Karraspina koniko
Karraspina koniko | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella conica Pers., 1818 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karraspina konikoa (Morchella conica) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa da gordinik edo gutxi eginda. Kontsumitu aurretik lehortu egin behar da.
Sinonimoak: Morchella deliciosa, Morchella esculenta var. conica.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Barnehutsa, 6 eta 8 cm arteko altuerakoa eta 3 eta 4 cm arteko oinarria, koniko kamutsa, erpinetik oinarrira abiatzen diren gelaxkaz osatua. Gelaxka luzeak, barrutik beste txikiago batzuetan zatituak, karratuak edo angeluzuzenak. Arre-grisa edo gaztaina ilun kolorekoak; gelaxken ertzak ilunak.
Himenioa: Gelaxken barrualdea estaltzen du.
Hanka: 3,5 - 5 x 1,5 -2 cm-koa, zilindrikoa, zimurtua, ildaskatua, batzuetan oinarria puztuta, barnehutsa, zurixka, zahartzean arrez tindatua.
Haragia: Mehea, hauskorra, fruta usain atseginekoa, zurixka, zertxobait kartilaginosoa oinarena.[2]
Etimologia: Morchela terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Conica epitetoa latinetik dator, koniko esan nahi duen "conicus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarri bikaina, lehortu ondoren edo egosi ondoren kontsumitzen badugu, erdi gordinik edo freskotan kontsumituta toxikoa baita.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morchella conica var. costata delakoarekin, baina honek oin ilunagoa du arrosa kolorerako joerarekin. Morchella conica espeziearen beste aldaera batzuk ere badaude, hala nola, rigida aldaera ez hain erregular markatua; Nigripes aldaera, honek kapela oso iluna du eta oina ia beltza, etab. Guztiak jateko onak dira.[4]
Oharra: Morchella elata espezie arraroa da, eta maiz nahasten da Morchella conica perretxikoarekin. Alderik nabarmenena txapela oinarekin txertatzeko modua da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apiriletik maiatzera, koniferoen basoetan, bidexketan, bide ondoan, baso soilguneetan, eskualde menditsuetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Costa Rica, Txile, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Zeelanda Berria, Hegoafrika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 717 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 802 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 540 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 33 or. ISBN 84-87997-86-4..