Kanbodiar genozidioa
Kanbodiar genozidioa | |
---|---|
Mota | masa hilketa autogenozidio |
Denbora-tarte | 1975eko apirilaren 17a - 1979ko urtarrilaren 7a |
Data | 1970(e)ko hamarkada |
Kokaleku | Kanputxea Demokratikoa |
Herrialdea | Kanbodia |
Parte-hartzaileak | |
Kanbodiar genozidioa Khmer Gorrien erregimen maoistak burututako genozidioa izan zen.[1] Khmer Gorriak 1975 eta 1979 artean Kanputxea Demokratikoa deiturikoa gobernatu zuen alderdi politikoa izan zen, muturreko ezker erradikalaren ikusmoldeak zituena.
Pol Poten zuzendaritzapean, erregimenak maoismoaren eta estalinismoaren idealetan oinarritutako nekazaritza-eredu sozialista bat sortzea proposatu zuen. Bere politikaren ezaugarri nagusiak hiriguneetako biztanleen derrigorrez landatar bilakatzea, torturak, exekuzio masiboak, bortxazko lan orokortuak eta malnutrizioa izan ziren, herrialdeko biztanleriaren laurden baten bizitza kostatu zutenak.[2] Kopuru zehatzetan, milioi eta erdi eta hiru milioi kanboar artean hil ziren.[3] Genozidioa Vietnamgo inbasioarekin amaitu zen.[4] 20.000 hobi komun baino gehiago aurkitu dituzte, Heriotzaren Zelaiak izenekoetan.[5] Hobi horien aurkikuntza nagusiak 1995 eta 1996 artean egin zituzten.[6]
Pol Pot eta Khmer Gorriak Txinako Alderdi Komunistak eta Mao Zedongek berak babestu zituzten luzaroan.[7][8] Uste da Khmer Gorrientzako kanpo-laguntzaren % 90 gutxienez Txinatik etorri zela, eta 1975ean soilik mila milioi estatubatuar dolar jaso zituela interesik gabeko laguntza ekonomiko eta militarrean.[9][10][11] Khmerrek Txinako Iraultza Kulturalaren eragina izan zuten, eta "Maha Lout Ploh" ere hasi zen, Txinako Gosete Handian dozenaka milioi hildako eragin zituen "Aurrerako Jauzi Handia" kopiatuz.[7][12][13] Khmer Gorrien helburu nagusia herrialdea garbitzea zen, Alemania Naziak saiatu zuenaren antzera, goragoko arraza bat sortzea edo, Khmer Gorrien buruzagi batek esan zuen bezala: «populazioaren garbiketa».[14] Biktima gehienak khmer etniakoak zirenez, haien borreroen kasuan bezala, batzuetan prozesuari «autogenozidio» deitu izan zaio.[15]
2001eko urtarrilaren 2an, Kanbodiako gobernuak Khmer Gorrien agintari kopuru mugatu bat epaitzeko legeria onartu zuen. Epaiketak 2009ko otsailaren 17an hasi ziren.[16] 2014ko abuztuaren 7an, Nuon Chea eta Khieu Samphan erruduntzat jo zituzten eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zieten gizateriaren aurkako krimenengatik.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jackson, 1992: 219
- ↑ Etcheson, 2005: 119; Heuveline, 1998: 49-65
- ↑ Frey, 2009: 83
- ↑ Mayersan, 2013: 182
- ↑ DeMello, 2013: 86
- ↑ Kohn, 2013: 256
- ↑ a b Chandler, David P.. (2018-2-2). Brother Number One: A Political Biography Of Pol Pot. Routledge ISBN 978-0-429-98161-6..
- ↑ «The Chinese Communist Party's Relationship with the Khmer Rouge in the 1970s: An Ideological Victory and a Strategic Failure» Wilson Center 2018-12-13.
- ↑ (Ingelesez) Levin, Dan. (2015-3-30). «China Is Urged to Confront Its Own History» Sinosphere Blog.
- ↑ (Ingelesez) Southgate, Laura. (2019-5-8). ASEAN Resistance to Sovereignty Violation: Interests, Balancing and the Role of the Vanguard State. Policy Press ISBN 978-1-5292-0221-2..
- ↑ (Ingelesez) Kiernan, Ben. (2008-10). The Pol Pot Regime: Race, Power, and Genocide in Cambodia Under the Khmer Rouge, 1975-79. Yale University Press ISBN 978-0-300-14299-0..
- ↑ «How Red China Supported the Brutal Khmer Rouge» Vision Times 2018-1-28.
- ↑ (Ingelesez) «The Chinese Communist Party’s Relationship with the Khmer Rouge in the 1970s: An Ideological Victory and a Strategic Failure» Wilson Center.
- ↑ Hannum, 1989: 88s
- ↑ Vallvé Bermejo, 2005: 102
- ↑ Mendes, 2011: 13
- ↑ (Gaztelaniaz) «Camboya: Sentencia de 2 ex líderes del Jemer Rojo a cadena perpetua es histórica» FIDH. 2014-8-7.