16a – John George Diefenbaker, Kanadako lehen ministroa (j. 1895).
- Abuztuaren 17a – Iokin Zaitegi, arrasatear apaiz, idazle, itzultzaile eta irakaslea (j. 1906).
- Abuztuaren 21a – Giuseppe Meazza, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Abuztuaren 22a – James T. Farrell, estatubatuar idazlea (j. 1904).
- Abuztuaren 24a – Hanna Reitsch, alemaniar hegazkinlaria, nazien garaian hegazkin probatzailea, hegaldi errekor asko ezarri zituena (j. 1912).
- Abuztuaren 26a – Mika Waltari, finlandiar idazlea (j. 1908).
- Abuztuaren 27a – Louis Mountbatten, britainiar amirala, Behin-behineko IRAk eraila (j. 1900).
- Abuztuaren 28a – Konstantin Simonov, sobietar olerkari, antzerkigile eta gerra-berriemailea (j. 1915).
- Abuztuaren 30a – Jean Seberg, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Abuztuaren 31 – René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia (j. 1889).
- Abuztuaren 31 – Celso Emilio Ferreiro, galiziar idazlea (j. 1912).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Iñaki Kijera Zelarain, donostiar gaztea, Espainiako Polizia Nazional batek manifestazio batean tiroz hilda (j. 1961).
- Irailaren 10a – Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (j. 1922).
- Irailaren 12a – Laly Soldevila, kataluniar aktorea (j. 1933).
- Irailaren 13a – Modesto Carriegas, bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1932).
- Irailaren 14a – Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (j. 1887).
- Irailaren 16a – Gio Ponti, italiar arkitekto eta diseinatzaidea (j. 1891).
- Irailaren 18a – Gloria Guzmán, arabar aktorea (j. 1902).
- Irailaren 18a – André Zeller, frantziar jenerala (j. 1898).
- Irailaren 20a – Ismail Nasiruddin Terengganukoa, Terengganuko sultan eta Malaysiako erregea (j. 1907).
- Irailaren 20a – Ludvík Svoboda, Txekoslovakiako presidentea (j. 1895).
- Irailaren 22a – Otto Robert Frisch, austriar-britainiar zientzialaria (j. 1904).
- Irailaren 24a – Vasco Bergamaschi, italiar txirrindularia (j. 1909).
- Irailaren 24a – Ricardo Urgoiti, bizkaitar enpresaria (j. 1900).
- Irailaren 28a – Tomas Alba Irazusta, Donostiako Herri Batasuneko zinegotzia, Batallón Vasco Españolek eraila (j. 1937).
- Irailaren 29a – Francisco Macías Nguema, Ekuatore Gineako diktadorea (j. 1924).
- Irailaren 30a – Verinha Darcy, brasildar aktorea (j. 1945).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Dorothy Arzner, estatubatuar zinema-zuzendaria, aitzindaria emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean (j. 1897).
- Urriaren 1a – Pierre Bordazarre, Etxahun-Iruri, euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea (j. 1908).
- Urriaren 6a – Elizabeth Bishop, estatubatuar poeta (j. 1911).
- Urriaren 6a – Ľudmila Pajdušáková, eslovakiar astronomo eta fisikaria (j. 1916).
- Urriaren 12a – Katharine Burr Blodgett, estatubatuar fisikari eta asmatzaile aitzindaria (j. 1898).
- Urriaren 17a – Francisco Aldanondo Badiola, Ondarru, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako bizkaitar kidea, Guardia Zibilak tirokatua (j. 1949).
- Urriaren 17a – Lil Milagro Ramírez, salvadortar poeta eta iraultzailea (j. 1946).
- Urriaren 22a – Nadia Boulanger, frantziar musikagilea (j. 1887).
- Urriaren 26a – Park Chung-hee, Hego Koreako presidentea (j. 1917).
- Urriaren 26a – Pedro Joxe Iguain, gipuzkoar musikagilea (j. 1896).
- Urriaren 29a – Felisa Martín, gipuzkoar fisikari eta meteorologoa (j. 1898).
- Urriaren 30a – Barnes Wallis, ingeles zientzialari, ingeniari eta asmatzailea, errebote-bonba asmatzeagatik ezaguna (j. 1887).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Mamie Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1896).
- Azaroaren 5a – Al Capp, estatubatuar komikigilea (j. 1909).
