Lactarius picinus
Lactarius picinus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius picinus Fr., 1838 |
Lactarius picinus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen, baina ez da pozoitsua.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4,5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Nahiko haragitsua, solidoa, hasieran ganbila eta kamutsa eta gero ganbila edo laua, baina ez kopa edo inbutu gisa, oro har titirik gabe. Kolore iluna izaten du, beltzetik sepia-okre antzekora doana, uniformea edo argiagoa ertzean. Gainazal leuna, belusduna eta lupaz begiratuta pikortsua, baina ez zimurtsua, Lactarius lignyotus-en bezala. Ertz kamutsa, lehenbizi erregularra eta gero izurtua edo lobatua.
Orriak: Estu samar, dekurrente samarrak, orritxo ugarirekin eta batzuetan adarkatze bakanen batekin. Zuri zikin koloretik okre-laranja bizira doazen kolorekoak. Igurtzitakoan, arre beltzaxkaz zikin daitezke.
Orri dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 7,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 2,5 cm bitarteko lodierakoa. Solidoa, zilindrikoa, tinkoa, itxuragabea eta irregularra, betea eta gero irregularki barnehutsa. Zurbila goiko aldean, gainerakoan, sepia kolorekoa edo okre kolorekoa, oso gutxitan gris-arrea.
Haragia: Zuria edo pixka bat horia ale helduetan, aireak ukitzean arrosa koloreko orban txikiak agertzen zaio. Lodia, solidoa, haustura garbia. Frutaren usainekoa eta zapore akre samarrekoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" , esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Picinus epitetoa latinetik dator, brea kolorea, esan nahi duen, "picinus" hitzetik
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lactarius lignyotus delakoak antzeko kolorea du eta habitat berean ateratzen da. Lactarius fuliginosusLactarius zonarioides ere marroia da, baina ez da fuliginoso-beltzaxka, eta hostozabalen azpian ohikoagoa da
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan, izei gorrien azpian batez ere. Inoiz ez lautadetan, ezta hostozabalen azpian ere. Ohikoa.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Europa, batez Alpeak, Pirinioak, Suedia, Norvegia ere.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 359 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Lactarius picinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.