Edukira joan

Merle Oberon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merle Oberon

Bizitza
JaiotzaMumbai1911ko otsailaren 19a
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMalibu1979ko azaroaren 23a (68 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Alexander Korda  (1939 -  1945)
Lucien Ballard  (1945 -  1949)
Robert Wolders  (1975 -  1979)
Hezkuntza
HeziketaLa Martiniere Calcutta (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, zinema aktorea eta aktorea
Lantokia(k)Erresuma Batua
Jasotako sariak

IMDB: nm0643353 Allocine: 770 Rottentomatoes: celebrity/merle_oberon Allmovie: p53758 111010 TV.com: people/merle-oberon
Discogs: 5081222 Find a Grave: 1574 Edit the value on Wikidata

Merle Oberon (Mumbai, India, 1911ko otsailaren 19a -Malibu, Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko azaroaren 23a), Estelle Merle O'Brien Thompson izenarekin jaioa, amerikar-britainiar aktorea izan zen.

Indian jaioa, Merlek ez zuen Ingalaterrara 1928 arte bidaiatu. Klub batean hasi zen lanean Queenie O'Brien izen artistikoarekin eta zenbait pelikula txikitan lan egin zuen. Bere lehen paper garrantzitsua Ana Bolenarena izan zen The Private Life of Henry VIII filmean (1933), non Charles Laughtonen ondoan lan egin zuen. 1934an Leslie Howardekin batera The Scarlet Pimpernel filma protagonizatu zuen.

Merle Oberonen karrera aldatu egin zen Alexander Korda zuzendariarekin ezkondu ondoren, bere izena ospetsu egin zuenagatik aldatzeko konbentzitu zuena izan zena. 1935ean The Dark Angel protagonizatu zuen, honen ondorioz emakumezko aktorerik hoberenarentzako Oskar Saria jasotzeko izendatuta egon zelarik.

1939an Cathy izan zen Tontor Ekaiztsuak filmean, Laurence Olivierren ondoan. 1954an Josefina enperatriza izan zen Desirée filmean Marlon Brandoren ondoan, honek Napoleon Bonaparteren papera egiten zuelarik.

Merle Kordagandik 1945ean dibortziatu zen eta beste hiru alditan ezkondu zen. Istripu zerebrobaskular baten ondorioz hil zen 68 urterekin.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merle Oberon Aldatu lotura Wikidatan