- Azaroaren 9a – Celestino Uriarte, gipuzkoar miliziano komunista (j. 1909).
- Azaroaren 11 – Mikel Arregi Marin, nafar politikaria, Guardia Zibilak eraila (j. 1947).
- Azaroaren 11 – Dimitri Tiomkin, Ukrainan jaiotako estatubatuar zinemarako musikaren konpositore eta orkestra zuzendaria (j. 1894).
- Azaroaren 19a – Francisco Larrañaga, Txikito Iraetakoa, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1913).
- Azaroaren 23a – Merle Oberon, indiar-britainiar aktorea (j. 1911).
- Azaroaren 26a – Marcel L'Herbier, frantziar zinema zuzendaria (j. 1888).
- Azaroaren 30a – Pedro Lazaga, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1918).
- Azaroaren 30a – Zeppo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1901).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Eduardo Blanco Amor, galiziar idazlea (j. 1905).
- Abenduaren 3a – Dhyan Chand, indiar belar hockey jokalaria, historiako handienetako bat (j. 1905).
- Abenduaren 3a – Juana Teresa Juega López, galiziar poeta (j. 1885).
- Abenduaren 4a – Friedrich Ebert junior, alemaniar politikaria (j. 1894).
- Abenduaren 5a – Sonia Delaunay Terk, ukrainar margolaria (j. 1885).
- Abenduaren 7a – Cecilia Helena Payne-Gaposchkin, anglo-estatubatuar astronomoa (j. 1900).
- Abenduaren 9a – Jesus Solaun, euskal herritar politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1903).
- Abenduaren 22a – Darryl F. Zanuck, estatubatuar zinema-produktorea (j. 1902).
- Abenduaren 23a – Peggy Guggenheim, estatubatuar bildumazale eta mezenasa (j. 1898).
- Abenduaren 23a – Ernest B. Schoedsack, estatubatuar zinema zuzendari, argazkilari eta ekoizlea (j. 1893).
- Abenduaren 23a – Dirk Stikker, herbeheretar diplomazialari eta politikaria, NATOren 3. Idazkari orokorra (j. 1897).
- Abenduaren 24a – Rudi Dutschke, alemaniar soziologo eta ekintzaile ezkertiarra (j. 1940).
- Abenduaren 24a – Jesus Elosegi, gipuzkoar arkeologoa eta Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzailea (j. 1907).
- Abenduaren 24a – Jose Maria Uzelai, bizkaitar margolaria (j. 1903).
- Abenduaren 25a – Joan Blondell, zinemako eta telebistako estatubatuar aktorea (j. 1906).
- Abenduaren 29a – Manuel de la Sota, Txanka, euskal kulturaren bultzatzailea, idazlea eta politikari abertzalea (j. 1897).
- Abenduaren 30a – Richard Rodgers, estatubatuar musikagilea (j. 1902).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bitor Gaubeka, euskal idazle eta inprimagilea (j. 1894).
- Elisa Uritz, nafar andereño, pedagogo eta ekintzailea (j. 1893).
- Ignacio Mokoroa, gipuzkoar organista eta musikagilea (j. 1902).
- Jacques Delarüe-Caron de Beaumarchais, lapurtar diplomazialaria (j. 1913).
- Joakin Irizar, gipuzkoar arkitektoa eta gaztelaniazko idazlea (j. 1893).
- Juan Jose Narbaiza, Luxia, gipuzkoar aizkolaria (j. 1921).
- Léon Dongaitz, lapurtar pilotaria (j. 1886).
- Santiago Uranga, bizkaitar pintorea (j. 1913).
- Lee Sun Chau, Txinan mendebaldeko medikuntzan jardun zuten lehen emakumezko mediku txinatarretakoa (j. 1890).
- Louis Charpentier, frantziar kazetari, bidaiari, idazle esoterikoa eta argitaratzailea (j. 1905).
- Toshiko Higuchi, japoniar aktorea (j. 1940).
- Ribhi Kamal, palestinar idazlea, irakaslea eta irratiko esataria (j. 1913).
- Fisika: Sheldon Lee Glashow, Abdus Salam eta Steven Weinberg
- Kimika: Herbert C. Brown eta Georg Wittig
- Literatura: Odysseas Elytis
- Medikuntza: Allan McLeod Cormack eta Godfrey N. Hounsfield
- Ekonomia: Theodore Schultz eta Arthur Lewis
- Bakea: Teresa Kalkutakoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|